Gaiak

Gaiak

Amerika [33 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-008 A01 ogibideak: artzaina Ameriketara artzai joan zeneko gora beherak. Kalifornia eta Idaho artean lanean egon eta azkenik Euskal Herrira itzuli zen.
D-013 A01 kontakizuna - indianoak Ameriketatik bueltatutako amerikano (indiano) batzuen hiru istorio. Ameriketan egon eta aberats bueltatu zen gizon baten familiaren istorioa. Bera hil zenean familiarekin gertatutakoa. Hiru anaiek lortutako milioi bana nola gastatu zuten. Ameriketatik bueltatutako batek ezkontzea lortzeko denak engainatu zituen.
D-035 A10 kontakizuna Eskolara joaten ziren urrutitik eta bidean bazegoen txakur bat izutzen zituena. Egun batez ez ziren eskolara heldu horregatik.
D-064 B01 ogibideak: artzaina Uztailak 3,4,5.eko jaia. Uda guztia mendian pasatu eta gero, irailean bildotsekin jaisten ziren eta saldu egiten zituzten. Beste hilabete baterako ardiekin mendira igo ondoren, berriz jaisteko prestatzen ziren.
D-064 B02 kontakizuna - abeltzantza: transhumantzia Neguan ardiak basamortura bideratu eta zaldi gainetik gidatzen zituzten. Izugarrizko bidaia luzea zuten beraien arrantxutik. Pasatzen ziren leku guztietako izenak. Indioekin izandako pasadizoa.
D-064 B04 bertsoa Amerikako euskaldunen irratian bere anaiak Nafarroari eta pilotari buruz botatako bertsoak. Agurtzeko bere anaiak ermita bati egindako bertsoak abesten ditu.
I-028 A03 ogibideak: artzaina Bera Ameriketara joan zela dio. Larrugin ibili zen. Artzain ere egon zen. Bizkaitar asko zeuden. Ongi ulertzen zuten elkar.
I-028 A06 ogibideak: artzaina Artzain bizitza Ameriketan gogorra zen, batez ere elurte handiak zeudenean. Ardi saldo handiak zituzten. Nagusiarentzat lan egiten zuten, amerikanoak izaten ziren. Bost, zortzi eta bi urte pasa zituen joan zen aldietan. Hogeita hemezortzi urterekin joan zen. Hasieran oso gogorra zen, hizkuntza ere ez baitzekiten. Aireportura heldu eta pasatu zituztenak. Kolore desberdinetako jendea ikustera ez zeuden ohituta. Peruarrak ere egoten ziren artzain. zakur basak otsoak baina okerragoak ziren ardientzat. Orreagaren osabak ere joan ziren eta Fresnon daude.
IR-011b A01 ogibideak: artzaina - ogibideak: kanpero Aurkezpena. Galdera pertsonalak: noiz eta non jaio, familiari buruz, oraingo eta gaztetako lanak. Ameriketara mila bederatziehun eta hirurogeian joan zen. Bere anaia ere han zegoen. Gogorra izan zen, ez baitzekien ingelerarik. Nevadara joan zen lehenengo aldiz eta bi urte eta erdiz egon zen Kaliforniara joan baino lehen. Artzain lehenengo eta gero kanpero egon zen. Bi lekuetako egoera alderatzen du. Artzainen egun bat nolakoa zen bi mila ardi zainduz. Kanperoaren lana oso bestelakoa da: ogia egin behar dute, bazkaria prestatu eta arratsaldez afaria. Hemen baino gehiago kobratzen zen. Udan dendatan bizi ziren eta neguan karabanatan. Beste artzain eta kanperoak nafar, bizkaitar, giputz eta Iparraldekoak ziren eta beraien artean beti euskaraz hitz egiten zuten. Beraien artean solasean eta kartetan ibiltzen ziren. Ez ziren amerikarrekin elkartzen. Zortzi urte baino gehiago eman zituen han eta zalantzaz etorri zen.
IR-016 A04 ogibideak: artzaina Gazte asko joan izan da Ameriketara eta denek lortu zuten norbait izatea. Artzain joaten ziren hizkuntza jakin gabe eta mendian ibili zenak ez zuen ikasi ere.
N-052 A04 eskola - ogibideak Haurrak zortzi urterekin hasten ziren eskola hamalau urte arte. Eta gero lanera, dirurik ez baitzegoen: mendian, mutil, eta asko Ameriketara joaten ziren artzain.
SC-002b A03 ogibideak: artzaina Ameriketan lehenengo ezagutu zituen herriak. Kalifornia asko aldatu da: bazkalekuak desagertu dira, bizimodua eta lan egiteko modua aldatu da, jendea lehen bizitzeko aski izanik konformatzen zen. Garai hartako euskaldunak ez ziren herrietara jaisten, mendietan gelditzen ziren. Artzain batek hilabetean 85 peso irabazten zuten, depresio garaian 40etara jaitsi ziren. Nahiz eta nagusiek gehiago ordaindu nahi izan, bankuek ez zieten ematen.
I-056 A11 ogibideak: artzaina Ameriketan egon zen artzain zazpi urtez. Jabea amerikarra zen baina andrea bizkaitarra. Oso jende ona zen. Maiordomoa iparraldekoa zen. Beste bi behirekin ibiltzen ziren zaldien gainean.
I-056 B03 ogibideak: artzaina Ez litzateke berriz Ameriketara joango. Dirua irabaztera joaten ziren baina ordaintzen zietena merezita zuten. Hango jendeak ez du ardirik zaindu nahi, behi edo zaldi taldeak nahiago dituzte. Bost egunetan behin ikusten zuten kanperoa eta hori zen ikusten zuten pertsona bakarra, erabat bakarrik egoten ziren. Neguan hotz handia eta udan bero handia egiten zuen. Ekaitzak izugarriak ziren.
SM-009 A03 kontakizuna - bidaia Ameriketara joateko Frantziara trenez joan ziren, han itsasontzia hartzeko. Barkuan hamar egun eman zituzten. Lehenengo lau egunetan ez ziren gelatik atera eguraldia zela eta. Ameriketan New Yorkera joan zen, han papeletak eta trenerako paseak ematen zizkieten eta. Batzuk euskaldunak ziren. Bera Utahra joan zen. Han egon zen bi-hiru urtez. Buelta trenez egin zuen, Chicago eta Washingtonetik pasatuz eta bidai guztia bakarrik egin zuen, beste inor ez zebilen trenetan. New Yorken trenetik jaitsi eta agente espainiar batekin elkartu zen. Berarekin tranbia hartu eta espainiarren hotel batera joan zen. Hotelean hiru frantsesekin elkartu zen. Bost egun itxoin behar izan zituzten barkuak atera arte. Itsasontzian hamabi egun eman zituzten Cadizera iristeko. Handik Bartzelonara joan ziren eta handik Iruñera trenez.
SM-009 A04 ogibideak: artzaina Ameriketan artzaiaren bizitza: artaldeen kopuruak, bildotsak, koioteak.
SM-009 A06 ogibideak: artzaina Ameriketan artzain zeudela gurdietan egoten ziren.
SM-009 A09 elikadura: ogia - ogibideak: artzaina Ameriketan artzain zegoenean ogia nola egiten zuten. Azpilaren neurriko zulo bat egiten zuten lurrean. Han txingarra bota eta gero ordu batez uzten zuten ogien azpila barruan.
SC-002c A04 ogibideak: artzaina Bere artzain bizitza Ameriketan.
X-015b A01 ogibideak: artzaina Hemeretzi urte zituela Ameriketara joan zen artzain Gartzaindar batekin eta Arizkundarra zen beste batekin hiru urte eta erdiko kontratuarekin. Bilbon trena hartu zuten Madrilera joateko. Handik hegazkinez New Yorkera joan ziren eta bertatik Los Angelesera. Emakume euskaldun bat joan zen bere bila eta hurrengo egunetik aurrera bakarrik hasi zen lanean. Neguan gehiago elkartzen ziren artzainak, baina udan, astean behin kanperoa besterik ez zuen ikusten. Hasiera gogorra izan zen, bakardadea oso handia zen. Gero gauez ardiak bakarrik utzita beste artzain batzuekin elkartzen zen. Dena egiten ikasi behar izan zuen: garbitu, bazkaria, josi... Kontratua bukatu zitzaion eta etxera bueltatu zen. Etxeko lanetan aritu zen baina aziendarekin ez zuen zorterik izan eta berriro ere Ameriketara joan zen. Kontratu berdintsuarekin baina leku ezberdinera. Oraingoan ezagutzen zuen lana. Beti maite izan ditu ardiak. Kontratua bukatuta paperak egin zizkion nagusiak egoiliar bezala gelditu zelarik. Orduan berriro ere etxera bueltatu zen. Bi urtez etxean egon eta gero, hirugarren aldiz joan zen eta han gelditu zen. Orain lagun gehiago ditu han eta hemen aspertu egiten da.
X-015b A03 ogibideak: artzaina Ameriketan ardiekin aritzen da baina ez da artzain egoten. Goiz-goizean jaiki eta ardiak bazkatzen ditu. Bederatzietarako lana bukatu du. Ondo gosaldu eta ordubiak arte libre daude. Eguerdian ardiei berriro ere jaten eman eta bostetarako berriro ere libre daude.
X-015b A04 euskara: euskaldunak Bera dagoen herrian ez dago euskaldunik, baina euskal jaiak antolatzen dira eta bertan elkartzen dira. Aurten Euskal Herritik lau hegazkin joan ziren. Berarekin joan zirenei buruz.
X-015b A05 lana - gazteak - bizimodua: konparaketa Han trenez edo autobusez mugitzen dira distantzia luzeak egiteko. Hango jendea arruntagoa da hemengoa baino. Jendea zu agurtzera hurbiltzen da. Aldaketaren inguruan: bera joan zenean auto bakarra zegoen Anizen, medikuarena. Hango gazteek lan gogorrago egiten dute. Hemengo jendeak ez du nekazaritzan lan egiten dirurik ematen ez duelako aitzakiarekin. Gaste jendeak nahiago du lantegian zortzi ordu egin eta bukatu. Hango soldatak ez dira azken urteotan igo. Jadanik ez da hemengo jenderik joaten. Hego Ameriketako jende asko joaten da. Han, lurrak dirurik ematen ez duen arren, ez da saltzen.
N-020 A02 ogibideak: artzantza Beste koadrila batzuk Ameriketara joaten ziren, bera bezala. Hiru urteko kontratuaz joaten ziren. Bi mila ardi izaten zituzten beraien kargu. Bazka zegoen lekura mugitzen ziren etengabe. Nagusiak eramaten zien jatekoa, baina artzainek garbitu behar zuten arropa, janaria egin eta okerrena, ogia. Nagusiak irina eta orantza eramaten zien baina ogia beraiek egin behar zuten. Batzuetan denbora soberan zuten, baina beste batzuetan, ardiak erditzen ari zirenean, ez zuten ezertarako astirik. Ardiak baina lehenago esnatu behar ziren ardiak jadanik sakabanatuta egon ez zitezen. Ardi beltzak ziren kontrolatzen zituztenak. Ezin zituzten denak kontatu, baina beltzak ikustea errazagoa zen. Horietako bat falta zenean nagusiari esaten zioten ardiren bat falta zela. Orduan nagusiak behera joan eta abioneta bat alokatuz, segituan aurkitzen zituen galdutako ardiak. Nagusi baten ardiak beste baten ardiekin nahasten baziren, nagusiak ez zion lehenengo jabeari ezer esaten. Baina ardiek sorbaldan marka zuten eta hegazkinetik ikusi egiten zen. Batzuetan beste artzainekin ere elkartzen ziren. Greko asko zeuden artzaintzan. Haiek derrigorrez ikasi behar zuten ingelesa. Baina nagusi gehienek bazekiten gaztelania pixka bat eta beraiek ez zuten ingelesa ikasteko hainbeste premiarik. Bere kontratua bukatzean han gelditzeko paperak eskatu zituzten. Baina goiz batean enkargatua heldu zen, bi eguneko epean Madrilen egon behar zuela esanez. Herrira itzuli ziren, pixka bat apaindu eta hurrengo goizean hegazkinez Madrilera joan ziren. Orduan mendian egonik, hamabost bat mila pezeta irabazten zen hilabetean. Non gastatu ez zutenez, aurreztu egiten zuten. Urtean birritan, etxera bidaltzen zuten dirua.
IC-002a A01 ogibideak: behizaina Ameriketan behiak jeizten eta zekorrak haztzen ibili zen denboraldi batez, baina 1925ean berriro itzuli zen ama ikustera eta bertan ezkondu eta gelditu zen. Ameriketako soldata eta lan kontuak. Hasieran hogeita bost peso irabazten zituen hilabetean. Nagusi harekin lana bukatu zenean beste batekin egon zen denboraldi batean. Gero Buenos Airesen egon ziren hiru lagunak. Berak bertan zuen arreba bat.
SC-007a A02 gaixotasuna - ogibideak: artzaina Juan Kruz aurreko urtean Euskal Herrian egon zen. Aldaturik aurkitu zuen eta euskara leku askotan galdurik zegoela ikusi ere. 1925ean joan zen Kaliforniara. Ordurako hiru anaia zituen Californian eta asko ziren etxean. Bestalde, bazegoen ohitura Espainiako zerbitzu militarra ekiditzeko. Bi arrazoi hauek zirela eta joan zen Kaliforniara. Lehenengo New Yorkera joan zen eta handik Kaliforniara. Bi anaiak ez zeuden urruti eta bere lehengusuak eraman zuen haiengana. Oso gogorrak izan ziren lehenengo urteak hizkuntza hura ere ez baitzekien. 1950eko abenduan izan zuen lehenengo osasun arazoa. Bihotzekoak jo zuen. Denbora luze eman zuen erabat sendatu arte. 1952an berriro erosi zituen ardiak eta lau urtez jarraitu zuen, baina lan bortitza egitean min sentitzen zuen. Hala ere, medikuak ardiak ez saltzeko esan zion, baina norbait hartzeko lan bortitzak egiteko. Gero artile-erosle bezala aritu zen lanean.
SC-007a A04 ogibideak: artzaina - animaliak: koiotea 1930ean hasi zen lanean ardiekin. Urte txarrak izan ziren haiek, txarrena 1934 izan zen. Beste leku batera joan ziren, zortziehun kilometro egin zituzten oinez eta trenez. Gobernuak ardi-kopuruaren portzentaje bat kenduarazi zien, gehiegi zeuden eta. Bidaia hartako lurrak basamortu eta mendiak ziren. Ardiekin joan ziren eta Gobernuaren baimena behar zen zenbait lekutatik pasatzeko. Zeramaten karga neurrian hartu izateagatik lortu zuten bere helburua, beste batzuek atzera jo behar izan zuten, zutena galduz. Nevadako mendiak zeharkatuz Fresno aldera joan ziren eta mahastiak errentatzen zituzten ardiak bazkatzeko. Urte txar asko ezagutu zituzten. Lur lehorrenak aziendarentzat ziren, eta euririk egiten ez bazuen, ez zegoen bazkarik. Azken urteetan kamioiekin eraman izan dute ura ardiak zeuden lekura. Artzainak etsai asko ditu Ameriketan. Lehen kontrolatu egiten zituzten koioteak, pozoia eta tranpak jarri ahal zitzaizkien. Baina orain ez dute uzten eta kopurua handituz doa. Idahora joan zen lagun batek ardiak kendu behar izan zituen ezin baitzuen koioteen aurka ezer egin. Bildotsak jaten dituzte batez ere. Badaude koioteen aldeko elkarte anitz, ardiak ez direla inoiz bukatuko esaten baitute, baina koioteak ordea bai. Behin gertatutakoa. Edonon egoten dira koioteak eta hirietara ere joaten dira. Los Angeleseko kaleetan ikusi izan dira. Askok mereziko lukete, bildots ezean koiote-haragia jan.
SC-011b A01 ogibideak: artzaina 1957an joan zen artzain. Hasieran gogorra egin zitzaion, batez ere igandeetako festarik eza. Hiru mila bostehun ardirekin hasi zen. Hiru urte eta erdiz egon zen artzain bi nagusi ezberdinekin. Bere kontratua 1956an hasi zen. Hiru urtez egon behar zuen han derrigorrez. Euskaldunak askotan biltzen ziren. Hemezortzi edo hogei mila ardi inguru zeuden zelai haietan eta artzain denak euskaldunak ziren. Bigarren nagusiak gehiago ordaintzen zion. Soldatatik kentzen zizkieten tasak.
SC-011b A02 ogibideak: harakina Artzaintza utzi zuenean txerri-hiltzaile bezala hasi zen harategi batean: hirurehun txerri hiltzen zituzten ordu batean. Lana nola egiten zuten. Sei urtez egon zen han lanean. 1972an koinatarentzat baratzazain gisa hasi zen lanean.
SC-011c A01 kontakizuna - ogibideak: polizia Problemak izan zituen paperekin. Polizia etxera joan zitzaion bila eta gaua komisaldegian pasatu zuen. Goizeko zortzietan deitu eta aireportura eraman nahi zuten baina lortu zuen bertan gelditzea. Paperak lortzeko ezkondu zen. Hango batekin behin ezkonduta, egoiliar egiten zituzten.
IR-019 A01 ogibideak: artzaina Hamahiru urtez artzain ibili zen Estatu Batuetan, Coloradon. Lehenbiziko bi urteetan gogorra izan zen, gero ohitu egin zen. Bi mila ardirekin zebilen. Hango lurretako zabalera handia. Nagusiek ongi tratatu zuten. Sorterrira itzulitakoan bizitza ona izan du, konpromisorik gabe.
IR-019 A03 Ameriketan jai gutxi egiten zuten, nagusiarekin ongi kunplitu eta sosa egin nahi zuelako. Ameriketan izan zen 13 urteetan, hogei jai-egun pasatu zituen herrian, nagusiak dena pagatuta. Neguko bi hilabetetako larunbatetan biltzen ziren artzainak eta parranda egin zezaketen mendian. Gainerako hamar hilabeteetan ez zuten aukerarik. Han egindako diruarekin oso ongi bizi izan da hemen. Orain ez du ikusten bere burua izandako lekua bisitatzeko gauza, 83 urte ditu eta.
II-176b A07 Ameriketan gehiago irabazten zen. Hasieran sorlekutik urrun izatean triste zegoen, baina hori pasatzen da. Lan asko egiten zuten eta ongi pagatzen zieten.