eskola: ikasketak [3 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
II-110b | A03 | lana | Eskolara joan zen eta Bilbon komertzio eskolan egon zen. Han bost urtez lanean egon eta gero Iparraldera joan zen lanera. Hegoaldean oso gutxi irabazten zen eta Iparraldean giroa hobea zen. Ordutik batera eta bestera dabil. (29:05") Hogeita lau urte zituen eta itsasontzien mundan aritu zen. Administraritza, pilota eta Euskal kulturarekin beti izan du lana. Beti Euskal Herriaren alde egin du lan. |
II-088b | B10 | eskola - gaztaroa - euskara: debekatzea | Urepelen sortua, gazte denbora Urepelen pasatu. Hamahiru urteak arte eskolan eta gero serorekin. Eskola, . Frantsesez mintzatu behar ziren eskolan, euskaraz mintzo zena zigortzen zuten. Frantsesa eskolan ikasi zuen. Gogotik joaten zen eskolara, etxetik eskolara ordu bateko bidea zuten, oinez joaten ziren. Ortzantza baldi bazen, espartinak kendu eta ortotsik joaten ziren. Zazpi neskato joaten ziren elkarrekin eskolara. Eskolan ongi zebilen baina utzi behar izan zuen. Serorekin josten ikasten zuten. |
II-162b | B12 | lana:baserriko lanak | Eskola utzi behar izan zuen eta titulua ez zuen lortu. Gurasoei ez zieten kontrakoa egiten eta berak etxean lagundu behar izan zuen. Laborantza bazuten etxean. Behiak zaindu, alorrak irauli, aratu, belarrak, artoa jorratu. Lan guztiak egin ditu etxean, kanpoan eta barnean. Haurrek orain ez dute lanik egiten, eskolara joan behar dute. |