Gaiak

Gaiak

elikadura: ogia [24 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-003 A04 elikadura: opilak, taloak Ogia eta taloak, "opilak" deituak, egiteko prozesuaren azalpena.
D-017 A01 Ogia egiteko prozesua: masatu, lehortu, hazitzeko denbora utzi, labean nola kokatu eta garbiketa.
D-045 A01 elikadura: taloak - sukaldeko tresneria: talaburdina - sukaldeko tresneria: artohola Ogia egiteko modua: orantza, gatza eta ura nahastu, maindirean bilduta utzi eta gero banaka-banaka egin labea berotu bitartean, azkenik labean jarri. Ogia sartu baino lehen garbitu egiten zen labea letxua makil punta batean jarrita. Horrela egiten ziren ere olatak (zer den azaltzen da), mezarako. Ogiak bi-hiru kilo pisatzen zuen eta gainetik borobila eta azpitik laua zen. Taloak (artoa esaten diote hauek) arto irina, gatza eta ur epelakin egiten dira. Talaburdina eta artohola erabiltzen ziren sutan jartzeko. Taloek bizpahiru egun irauten zuten.
I-018 B09 Elikadura: artoa - labea Sukaldea dagoen lekuan lehen ogia egiteko labea zegoen. Txapan artoa egiten zuten: txapa ongi garbitu eta artoa jarri. Gero hautsarekin tapatzen zuten.
I-079c B01 Ogia egiten.
A03 Ogia egiteko lehenengo irina, gero erresa eta gero zaia jartzen zen. Dena etxean egiten zen.
IR-006 A07 Ogia urte askoz egin dute etxean. Zortzi egunetarako ogia egiten zuten. Igandeetan ezkongai zegoenean irina pasatu eta orantza jartzen zuten. Bizimodu hartan ere pozik bizi ziren. Orain oso ongi bizi dela esaten du.
IR-015 A03 Garraldara joatea ez zitzaion kostatu ezkondu zenean. Bi seme eta bi alaba izan zituen. Berak etxean eta kanpoan ere lan egin behar izan zuen. Ogia etxean egiten zen zortzi egunetan behin. Gero errotakoek okindegia jarri zuten.
IR-016 A14 Latak, aza, patata, babarrunak, eta barbantzuak jaten zituzten. Txerrientzako bazka egiteko ere erabiltzen zen aza. Etxean animaliak zituztenez, haragia pikorrarekin gizendua jaten zuten. Esnea, etxean egindako ogia, dena zen naturala. Zortzi egunetarako egiten zuten ogia eta azken egunean lehenengoan bezala zegoen.
IR-024b A01 Ogia egiteko prozesua: barrikako orantza behar da. Irina lehen tornuan pasatu behar zen. Hurrengo egunean egin behar bazen ogia, egun hartan irina eta orantza prest uzten zuten. Irina pastuan zulo bat egin eskuz eta lapikoan zegoen orantza urtu eta irina emanez landu egiten zen opil bat eginez. Hura tapatu irinez eta negua bazen, bezko bero batean uzten zuten, hotzekin ez baitzen handitzen. Oramahiean irinarekin nahasten zuten orantza beroa. Eskuekin nahasten egoten ziren eta loditzen zelarik, batitu eta irin pixka batekin landu berriz ere. Gogortzen zelarik, manta bero batzuekin tapatu eta goratzen zenean, "etsirik" zegoen (eginda zegoen). Xerraka moztu eta ogi bat egiten zuten. Ogi borobilak, oraingo "cabezón" ogiak. Labea pizturik egoten zen. Batzuek etxetik kanpoan zuten. Indar hartzen zuenean, egurra brasa bihurtzen zen eta hura makila batekin barreiatzen zuten labe guztian zehar. Gero sartzen zen ogia, beraien artean bereizturik ez kolatzeko. Bi ordu baino gehiagoz egoten zen bertan. Gero atera eta hamabost-hogei egunetarako zuten ogia.
N-052 A05 Ogia etxean egiten zuten. Garia erein, jaso eta errotara eramaten zuten irina egiteko. Gero zakua etxera eraman eta bertako labe handian egiten zen. Larunbatean aste guztirako egiten ziren bi kiloko ogiak.
SM-011 A01 Aurkezpena. Zortzi liberako (hiru kiloko) bederatzi ogi egiten zituzten egun batean. Beraiek egiten zuten irina. Mazea irinarentzat, bahea gariarentzat eta pasadera oloarentzako. Lekentzat ahozbahea erabiltzen da. Garia uretan edukitzen zuten.
SM-011 A33 Ogia etxean egiten zuten.
SR-009 B11 Ogia astean bi aldiz egiten zuen berak etxean.
SM-009 A09 Amerika - ogibideak: artzaina Ameriketan artzain zegoenean ogia nola egiten zuten. Azpilaren neurriko zulo bat egiten zuten lurrean. Han txingarra bota eta gero ordu batez uzten zuten ogien azpila barruan.
I-091a A09 Beraiek ez zuten garirik. Kolixiaren etxean egiten zuten ogia, beraiek egiten zutenean. Bestela erosi egiten zuten.
I-048 A11 errota Ogia labean egiten zuten. Sugarria, adarrak eta egurrak, berotzen zirenean, egurra bereizten zuten eta urarekin garbitu. Ogia pala batekin sartzen zuten. Ogiak aste bat irauten zuen gogortu gabe. Garia Uretako errotan egiten zuten. Orondritzen bazegoen beste errota bat, baina Lintzoaingoak Uretara joaten ziren. Orondrizkoa zenbait kideena zen baina Uretakoa beraiena zen.
I-092 A04 karobia Zergatik utzi zioten ogia egiteari Luzaiden: ogiak eritasun bat hartzen zuen. Hasieran etxe guztietan zegoen kisulabea eta kisuak lurra garbitzen zuen mikrobioz. Hori zela eta ogi ona ateratzen zen. Baina kisua egiteari utzi ziotenean ogia txarra ateratzen hasi zen.
D-056 A01 Bera gaztea zenean ogia erosi egiten zuten baina berak amari ikusiz ikasi zuen ogia egiten. Ogia nola egiten zuten. Irin, orantza, ura eta gatzaz eginiko masa, oihal batean uzten zen. Gero ogiak banaka egin, labea berotu, garbitu eta ogiak sartzen zituzten. Zortzi egunetarako ogia egiten zuten. Elizara eramateko opilak eta olatak egiten zituzten. Ogiek bi kilo eta erdi eta hiru kilo arteko pisua zuten eta kasko-itxura ematen zieten.
IR-023d A05 lixiba Zortzi egunetan behin lixiba egiten zuten. Orain gizonek ere garbigailua erabiltzen dakite. Hiztunaren gaztarotik hona dagoen diferentzia izugarria da. Haren ustez egon den asmakuntzarik handiena garbigailua da. Lehen ogia 8 egunetarako egiten zuten. Nola egiten zuten ogia: aska handi batean oratzen zuten, han denbora batez uzten zuten eta labean sartzen zuten. Labea egurrez betetzen zuten eta erretakoan erratz batez garbitzen zuten eta orduan ogiak sartu. 20 edo 22 ogi egiten zituzten labekada batez.
SN-002a A16 Ogia nola egiten zuten etxean.
N-010 A01 Aitonak garia segatzen zuen eta haiek ezpalak biltzen zituzten eta pilatu. Gurdian kargatzen zituzten eta eultzitzeko makinara eraman. Makinak garia alde batera botatzen zuen eta agotza bestera. Aleak maindireetan biltzen zituzten eta etxera eraman. Handik egun batzuetara astoan errotara eramaten zuten ehotzeko. Gero irina etxera ekartzen zuten zakuetan, etxeko labea berotzen zuten, irina oratu eta ogia egosi. Bi kiloko ogiak egiten zituzten. Hilabetean behin egosten zuten ogia. Arto irinarekin taloak egiten zituzten.
N-030 A03 Etxean sutopilak egiten zituzten, baina ezin ziren denbora luzez gorde eta urdintzen ziren, horregatik zortzi egunetan behin jaisten ziren Elizondora ogi bila. Elizondoko Txokoton zegoen okindegia. Elizondoko okinak.
ATBO-001 A03 errota - ura - elikadura: opilak Ogia gerra denboran. Anaiak egindako errota sekretua. Opilak: nola egin. Ura Iturribeltxetik ekarri.