Kuba [3 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
SM-001a | A03 | ekonomia | Janaria oso ona zen eta gehiegi ematen zuten. Jateko modua hemengoaren antzekoa da. Bizia gauza batzuetan garestia zen eta beste batzuetan ez. Peso batek 81´90 pezeta balio ditu. Hotelean prezio erdia egiten zieten. Hau turismoa dela eta egiten dute. Ekonomia indartsua dute. Ez da dolarrik ikusten, dena pesoak dira. Ezer ez dute berea. Soldataren ehuneko bederatziarekin etxea ordaintzen dute. |
SM-001a | A02 | kontakizuna - erlijioa | Gauza magiko eta sineskeriei buruzko museoan Gernikako junten-etxeko eta arbolaren kuadroa. 50 bat erlijio ezberdin daude han. Berak ez du inoiz sinistu sineskeria kontuetan. Hiru eliza zeuden zabalik baina jende gutxi egoten zen. Kuban katolizismo gutxi egon da. |
SM-001a | A01 | lana - familia - ekonomia | Cubak gauza onak eta txarrak ditu. Zaharrek errazionamendu-liburuxka dute, baina gazteak oso ongi bizi dira, lana badagoelako. Cuban denak pozik bizi dira beraien izaera dela eta. Gazteak politikarekin pozik daude. Zaharrek, berriz, lehengo Gobernuak lapur asko utzi baina kaleak garbitu ere egin zituela esaten dute. Transportistek, erreboluzioa egin zutenek, gero lana gehitu zitzaiela diote. La Habana oso zikina da. Izatez oso ederra izan arren, aurpegi oso itxusia du. Orain hasi dira turismoa bilatzen eta hotel berriak egiten. Cuban ez dago dirurik. Han tabakoa, kafea, azukrea eta lurrak ematen duena dago baina ez dago industriarik eta dirurik ematen duenik. Gazteek ikasketa guztiak debalde egiten dituzte. Batzuek mediku edo abokatu izateko ikasten dute, beste batzuek militarrak izateko eta besteei, ideologia buruan sartzen diete. Errusiarrekiko konparaketa. Bi komunismo dira baina jendeak oso izaera ezberdina du eta horrek egiten ditu ezberdin. Lur guztiak Estatuarenak dira, inork ez du berea den ezer. Kooperatibak sortzen dituzte. Soldata beraiek jasotzen dutenaren ordaina da, ez dute beraientzat ezer biltzen. Soldatek bat-zazpiko aldea dute, zerbitzuan daudenek gutxien irabazten dutelarik. Auzo bakoitzean asanbleak daude eta hauek erabakitzen dute nork zenbat kobratu. Gero Estatuak erabakiak onartu egiten ditu. Ezkontzak dohainik dira. Aspertzen direnean, ehun peso (8200 pezeta) balio ditu dibortzioak. Gizona beste emakume gazteago batekin ezkontzen da. Gehienak banantzen dira. Elkarrekin jarraitzen dutenen haurrak Gobernuak hezitzen ditu. Irakaskuntza guztia debalde da. Familiako bizitza ere badago. Banandutakoen seme-alabez Gobernua arduratzen da baina besteak familiarekin bizi daitezke. |