txondorra [7 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
D-031 | A01 | ikatza | Aurkezpena. Txondorrak nola egiten ziren: egurra txondorra egingo zen lekura eramaten zen eta txondor plaza prestatzen zen. Behin txondorra egina, orbelez lehenengo eta lurrez gainetik tapatzen zen. Gero, gainetik, suitxian, pala batekin brasa botatzen zen. Bertara sua bota eta ziri batekin inguru guztian zulo batzuk egiten zitzaizkion barruko baporea ateratzeko. Egurra erre ahala, egur berria sartu behar zitzaion egunero gainetik. Bazterretatik ikatza ateratzen zen makuarekin, eta urakin hoztu eta gero zakutan biltzen zen. Ikatza inguruan pilatzen zen, gero bi hidik karreterara eraman eta bertan kamioia kargatzeko. |
I-028 | A10 | kontakizuna | Anaia berberek hamaika pertsona hil zituztela aitortu zuten. Bat bizirik zegoela txondor batera bota zuten. Txondorra nola egiten zen. Beste kontakizun bat: Belaten lanean ari zirela, Burutainera joan eta bertan beste bat hil zuten. Dirua kentzeagatik hiltzen zituzten. |
IR-006 | A01 | omenaldia - ogibideak: ikazkina - zerrategia | Lorentzoren aurkezpena galdera pertsonalen bidez. Aurten omenaldia egin diote Abaurregainan zaharrenetarikoa izateagatik. Gaztea zenean ikazkin ibili zen urte batez. Bera mandoekin ibiltzen zen eta gero Iruñera eramaten zuten ikatza saltzeko. Txondorrak nola egiten ziren: lau-bost gizonen artean egiten zuten. Pila egin, ongi tapatu eta su eman. Betagarria hitzaren azalpena: txondorraren erdian egiten zen zulotik sartzen zen makila. Gero Frantziara joan zen, zerrategi batean trabesak egiten bi urtez. Bueltatu zenean ezkondu (bi etxe izenak) eta laborantzan eta abereekin aritu zen. |
SM-007a | A02 | ogibideak: ikazkina | Ikatza: berak hartu zuen mendia. San Martin-Unxera eramaten zuten. Metro bateko txondorrak egiten zituzten. Txondorra nola egiten zuten: lehenengo egurra jarri, gainetik soilez eta lurrez tapatzen zuten. Erdian zulo bat uzten zen. Egosten hasi eta gero, kea ateratzeko zuloak goitik egiten hasten ziren. Egur asko sartu behar zen. Gainetik sartzen zaio. Dena egosteko, zortzitik hamabost egunetara joan litezke. Normalean pagoa erabiltzen zuten. Egurrik onena ezpela da. |
I-062 | A03 | ikatza | Ikatza nola egiten zuten: Lurra prestatu eta lau mustrika (hesola) jartzen ziren. Gainean pago adarrak jarri eta haien gainean adar handienak. Hori zen lehenengo sarea. Hiru sare egiten zituzten eta adarrak gero eta txikiagoak ziren. Tximinia bat egiten zen. Orbelaz dena tapatzen zen eta haren gainean lurra jartzen zen. Sua tximiniatik behera botatzen zen palaz. Zulo batzuk egiten ziren airea hartzeko. Barrukoa erretzen zen heinean egunero elikatzen zuten txondorra. Hiru egunez edo hozten utzi eta ikatza gurdiz Iruñera eramaten zuten. Gerra bukatzean autoetarako ere erabiltzen zen. |
II-001a | A02 | ikatza | Ikatz egiteko lehenengo egurra aurkitu eta prestatu egin behar da. Edozein egurrekin, haritz, gaztainondo edo pagoa egin daiteke baina gaztainondoarenarekin egindako suak gutxiago irauten du. Egur mota guztiak nahas daitezke. Neurri desberdinetan moztu behar dira egurrak. Erdian tximinia egiten da eta bertako egurrak mehea behar du izan erraz erretzeko. Gaineko egurrak geroz eta handiagoak izango dira, baina gain-gainekoak berriz meheak izango dira lurrez estali ahal izateko eta barrura ez sartzeko, sua motelduko bailukete. Egurra zaldi gurdiaz eramaten du. Gerra garaian bizkarrean eramaten zuten. Gaur egun ikatza labean egiten dute. Baina berak ez daki horrela egiten. Hobe da udan su ematea, neguan gauak luzeagoak baitira eta guztiz erre baitaiteke. Lurrean brasa egin eta palaz tximini zulotik behera botatzen da. Gero ura bota eta sua goraino igotzen da zulotik. Ikatza egosi egin behar da, ez erabat erre, errautsa besterik ez bailitzateke geldituko. Ikaztia (txondorra) bazkatu egiten dute egurra emanez eta lurrez tapatuz. (14.10")Ikaztian lanean ari da eta erakusten ari zaie. Zangoaz zapaltzen da gaineko lurra eta egon da erre denik ere. (18.00") Kazetaria aritu da Manuel laguntzen eta bere sentsazioa kontatzen du. (19.48") Burdinezko eskailera jartzen du gora igotzeko. Berak berrehun bat zaku ateratzeko txondorra egiten du berak eta horretarako hamabost bat egun hartuko ditu. Bero egiten badu hamalau egun eta euria eginez gero hamasei beharko ditu, inoiz itzali gabe. Dena egin arte ez da ikatza biltzen, azken momentuan ere oraindik sua gelditzen baita. Egun bat uzten zaio moteltzeko eta hurrengo egunean argitu baino lehen hasten dira jasotzen, ilunean sua non dagoen hobeki ikusten da eta. Itzaltzeko ura prest edukitzen dute badaezpada ere. Palaz errautsa botatzen diote sua hiltzeko. Ikatza biltzen hasten da. Burdinezko arraskiloaz bereizten dute ikatza. Poliki-poliki egiten dute, lurrez tapatuz sua har ez dezan. Txondorrak pare bat egun besterik ez badarama pizturik eta erauntsia gertatzen bada, lurra ken daiteke, baina bestela ez dago arazorik. Haizea okerrago da. Errautsa kentzen du etengabe eta horrela sua moteldu egiten da. Ikatza nahiko aguro hozten da lurraren gainean. Segituan has daiteke zakuak betetzen. Baina lehenengo egunean bosnaka uzten ditu metatuta etxetik kanpo, egurren batek su har baitezake gerora ere. Berak orain zakuak plastikozko poltsa batzuetan sartzen ditu, eta horiek hamahiru hamalau kilo dute, ez du pisatu beharrik. Hori gaztainondo egurra balitz, haritzak bi kilo gehiago hartuko lituzke. Orain galde egiten dion jendeari saltzen dio. Ez du luzez egingo. |
I-023b | B02 | Lurra zelaitu egiten zuten eta egurra zutik jarri ilaraka, erditik zulo bat utziz. Pagoa eta gaztainondo egurra erabiltzen zuten. Bera Sarbil mendian aritu zen kargatzen eta gero Ori mendira joan zen. |