Gaiak

Gaiak

Eguberriak [43 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-019 A02 abestia - eguna: Errege eguna Gabonak: afariak, bromak, mutilak oles egitera ateratzen ziren kantari Urteberri egunean (kanta baten pare bat lerro 05.54" eta beste bi 06.02"). Errege eguna.
D-021 A03 inauteriak Urtezahar egunean mutilak bakarrik, etxez-etxe eskean joaten ziren, Inauterietan bezala.
D-025 A05 abestia Eguberritan, Urtezahar egunean, etxez-etxe eskatzen da. Abestia (7.00").
D-033 A01 Gaztaroko eguberriak: afariak, koadrilaka eske ateratzea, Oilar meza, Olentzero eta erregeak.
D-033 A03 Urtezahar eta Urteberri egunetan egiten zutena: bazkaldu, kafe eta koparen bat hartu eta kartatan aritu. Abestu ere asko egiten zuten.
D-044 A02 erlijioa: San Migel Herriko ohiturak: herriko festak San Pedrotan dira. Eguberritan, meza nagusiaren ondoren, ume txikiak zaku bana hartuta, etxez-etxe joaten dira limosna Jesusentzat eskatuz. Errege egunean gazteak ateratzen dira diru eske etxez-etxe bazkaria egiteko. Pazkoko bigarren egunean Mikel Aingeruaren bisita hartzen da, prozesioan bere bila joaten direlarik Errazkingo mugara.
D-057 A01 eguna: errege bezpera eguna Aurkezpena. Bere burua aurkezten du Josunek. Urtarrilak 5ean, errege bezperan, gazteak zintzarriekin ibiltzen dira herrian barna eta meza egiten dute Erregeei ongi etorria emateko. Leihoetatik zarata egiten da ere helburu berarekin.
D-057 A16 Olentzeroa ez zen ospatzen. Ume taldeak elkartzen ziren eta herriko etxe guztietatik eskean joaten ziren eguberrietako jaiotzaren errepresentazioa egiten eta abesten.
D-057 A22 Errege bezpera egunean joareak hartuta egun guztian herritik bueltaka ibiltzen ziren. Hamarrak aldera ezkilak jotzen ziren eta tirokatzen saiatzen ziren.
D-057 A08 Olentzero Olentzero egunean gazteek Olentzeroaren panpina egiten dute eta etxez-etxe joaten dira eskean abesten. Bestalde Gartzainen, gizon bat Olentzeroz janzten da eta aldez aurretik eramaten dizkioten opariak banatzen ditu eta gaztainak eta sagardoa banatzen dira. Urteberri eguna familiarekin ospatzen da.
D-057 A09 Mari Puri hasten da orain urteko festen berri ematen. Lehenengoa, urtezahar gaua zen gaupasa eginez pasatzen zutena.
I-031 A03 abestia Gabonetan batek euskaraz abesten zuen eta besteak erdaraz bakarrik. Bazterrekoa, Jainkoa berotzeko. Erregeak eta opariak: fruta aleak. Hirian Errege ohitura gehiago zegoen. Herrian, berriz, joareekin ibiltzeko ohitura. Gerendiainen Urteberri egunean egiten zen. Kanta (17.30"). Etxez-etxe joaten ziren bezperetatik atera eta gero. Beste herrian meza baino lehen egiten dute. Lehen eta orain ematen dena.
I-037 B04 abestia: urtetxak Urtetxak: botatzen diren opariak edo jakiak ezkontza eta bataioetan. Errege bezperan ere botatzen ziren. Abestia, euskaraz eta erdaraz. Urteberri egunean abesten zen.
IR-003 A03 Subilaro deitzen zioten Eguberri egunari. Gauerdian zen meza. Gauzaharrean gizon-emazteek ostatutan afaltzen zuten. Gero dantza zegoen. Erregetan opariak egongo zirelakoan zapata utzi eta goizean hutsik zegoen. Zeukatena jaten zuten, txerrikiak.
IR-003 A04 abestia Eguberritako abestia (17.05"- 17.26"). Bere aita gaztea zenean eske ateratzen ziren.
IR-007 B05 abestia Bere ama gaztea zenean Ama Birjinaren txokoan biltzen ziren eta bertan kantatzen zituzten zenbait abesti euskaraz Subilaro gauean eta Eguberri egunean. Beraiek ordea, ezkutuan hitz egiten zuten euskaraz, beste dena erdaraz. Bere amak abesten zuenean entsaiatzen zuten eta gero Eguberritan abesten zuten. Abestia (12.28"-13.08"). Horrela galdu dira abestiak. Ohiturak kendu dituzte eta dena galtzen da.
IR-013 B02 abestia Xabierrek abesti bat abesten du. "Itsasontzi batez" (01.10"-02.20"). Abestia (02.37"-03.00"). Abaurregainan abesten ziren abestiak Eguberritan. Ariben ere atarira joaten zitzaizkien kantaka.
M-004 A05 abestia Natibitateko abestia (07.12"-08.00")
N-052 A17 Eguberrian mezaz gain ez zen festa handiegirik egiten. Haurrak etxez-etxe ibiltzen ziren intxaurrak biltzen. Orain herrian gelditzen dira, baserrietara joan gabe. Baina koadrilak agertzen dira Eguberri bezperan edo Eguberri arratsaldean diru eta puska eske musikarekin.
N-068 A02 txanponak Bera haur zelarik zegoen dirua eta txanponak. Eguberritan ez zegoen ez Olentzero ez eta Erregerik ere. Errege bezpera egunean zintzarriarekin ibiltzen ziren haurrak kalean.
SM-011 A20 Gabonak: subilaroan egur handiena jartzen zen sutan. Gauez meza zegoen. Afaria: esnea zuenak, ez zuenari emateko ohitura zegoen. Talo eta esnea, gaztainak, pikuak jaten zituzten.
EE-005a A1 Lehenago gauean bakarrik egiten zuten zerbait. Baina ezkondu zenetik errotan hogeita hamar lagun elkartzen ziren eta eguerdian ere ospatzen zuten. Bazkaltzeko ahal zutena jaten zuten. Orain gehiegi eta lehen gutxiegi izaten zuten. Ez zegoen Olentzerorik, baina bai Errege bezperako ospakizuna. Nesken etxeetan oiloak biltzen zituzten eta gero txokolatea ematen zieten. Mutilak ibiltzen ziren bakarrik, neskak etxean egoten ziren zain. Mezatan elkartzen da jendea. Ez zituzten eguberri kantak abesten. Errege bezperan eske joaten diren mutilek abesten dute. Lehen piperropilak ematen zizkieten orain xanpaina eta turroiak. Errege bezperan joarekin ibiltzen ziren. Etxeetara sartzen ziren joare eta guzti. Bere gazte garaian ume asko zegoen herrian. Orain gutxiago dira, baina orain baina gutxiago egon dira.
I-042 A03 elikadura Gazte zenean Eguberritan elur asko egiten zuen. Babarrun gorriak, oilaskoa, natilak, "leche frita"... jaten zuten.
I-011 A08 erlijioa: mezak Eguberriak oso gogorrak ziren lehen. Kanpoko lan guztiak egin eta gero, etxera joan eta hiru arrosario jarraian egin behar eta oso gutxi afaldu. Gauerdiko meza. Txikitan latinez errezatzen zuten, orain zenbait gauza euskaraz.
SN-007b A05 abestia: Urgoiena Urte zahar egunean abestuz eske joaten ziren. Urgoienaren abestia. Mutilek ardoa ekartzen zuten. Limosna ere ematen zieten. Eguberriko abestiak.
SN-007b A06 eguna: Errege eguna Araitzen intxaurrak emateko ohitura zuten eta Errege egunean abesteko ohitura gehiago zuten. Bere herrian kartak botatzen zituzten errege nor izango zen jakiteko. Errege suertatzen zenak txokolatea eman behar zuen. Errege egun iluntzean zintzarriekin ateratzen ziren.
A04 Olentzero Gabonetan aita apaizaren etxera joaten zen denbora pasatzera. Gauerdian meza egiten zen eta afaltzeko bisigua jaten zuten. Olentzero deitzen zuten egur handia sutan jartzen zuten eta bukatu arte ez zela itzali behar esaten zuten. Olentzeroren abestia. Latasan ez zuten Olentzerorik. Olentzero gau hartako egurrari deitzen zioten, baina beraiek ez zuten erretzen.
SN-007a A09 ohiturak - erlijioa: Ostegun Santua - erlijioa: San Blas Eguberri egunean egurrak ekartzen ziren Jainkoa, Amabirjina eta San Joserentzat eta etxeko bakoitzarentzat. Jainkoarentzat jartzen zen egurra ez zen erabat erretzen uzten eta behin surik ez zuela, errege egunean kea gela guztietatik pasatzen zen. Ostegun Santuan jartzen zen argizaria, urte osoan gordetzen zen jatekoa izateko. San Blas egunean ogia eta ura gordetzen zen urte osorako. Errege bezpera egunean bi karta ateratzen ziren Jaungoiko eta Amabirjinarentzat eta besteak denei errege edo erregina nor izango zen jakiteko. Ezpatazko erregea ateratzen zenean leihora ateratzen zen eta "Viva el rey/la reina" esaten zen. Errege bezpera egunean zintzarriekin ateratzen zen.
II-108a A01 Aurkezpena: Eguberria. (01:45") Txikiak zirenean Eguberriak orain bezalakoak ziren. Gazteak izan arte ez ziren gaueko mezara joaten. Meza arte, afaltzera joaten ziren auzoko etxe batera eta gero jostetan egoten ziren bertan. Emakume batek txokolatea prestatzen zien. Gauerdiko meza ederra izaten zen. (06:15") Beti izaten zuten opariren bat. Eta festa egiteko dirua behar bada ere, bere oroitzapenik hoberenak haurtzarokoak dira.
II-108a A05 Neska taldea biltzen zen seroraren etxean eta han antolatzen zuten festa. Bertan egiten zuten bizkotxoa eta txokolatearekin batera hartzen zuten. Gero gauerdiko mezara joaten ziren. Beraiek abesten zituzten abestiak. Tximinipean jartzen zituzten zapatak eta opari txikiak izaten zituzten: urtean zehar beharko zituzten gauzak, arropa eta eskolarako gauzak. Eguberri egunean bazkaria egiten zuten etxean. Untxi, oilasko edo axuria izaten zuten. Oroitzapen onak ditu.
II-108a A07 ogibideak: artzantza Artzain gehienak garai horretarako behean egoten baziren ere, baten batek pasatu behar izan ditu Gabonak goian. Etxolan eman ez zituen Eguberrietan, etxean egon zen semeekin, senarra bazketan zegoen bitartean. Bizpahiru aldiz ere, egon zen senarrarekin bazketan. Abenduan elurrarekin izan dute arazorik.
II-091b A02 Gabon-gaua: zapatak ongi garbitu eta gero jartzen zituzten. Mezatara joaten ziren non abesten aritzen ziren. Neskatoak etxera joaten ziren eta zenbait lagunekin elkartzen ziren txokolatea hartzeko. Biharamun goizean zapatetan Jesus Haurrak utzitako opariak ikustera joaten ziren. Ona izan ez bazen tipula buru bat aurkitzen zuen. Txokolateak ere aurkitzen zituzten. Meza aurretik afaria egiten zuten eta kartetan aritzen ziren. Mezatan kantatu egiten zuten, orduan latinez. Eguberri-egunean bazkaria egiten zen etxean. Plater politak jartzen zituzten. Bildoskiak jaten zituzten, su bazterrean errerik. Mazapana eta euskaldun bizkotxoa betidanik izan dira. Jaiotza jartzen zuten errekak eta guzti. Eskolan ez zuten ezer egiten.
II-091b A03 Gauerdiko meza baino lehen herriko gazteak bere etxera joaten ziren eta kartetan aritzen ziren. Gero oinez joaten ziren mezatara. Meza ondoren berriz ere, kartetan aritzen ziren lo egitera joan baino lehen. Amak prestatzen zituen etxeko bazkariak jaten zituzten. Txiki-txikiak zirenean zapatetan txokolatezko bonboiak eta sagarrak izaten zituzten. Eskolarako gauzak, beharrezko jantziak eta zenbait panpin. Beti ados zeuden zituzten gauzekin. Beste haurrekin batez ere musean aritzen ziren. Kantatzen aritzen ziren eta berak akordeoia jotzen zuen gaztetan.
II-091b A05 Neska-talde bat biltzen zen seroraren etxean eta han egiten zuten beraien festa. Etxetik eramaten zituzten bizkotxoa eta txokolatea egiteko behar ziren gauzak. Gero denak elkarrekin joaten ziren gauerdiko mezara. Kantu ederrak abesten zituzten mezatan. Biharamun goizean tximinian lerroan garbi-garbi jarritako zapatetan zegoena ikustera jaikitzen ziren. Berak gogoratzen duen oparirik onena, asto-karroza bat zen. Eskolan zuhaitza jartzen zuten eta han ere opariak aurkitzen zituzten. Eguberri-egunean bazkaria egiten zen: axuria, untxia edo oilaskoa izan ohi zuten.
II-091b A07 Auzokoekin bildurik gaztain erreak jaten zituzten eta musean jolasten ziren, gauerdiko mezara joan arte. Bere Jesus Haurrak izaten zituzten: laranja eta bonboiak. Gaztain erreak eta txokolatea beti izaten ziren. Gauerdiko meza ederra zen. Bi meza izaten ziren segidan: lehenengoa kantatuz eta bigarrena ixila. Eguberrirako krepeak eta bizkotxak egiten ziuten bere amak. Zenbait oroitzapen. Meza aurretik senideekin elkartzen ziren musean jolasteko. Gizonak ostatura joaten ziren.
II-091b A08 Gabon-gauean gauerdiko meza arte, gazteak elkartzen ziren eta bizkotxoa jaten zuten txokolatearekin. Asko gustatzen zitzaien gauerdiko mezara joatea. Gauza txikiak izaten zituzten oparitzat, ez oraingo handikeriak. Oso oroitzapen onak ditu. Biharamunean zapatetako opariez gain, bazkaria er egiten zuten. Gauerdiko mezak izugarrizko edertasuna zuen. (46:15") Agurra.
II-031a A04 ogibideak: artzantza - tratuak (36:35") Alfonso artzaina: Eguberriak beti eman ditu familiartean. Behin bazketan eman zuen negu bat, baina hura izan zen bakarra. Merkatu eta tratuak jadanik ez dira lehen bezalakoak. (45:55") Agurra.
II-031a A02 ogibideak: artzantza (18:52") Mari Gaetano artzaintsa izan da Irupilen. Eguberriak etxolan nola izaten ziren. Haurrak txikiak zirela biek behean pasatzen zituzten Eguberriak. Gero senarra bazketan egoten zen eta bera semeekin. Bi edo hiru aldiz bakarrik egon zen bazketan senarrarekin Eguberri-egunean. Eguraldi txarrak etxolan egonda arazoak eman dizkie. Maiatzean, ardiekin gora joan eta berriz ere behera joan behar izatea gertatu zaie.
II-031a A03 ogibideak: artzantza (25:40") Nicolas artzaina: Gabonetan sentitutako ezak eta sentimenduak. Nahiz eta norberaren etxean ez egon, beste etxeetan beti izaten zuten lekua. Artzain bat bakarrik zegoenean bazegoen beste etxe batetik gonbidatzeko ohitura baina Gabonetan baino, gehiago Aste Santuan. Gaur egungo artzaintza ezberdina da. Autoen agerpenak, asko aldatu du.
II-031a A01 ogibideak: artzantza Aurkezpena. (02.35") Pettain artzaina: abenduaren hasieran jaisten ziren bordetara. Eguberri-egunean mezatara jaisten ziren. Bi orduko bidea zuten. Bordan abendu osoa eta urtarrilaren erdia ematen zuten. Bertan zer egiten zuten. Ardiak egunero goizez eta arratsaldez bazkatzen ziren. Elurra egiten bazuen egunean zehar zenbait alditan ere jaten ematen zien. Belar eta soroak udan lantzen ziren. (11:35") Behiak ere izaten zituzten borda aldean. Herrira eguberri-egunean bakarrik jaisten ziren. Janaria ahaideek eramaten zieten astoz. Maiatza baino lehenago igotzen ziren berriro portura eguraldi ona bazegoen.
N-001 A04 Gabon gauean goiz afaltzen zuten. Afalondoan dantzaldia izaten zen gau erdiko mezara arte. Meza bukatu eta gero koadrilaka txokolatada egiten zuten. Eguberri eguneko goizean mutilek erronda egiten zuten eta soinuekin Eguberri eguneko mezara joaten ziren. Arratsaldean ere dantzaldia izaten zen.
N-004 A01 Gurasoak nongoak dituen. Oso eskolatua da eta irakaskuntzan lan egiten du. Arantzan ez zegoen Olentzero ohiturarik, baina haurrek abenduaren 24aren bazkalondoan jaiotza egiten zuten eta karrikara ateratzen ziren gabon abestiak kantatuz; gero etxeetan biltzen zutenarekin askaria antolatzen zuten. Gauez elizako abesbatza ateratzen zen karriketan kantatzera. Errege egunean desfilea egiten zuten.
II-006b B14 Eguberriak nola ospatzen ziren.