Gaiak

Gaiak

erlijioa: apaizak [20 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-052 A03 gramatika: beroriketa Apaizei tratu berezia eskeintzen zitzaien. Berorika tratamendua aipatzen da, baina ez dago adibiderik.
D-062 A14 Elizaren itxura ez da aldatu. Apaizari orain ere errespetua bazaio, lehen gehiago. Beti zeuden behintzat bi apaiz, txandakatzen zirenak.
I-017 B04 Apaizarekin oso pozik daude. Euskalduna da. Lehengoarekin gonbaratzen dute.
I-020 A07 denetarik Bertako apaizari buruz ari dira. Zenbait herritarako berdin dago. Herriko klausurako komentua.
I-037 B11 denetarik Lehen apaiza, maisu eta medikuei eman behar zitzaizkien gauzak. Berezko etxea zutenek ematen zieten, maizterrek ez.
I-080 A05 denetarik Apaizari omenaldia egin zioten.
SM-011 A29 Lehen herrian zuten eta bota zuten apaiza, Pérez de Obanos, Iberokoa zen. Arraiozkoa Juan Etxenike zen. José Luis Elcano zen beste bat.
I-010 A10 kontakizuna Apaiza Lizasokoa da, oso umila eta euskalduna da. Beste zenbait apaizei buruz ari dira. Orreagak aurreko egunean Arrarasko eta Lizasoko apaiza ezagutu zituen. Kontakizuna.
I-008a A5 Apaizari buruz: Itsasokoa da, baina hogeita hamasei urte daramatza herrian. Ez da inoiz ateratzen etxetik eta ez du inorekin hitz egiten, zerbitzariekin besterik ez. Aurreko apaizak herriko jendearekin batera egoten ziren eta pilotan jolastu ere egiten zen bat gazteekin. Bera gaztea zenean apaizaren sotana azpian sartzen ziren eta apaiza pozik. Oraingo apaizak telebistarik ere ez du eta zer egin dezakeen etxean denbora osoan.
I-007 B12 Igoan ez dago apaizik, Arraraskoa joaten da. Igandean ez dute mezarik. Orain badago autorik baina lehen apaiza oinez joaten zen.
I-007 A3 Arrarasko apaiza. Apaiza asko ikusten dira herri haietan sotanarekin.
I-007 A5 Herrian orain duten apaiza ez omen da etxetik ateratzen ezta hitzik egiten ere herriko jendearekin. Lehengo apaizak baratzea eta erleak zituen. Eta arrantzan eta ehizan aritzen zen.
I-007 B1 Apaizak ez zien uzten "al agarrado" dantzatzen. Orreagaren herriko apaizak leiho bat egin zuen elizan, neskak mutilekin paseatzera joaten zirenean ikusteko. Neskaren bat ikusten bazuen, hurrengo egunean ez zion komunioa ematen bere amari. Trentzak egiten bazituzten apaizak sermoia botatzen zien politegiak egoteagatik. Mariak kontatzen du apaizak esan ziela beraiek hondatzen zutela herri guztia.
I-016b A03 kontakizuna - herria Gizonak ezkilak jotzen ditu seietan eta sei eta erdietan sartzen dira. Nor biltzen den eliz atarian. Sei apaiz ezagutu ditu herrian. Seiei buruz ematen ditu azalpenak. Duela berrogeita hamar urte hirurehun biztanle baino gehiago zituen herriak. Berak ehun bat ikusi ditu hiltzen. Kontakizuna: Jaunartzearen egun berean heriotza bat ere egon zen.
I-041 B07 Apaiza "abadian" bizi zen. Zerbitzaria izaten zuen. Orain Ilurdozko apaiza joaten zaie herrira. Berak badu apaiza den iloba bat Gasteizen.
IC-015b A12 Inor ez dago pozik, denak dira kexu. Orain ia ez, baina bere gazte garaian indar handia zuen apaizak. Lehen zaharrenganako errespetu gehiago zegoen. Orain ez dago batere errespeturik.
II-069a A01 eskola Aurkezpena: hiztunak Gerra garai guztia preso eman zuen eta bitarte horretan Mitterrand presidente ohia ezagutu zuen. (01:46") 1907an jaio zen Oztan. Eskolan ibili zen hamabi urteak arte. Aita soldadu zegoen eta sei haurride zirenez eskola utzi behar izan zuen. Nekazariak ziren eta ardiak zituzten. Berrogeita lau haur ziren herrian. Pilotan jolasten ziren. Frantsesez hitz egin behar zuten. Denek jarraitzen zioten apaizari. Baditu haurtzaroko oroitzapen onak. Baina ez zuen inoiz dantza egiten ikasi, pilota-partiduak jolasten zituzten bakarrik, apaiza zerbitzatu behar baitzuten eta honek ez baitzien dantzan egiten uzten.
II-078b A01 denetarik Aurkezpena: Aita Iratzederrek hitz egingo du Aita Lertxundiri buruz. (02:15") Aita Lertxundi Ziburukoa zen. Bere aita Oriokoa eta ama Azkaindarra zen. Bi familietako (aita Lertxundirena eta Aita Iratzederrena) birramonak senideak ziren. Hemezortzi urte zituela erabaki zuen Lertxundik apaiztea. Jerusalemera bidali zuten eta bertan eman zituen sei urte. Jadanik musikaria zen. Hango kantu zaharrak ikertu egin zituen. 1939an itzuli zen. Hemen ere euskal kantuak biltzen hasi zen herriz-herri. 1947an Kantikak bere liburu handia argitaratu zuen. Berriro ere Jerusalemera joan eta han eman zituen bost urte. Itzuli zenean Pasioa egin zuen.
IC-005a A06 Apaizek beti erraten zuten nola ibili behar zuten batzuek besteekin, eta errespetu handia zioten elkarri, orain ez da horrela.
X-007b A01 Hiztunaren apaizteko prozesua. Aurretiko ikasketak eta lan jarduera. Erromako ikasketak. Apaiz berriak Erromara joaten dira ikastera Iruñeko elizbarrutiko seminarioko irakasleak adinean sartuta daudelako. Hiztunak Erroman egin zuen oinarrizko teologian lizentziatura, eta orain doktore tesia burutzen ari da.