Gaiak

Gaiak

historiaurrea [2 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
SK-009a A01 leizeetako gizakia Duela 50.000 bat urte Aralar inguruan gizakiak bizi ziren. Tokiak non gizakiak bizi izan diren eta aurkitutako aztarnak: Isturitz, Ganboako Ola, Arrasate, Aslor (Debako mendian)... Ezagutzen den garaitik aurrera giroa gogortu egin zen. Izozte handiak milaka urte iraun zuen. Beraz, gizakia kobazuloetan bizitzera behartuta zegoen, bertan giroa epelagoa izaten baitzen. Baina argia behar zuten eta sarreran egiten zituzten sutokiak. Elur-oreinak, oreinak, bisonteak, basauntzak... ehizatzen zituzten. Horretarako bazituzten bere tresnak. Usaehizarako ehiztari asko behar ziren, beraz garai haietarako elkarteak bazeuden. Lehenengo elkartea familia izan zen. (12:10") Okela zen orduko jakia. Zuhaitz aleak txikiak ziren eta urra izan ezik, aurkitzen zailak ziren. Sutokietan hezur zulatuak aurkitu dira, kanpokoaz gain, hezurraren barrukoa ere jaten zutela erakusten duena. (13:25") Erlijioa gizakiaren ikusgune bat da. Ikusgune bakar batek ez du esanahirik besteekiko harremanik gabe. Beraz, bere erlijioa ulertzeko, bizimodua ikusi behar da. Tresnak, harria diren heinean, irauten dute. Sinesmenak ez dira harri bihurtzen eta ez dute irauten. Hau dela eta, zaila da esatea zein erlijio mota zuten. Harri gorri, kristalak, berunezko mineralak etab. biltzen zituzten. Hauek zertarako ziren? Gero idaztaroan erlijio gaiei lotuta sartu izan dira. Lehengo mundua ulertzeko gaurko munduari begiratu behar diogu. Ekonomia gogoeta bat bazutela uste da. Gogoeta hori erlijioa zela uste da. Hau da, goreneko norbait zegoela sinesten zuten eta harentzako opariak omen ziren bildutako bitxi haiek. Orduko gizakia Neanderthala zen, bestelako itxura zuen. Gero beste gizaki bat sartu zen Europako alderdi honetan, Cro-Magnon gizakia. Hau ere harpetan bizi zen baina aurreratuagoa zen eta lanabesak ere halakoak. Hezurra erabiltzen zuten. Hauek ere behartuta zeuden usaehizean ibiltzera. Zuloak behar ziren, bertan animaliak hiltzen zituzten eta okela kentzen zieten. Garai hartan sortzen dira lehen ez zeuden gauza asko: animalien aginak zulatu eta zintzilika jarri, tresnetan marrazkiak egiten zituzten, animalien irudiak horma eta lanabesetan... Ehiza zen bere bizimodua. Eta jateko eta edateko ez diren gauzetarako ere ehizaren ezaugarri berak ezartzen zituzten. Orduan baziren lanbide ezberdinak: ehiztariez ezezik, tresnagileak ere behar zituzten, ez baitzekiten denek harria lantzen. Margolariak ere bazeuden, marrazkiak hormetan egiten zituztenak.
SK-009b A01 erlijioa - leizea - labar-pinturak Beharbada hor dago erlijioaren sustraia. Marrazkiak ehizarekin lotzeko arrazoia. Marrazkiak dauden harpeetako ezaugarri eta kontakizunak: Zuberoan: Etxeberri, Sasiseroaga. Marrazkiak, ailegatzea zaila den tokietan eginda daude; beraz, ez zituzten besteek ikusteko egiten, beste zerbait egon behar da. Isturitze, Zugarramurditik Urdazubirako bidean, Atxerri (Aia herrian), Ekain (Zestoan), Goikoan (Berrio), Santimamiñe, Laperra (Arantza). Horrelako lekuetan gauzak egiteko gogoeta: batzuk magia zela esaten zuten: aurkitu nahi zuten animaliaren irudia egin, marrazkiak animalia beraiengana eramango zuelakoan. Luzaroan egon den iritzia izan da. Beste batzuek, Totem zela esaten zuten, hau da, marrazkia egiten zuten bertan beraien jatorria zegoela uste baitzuten. Baina zergatik horren leku izkutuan? Orain erlijioarekin zerikusia duela uste da: Jainkoren batekin lotua, otoitz-ikurrak... Berak txikitan marrazki haiek "santoak" zirela uste zuen. Bere ustez orduko erlijioaren sustraia bertan dago: Jainkoen irudiak dira. Gizakiari eta bere lehenengo beharrei zuzendutako zerbait. Duela 5.000 urte Megalitiko garaia zen: harriaren garaia. Hilobiak dira iraun dutenak. Hildakoen bizilekua nahiago zutela dirudi, bizien bizilekua baino gehiago (agian bizitza baten eta bestearen iraupena zela eta). Euskal Herrian Trikuarri asko dago. Cro-Magnon euskal enda bihurtu zen. Bere ustez Euskal Herrian bertan sortu zen euskaldun arraza. Kobazulo batean aurkitutako hezurren arabera, duela 7.000 urteko hezurrak, burezurrak, euskaldunak ziren. Cro-Magnon hemen bizi izan zen eta bilakatuz joan zen. Beraz, euskalduna nondik datorren galdetu beharrean zergatik sortu zen hemen galdetu beharko genuke. Giroa aldatu zen, izotz-garaia bukatu zen, Euskal Herria asko hedatu zen. Ingurunea aldatzean, gizakia harpetatik kanpo ere bizi zitekeen. Ehiza jadanik ez zen horren funtsezkoa baratzak eta fruituak baitzeuden eta animaliak hezitzen baizituzten. Giro berria, toki berriak, elikagai berriak eta egoera hobea. Honek guztiak ekarri zuen gizakiaren aldaketa. 35.000 hasi eta duela 12.000 urtetara arte ezaugarri berdinetako marrazkiak egiten zituzten. Sinesmen berak urte guzti horietan? Baliteke. Bilakaera egon zen baina gauza berdinak ere bazituzten.