Gaiak

Gaiak

elikadura: txokolatea [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
II-120b B16 ogibideak: txokolate egilea Txokolatea nola egin: lehenik kakaua (fruitua) kafea bezala erre behar da. Bazen tresna bat horretarako. Kakau pikorrei azala kendu behar zaie, horretarako bazen beste tresna bat. Gero kakaua eihera batetik pasatzen da eta olioa ateratzen da. Olioa biltzen da. Ondoren beste makina batean berotzen zen. Ondoren beste makina batean kakau olio bero hori azukrearekin nahasten zen pasta lortu arte. Pasta hori bero gorde behar da. Ondoren pasta hori beste tresna batean pasatzen da xehatzeko. Berriz bero gordetzen da eta biharamunean pasta moldeetan ezarri behar da. Moldeetan ezartzeko behar da teknika berezi bat, mahai baten gainean ezartzen zen, beste makina batean pasatzen zen eta luze-luze ateratzen zen. Plaka hori moztu behar zen eta moldeetan sartu. Pilota bezala ezartzen zen moldeetan, ondoren jauzika bezala egiten zuen makina batean sartzen zen eta pasta moldeetan zabaltzen zen. Ondoren pasta hura hozten utzi behar zen.