Gaiak

Gaiak

erlijioa: Trinitatea [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
X-020a A01 erlijioa Trinitate eguna: Goizean elizatik prozesioan ateratzen ziren San Joakin ermitara. Apaiza mandoan eramaten zuten. Ermitara ailegatzean ermitaua bidera ateratzen zen eta prozesioan elizaraino joaten ziren. Gosaldu eta meza izaten zuten. Bazkari ederra egiten zen ermitan bertan. Gero, ermitaren ondoan dantzaldia egoten zen. Gero bezperak egiten ziren, errosarioa errezatuz eta bakoitza bere herrira. Udaletxea eta apaiza joaten ziren eta prozesioan herrira jaisten ziren. Gazteak goran gelditzen ziren eta Bustitz zelaira joaten ziren akordeolari askorekin: Sunbilla, Goizueta, Zubieta, Doneztebekoak... Bertan dantzaldia egiten zen eta arratsaldean bakoitza bere herrira. Mendaurko gainean egiten zen eta oraindik ere egiten da, baina presetara jaisten dira orain bazkaltzera.