Gaiak

Gaiak

ogibideak:emagina [8 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
II-017a A04 Lan egiteko manera nola aldatu den, nola lan egiten zuen lan emaginak lehen eta orain. Haurrak troxatzen ziren zangoak ez makurtzeko, ez okertzeko.
II-017a A05 Haur sortu berrien elikadura.
II-017a A07 Haurretaz okupatzen ziren lehen? Bai, matalazak kanbiatzen zizkieten, ahal zen bezala egiten zen. Xatar meheak eta lodiak baziren. Mehea eta lodia biak elkarrekin jartzen ziren. Xatar mehean biltzen ziren zangoak eta lodiarekin tinkatu. Puentak beranduago agertu ziren, xatarra puenta gisa ezartzen zen, kulote gisa. Emazteek lehen bazuten orain baino lan gehiago garbitzen.
II-017a A11 Lan egin dut jendeari erakusten, herrietan baziren haur-zaintzaile batzuk, emazte batzuk. Emazteak lagun bat zuen eta harek ahal zuena egiten zuen, haurra hartu eta. Emaintsarik ez zuten horiek, gauzak hola ziren herrietan,elkarri lagunduz. Orain ez da gauza bera. Zerbait behar baldin bazen han ziren auzoak. Hori eder zen.
II-017b B06 Erizain izan zen hamabost urtez. Etxez-etxe ibiltzen zen pikurak eta beste egiten. Banuen autoa bidea egiteko, baina batzuetan plazaraino bakarrik heltzen zen errepidea.
II-017b B12 Familietan ez zen sos handirik, baina berak ez zuen gehiegi kobratzen. Berak ikusten zuen familiak zer zuen eta horren arabera pagatzen zioten. Nahiz eta pagatu ez gogotik joaten zen. Pagatzen ahal zutenek dirua pagatzen zioten, ez da oroitzen zehazki zenbat. Kliente onak ere baziren, asko pagatzen zutenak.
II-018a A06 erditzea - Gerra Gerla denboran baziren barrak (fronteak), eta jendeak laguntzen zuen haraino. Papera bazuen pasatu ahal izateko. Haurra izanen zuen familiak baimena ere eskatzen zuen, emaintsaren edo medikuari deitu behar bazitzaion edo.
II-018a A13 Emagintza maite izan du, arazo guztien gainetik. Lagundutako emazte guztien oroitzapena eta amodioa gordetzen ditu. Berarekin sortutako haurrak ikustea satisfamendu handia da berarentzat, haurraren sortzea oroitzapen handia da.