jaiak [73 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
D-001 | A11 | Neguko jaiak: dena apaintzen zen eta gorri, berde eta txuri koloreko bonbilak jartzen ziren. Orkestra egoten zen eta dantzaldia. Plaza berriko jaiak: Ezpelekin apaintzen zuten. Magdalena egunean, uztailaren 22an, beste jai txikiagoa ere ospatzen zen Legarrean. | |
D-018 | A01 | Sanjoanak - elikadura: barkiloak | Arbizuko jaiak sanjoanetan izaten dira. Iosuk bezperako eguna nola den kontatzen du: ermitan elkartu, bezpera den tokian herriko koruak abesten du, ardoa barkilotan (zilarrezko edalontzitan) banatzen da, koadrilakako afariak (odolkiak) egiten dira eta gauean sua saltatzen da arima garbitzeko. |
D-025 | A04 | elikadura: piperropila | Festak lehen sanmartinetan ziren: txistua jotzen zen. Baztan zopak, zikiroa eta piperropilak jaten ziren. |
D-057 | A15 | Berueteko jaiak. Lehen urrian ziren. Ama Birjina zen zaindaria eta aurreko larunbatean hasten ziren. Orkesta ekartzen zen musikarako, baino ekintzetako parte hartzaile gehienak herriko jendea ziren. | |
D-057 | A19 | Valentinen aurkezpena. Herriko festek hiru egun irauten zuten. Zenbait mutil nesken etxera joaten ziren eta piperropilak ematen zizkieten. | |
D-057 | A24 | Berueteko jaiak urriko lehenengo igandean ziren. Herri guztiak bezperan erronda batekin ematen zion hasiera. Senide guztiak biltzen ziren eta arratsaldero plazan dantza zegoen. | |
D-057 | A07 | Berueteko jaiak. Urritik abuztura pasatu zituzten. Ostegunean ematen zaie hasiera afari batekin. Ostiral goizean meza nagusia, larunbatean mus txapelketa eta umeentzako jokuak daude. Igandean aizkolari eta bertsolariak egoten dira. Astelehenean etxez-etxe eske ibiltzen dira, eta gero ostatuan bazkaria egiten dute. Urrian afaria eta musika egoten da errekordatorio moduan. | |
D-064 | A06 | kontakizuna | Festak ere egiten zituzten: sanferminak, San Fernando eguna, herriko festak. Zezenen aurrean ibili eta galtza apurtu zuen eguna. Mozkorturik etxera bidean espartina galdu zuen eta aitak hurrengo egunean aurkitu. Neskek harrika hartu zituzten eguna. |
D-070 | A03 | Herriko jaietan ilusiorik handiena zezenak ikustea zen. Noizbait dirurik eman zietenean ilusio handia zen hura ere. | |
I-018 | B08 | Senideak zituzten herrietako jaietara joaten ziren. Argizariak eramaten zizkieten senideei. Jaietan lan handia izaten zuten etxean. | |
I-028 | A09 | kontakizuna | Jaietan Jauntsaratsera joaten ziren bizikletaz. Neskak bizikletan hartzen zituzten eta Itsasora joaten ziren. Kontakizuna. Beruetekoek fama txarra zuten. Bertako neskek ez zuten bertako mutilekin ibili nahi. Oso astoak ziren. Kontakizuna: dirua lapurtzeko mutil bat hil egin zuten. |
I-029 | A07 | Inguruko herrietara joaten ziren jaietara, baina oinez joan behar zuten eta ilunezkiletarako etxean egon behar zuten emakumeek. Gizonek libre zuten itzul ordua. | |
I-033a | A04 | kontakizuna | Idazkariaren anaia bonba bat jartzen ari zela hil egin zen. Pankarta handi bat jarri zuten eta ordura arte joaten zen jendea, dantzariak eta denak, atzera egin zuten eta ia ez zen inor etortzen. Harekin bukatu zen giroa herrian: Iruñetik etortzen ziren dantzariak, txapelketak ikustera joaten zen jendea ... Orain ere badaude herri kirolak eta pilota txapelketak. Jaiak Gartzaronen abuztuak hamabostean dira. Gerendiainen urriaren zortzian. |
I-060b | B06 | kontakizuna | Gerran hiru urtez egon zen Bizkai aldean. Beorburuko jaiak sanbartolometan egiten dira. Animatuak izaten ziren baina bi egun eta gero garia bildu behar zuten lanean. Kontuak. |
I-071 | A09 | abestia - dantza: aurreskua | Aurreskua, zortziko dantza. Sanjoanetako jaietan dantzatzen ziren. Abestia: Aresoko bandera. Bertako dantza galdu egin zen duela hamar bat urte. Jaiak: Sanjoanetan eta sanmigeletan. Bertsolariak lehen joaten ziren baina orain udaletxeak ez du antolatzen. Bertako bertsolariak ez daude. Gipuzkoatik etortzen ziren. Txirrita, Lasarte, Mattin, Xalbador, Amuritza. Agurra. |
I-095b | B05 | Festak igandero egiten ziren. | |
IR-003 | A02 | Jaiak San Pedron izaten ziren. Ekartzen zen musika eta banda ere bazegoen. Plazan zen dantzaldia eta gauerdi alderako etxera joaten ziren. Ahaideak etortzen ziren. Pilota partiduak antolatzen ziren herrikoen artean. Axuri errea, fideoak eta barbantzuak jaten ziren. Hiru egun irauten zuten. Mezara joaten ziren eta jendea frontoian eta ostatuetan elkartzen zen. Etxeren batean lutoan bazeuden errespetatu eta ez zen ospatzen. Edateko ardoa hartzen zuten eta kafea ere bazen. Garagarrarekin egiten zuten kafea gerra garaian. | |
IR-006 | A06 | Abaurregainako festak beti izan dira sanpedrotan. Hiru egun irauten zuten eta orkestra ona ekartzen zen. Erronda egiten zen goizean. | |
IR-007 | B04 | Sanpedroak: hiru egun irauten zuten. Familiakoak etxeetara joaten ziren eta bazkari eta afariak egiten ziren. Etxeko andreak ez ziren etxetik ateratzen lan asko baitzuten dena prestatzen. Gazteak ateratzen ziren. Oilarrarekin gertatutakoari buruzko kontakizuna. Janari gutxiago baina umore gehiago zegoen. | |
IR-008 | A13 | Ariako jaien inguruan solasean. | |
IR-008 | A19 | eguna: odol emailearen eguna | Orbarako festak abuztu erdian, Auritzen sanjoanetan dira, Abaurregainan oraingoz bertan behera utzi dituzte. Odol emailearen eguna da asteburuan baina jende gutxi apuntatu omen da. |
IR-008 | A21 | Orbaitzetako jaiak direla eta bromatan hasten dira. Abeslari euskalduna, Mikel Saralegi, Montaña y Ribera, Urtzi taldea... egongo dira. Sukaldariak aurkitu ezinean dabiltza. | |
IR-011a | A08 | dantza | Gazte zirenean auzoko neska mutilak elkartzen ziren eta fierretan edo kartetan aritzen ziren. Iparraldera joaten ziren festetara. Jai haietan Donibane Garaziko fanfarre bat ibiltzen zen edo jai txikiagoetan akordeoia. Dantza lotua eta fandangoa egiten zuten. |
IR-016 | A10 | Lehen jende gehiago joaten zen festetara. Etxeetara ahaideak joaten ziren eta jende asko elkartzen zen. Orain aldiz lehengusuak ere ez dira joaten, galdurik dago. Orduan jendea pobrea zen baina alaia zen. Orain aldiz, handinahiak dira. Lanean ari zirelarik kantari ibiltzen ziren. | |
IR-018 | B07 | abestia - musika | Hamabost urterekin jotzen zuen akordeoia. Inguruko herrietakoekin batera ikasi eta entsaiatzen zuten. Bere iloba jotzen ikusten duenean, asko gustatzen zaio. Jaietan musika ekartzen zuten. Lehenengo, instrumentu batzuk eta azkenean orkestra ere bai. Lehen jaietan errondak egiten ziren, dantzan, jaten eta denak elkarrekin ibiltzen ziren gazte guztiak. Orain ez da gazterik ikusten. Bilobak abesti bat jotzen du soinuarekin bere aitonarentzat. |
IR-023f | B01 | Bien izena eta etxeen izenak. Festak: Igokunde eguna, sanpedroak, Santiago, Ama Birjinaren egunak. Abaurregainako jaiak lehen hiru egunez izaten ziren: Sanpedrotan. Festa ederrak, nahiz eta musika gitarra eta klarinete bat izan. Emakumeek janaria prestatzen zuten. Orain baino lan gehiago zegoen. Behin ezkonduta, emakumeak ia ez ziren ateratzen. | |
IR-023f | B03 | Beste herrietako jaietara ere joaten ziren. Jaurrietan sanmartinetan ziren jaiak. | |
IR-023f | B04 | musika | Lehen herriko musikariak ziren. Gero Zarrakaztelutik eta geroago Irunberritik eramaten zituzten. Udaletxeak hamar duro ematen zituen musikarako. Beste herrietako festetan ere ongi pasatzen zuten. Emakumeek elkar laguntzen zuten herrietako jaietan. Jaietan senideak joaten ziren etxera egun batzuetarako. Egiten zutena. |
M-004 | A03 | Uztarrozeko jaiak sanjoanetan ziren. | |
N-067 | A08 | Luzaideko jaietara beti joaten ziren. Iruñeko sanferminak ere oso gustuko zituzten. Arnegiko jaiak ere oso onak ziren. | |
SM-007b | B08 | kontakizuna | Beste behin, bera Iruñetik itzuli eta botatzen hasi zen eta festetako lau egunak ohean eman zituen. Lehen uztailaren 10ean ziren, baina orain abuztuko lehenengo igandean dira jaiak, belar garaia zela eta aldatu zuten data. |
N-043 | A7 | Bere amaren anaia gazteenez baliatzen zen inguruko herrietako jai guztietara joateko. Amak osaba joaten bazen joan zitekeela esaten zion. Hamarretarako edo musika bukatzen zen. Eta dirurik gabe, osaba beti prest ordaintzeko, afaltzen zuten eta hamabietarako edo etxera joaten ziren. Neguan herrietako jairik ez zegoenean, "Malloak" dantzalekura igandero joaten ziren goizeko ordu biak arte noizbait. Ez dira batere lotuta egon. Berak uste du gurasoak berarekin izan zirena baina gaiztoago izango dela bere alabarekin. Osaba berarekin egonik lasaiago gelditzen omen ziren gurasoak. | |
I-007 | A13 | erlijioa: Bestaberri eguna | Bezperetako kanpaiak ordu bietan edo hiruretan jotzen zuen. Orduan denak joaten ziren elizara. Via Crucisa eta kalbarioa egiten zuten. Kontsagrazioak. Corpus egunean oihalak jartzen zituzten leihoetan. Bakoitzak bere lurra garbitu behar zuen. |
I-003 | A8 | Batzuetan sukaldariak eramaten zituzten, baina besteetan etxekoek egiten zuten bazkaria. Lehen gazteenek prestatzen zuten. | |
I-003 | A6 | Herriko jaietan lan asko egiten zuten eta ez zuten denbora gehiegirik dantzatzeko. Ilunabarrean egoten zen musika, baina ilunezkilak jotzean etxera joan behar zuten. Afaldu ondoren etxeren batera joaten ziren dantzatzera. | |
I-043 | A06 | Fanik bere burua aurkezten du. Burdindogiko ermitara joaten ziren eta bertan meza entzun ondoren bazkaldu eta dantza egiten zuten. | |
I-043 | A04 | Festa onak egiten ziren. Denak zuriz jantzita eta zintzarriekin etxez-etxe eskatzen zuten jatekoa eta gero bazkaria egiten zuten denen artean. Gero dantzaldia zuten. | |
I-036 | A11 | inauteriak | Inauterietan mutilek bakarrik hartzen zuten parte. Jaietan dantzara joaten ziren eta apaizak uzten zien. |
I-042 | A04 | elikadura: esnea | Herria Iruñetik hogei kilometrotara dago. Herri txikia da hamabost bat etxe daude eta asteburuan joaten direnen etxeak ere badira. Jaiak irailaren zortziaren inguruko asteburuan dira. Ostiralean afaria egiten dute denek elkarrekin eta orkestra egoten da. Larunbata eta igandean bakoitzak familiarekin ospatzen du. Emakumeentzako lan handia. Bertako jendea normalean abeltzantzan aritzen da eta esnea saldu egiten du. Gurelesara eramaten zuten lehen eta orain Copelechera Iruñera eramaten dute esnea. |
I-014 | A02 | Gerra garaian ez zen festarik egiten, gero hasi ziren berriz ere. Mendian zeudela ez ziren mezetara ere joaten. | |
I-026 | B04 | Jaiak San Martinetan izaten dira, azaroan. Askotan egiten du eguraldi txarra. Gazteak zirenean etxeren batean elkartzen ziren dantzatzeko euria edo elurrik ari bazuen. | |
N-065 | A04 | kontakizuna | Apaizaren etxean zegoenez, ez zuen besteek adina askatasun. Apaiza baino, zerbitzaria zen kaxkarragoa. Irurtzunera joan ziren jaietara okinaren kamionetan. Bueltan zerbitzariak baimen gehiago ez eskatzeko esan zion. Hurrengo jai egunean baimenik eskatu gabe joan ziren. |
I-023b | B07 | denetarik | Itsasoko jaiak Santa Kruzetan dira, irailaren 14ean. |
I-036 | B02 | Jaietan arratsaldetan dantzaldia zegoen soinuaren musikaz. | |
I-091a | A06 | Herriko jaiak San Cristobal egunean ziren. Goizean meza eta arratsaldean eta arratsean musika izaten zen. Neskek ere dantzatzen zuten. Hurrengo egunean goizean emaztekiek gosaria prestatzen zuten. Arratsaldean eta arratsean musika zuten berriz ere. Lau egun ziren. Apaiza asko haserretzen zen dantzan ikusten zituenean. Zopa, txitxirioak, bildotsa eta oilaskoa jaten zuten. | |
I-040 | A04 | denetarik - tabakoa | Jaiek lau egun irauten dute. Baina herrian gazte gutxi dago orain. Herriko zenbait jenderi buruz. Corpus Christi egunean bi bikote mendiz joaten ziren Frantziara. Han dantzan aritzen ziren. Beti erre du, gutxienez pakete bat egunean. |
IR-014b | A02 | kontakizuna | Ilunezkilak jotzean etxera joan behar zuten, ilundu baino lehen. Hogeitabi urte zituztela aitak ez zien utzi jaietara joaten. Beste behin dena prest utzi eta korrika ihes egin zuten jaietara. Herrian igandero egoten zen musika. Bere etxera joaten ziren mutilak eta gurasoen aurrean dantzatzen zuten beraiekin. |
II-062b | A02 | inauteriak | Igandero egiten zuten festa. Udan herrietako jaietan ibiltzen ziren dantzan. inauterietan sei behi askatzen zituzten eta tabernetan ere sartzen ziren. Zaurituak ere izan ziren. Jaiak desberdinak dira: ongi dantzatu behar zen, ardoa edaten zen, kantatu egiten zen... Kantu zaharrak abesten zituzten. Oraingo gazteek ia ez dakizkite kanta haiek. Zapatak egiten ari zirelarik ere, aita-semeek abestu ohi zuten. Bizitzeko modua goxoagoa zen lehen orain baino. Herrietan jende gehiago zegoen. |
N-075 | A04 | Ustaritzeko festak uztailaren erdialdera dira. Ostiral gauean hasi eta asteartean bukatu egiten dira. Pilota-partidu ederrak daude. | |
IC-002a | A04 | Herriko jaiak San Martin egunean dira, azaroaren 11an. Ez dago jenderik jadanik festarik ospatzeko. | |
II-008b | A02 | inauteriak | Faustinen amak ere bazekizkien dantza-iauziak. inauterietan dantzariak galtza eta ator zuriz, espartinez, boneta gorriaz eta bizkarrean zinta koloredunez janzten ziren. Eskuan makil koloredun bat zeramaten. Bolant-dantza. Inauterietako pertsonaiak: zapurrak, jaun eta anderez jantzitako bi gizon, basandereak, hartza, errementariak. inauteria zen dibertimendua egiteko garai bakarra. Herriko jaietan betiko dantzak dantzatzen ziren: baltsea, txotisa, mazurka, fandangoa eta koadrilak. Bukatzeko dantza-iauziak. Jaiak bukatzeko, hirugarren egunean, farandula egiten zen. |
II-168a | A04 | Ez zen asko joaten beste herrietako jaietara, bizikletaz joan behar baitzuen. Bi orduko bidea zuen. Soinulariak aritzen ziren jotzen eta ardoa edaten zen. (25:35") Maskaradetako pikeak. | |
IC-016a | A07 | bizimodua | Jaiak Sanmartinetan dira. Soinujole bat ekartzen zuten eta orduan jaten zuten ongi, gazteak etxez etxe joaten ziren gosaltzera eta afaltzera. Mus "ilustrauan" aritzen ziren (dirua jokatuz). Asko dantzatzen ziren. Ahaideak etortzen ziren eta haiek ere ahaideen herrietara joaten ziren jaiak zirelarik. Gaur egun bizio gehiago daude. Lehen, igandetan neskak ilun-ezkilak jo ondoren etxeratzen ziren, orain berriz orduan ateratzen dira. |
IC-003a | A04 | Lehen txistulariak, atabalariak eta dantzariak baziren, eta gazteek ere ikasi zuten, baina orain jaietan bakarrik ateratzen dira. Orain gazteak kotxeekin jaia den tokira joaten dira. Lehen Inauteri ederrak egiten ziren, orain ez. | |
IC-006a | A08 | Herri guztietatik etortzen dira jaietara, baina bera ez da oso jaizalea. Orain erretiraturik dago. Sos batzuk egin zituen hamabost urte mendian eman ondoren. Bederatzi lagun bizi izan dira etxean. Ezkongabea da, emaztekiak ez dira joaten harena bezalako etxe txikietara. | |
IC-017a | A04 | Jaiak beste modu batean egiten ziren lehen. Gutxi edo asko jendeak lo egiten zuen jaietan, eta biharamunean goizean eta bazkalondoan kalejira egiten zuten. Ondo aprobetxatzen zituzten jaiak dibertitzeko aukera gutxi zegoelako. | |
IC-009a | A06 | Koplak kantatzen joaten ziren etxez etxe, baina ohitura galdutakoan ahaztu zaizkio. Orain txikiek erdaraz kantatzen dute. Orbaitzetako jaiak sanpedroetan dira, baina lehengo ohiturak galdu dira. | |
IC-016c | A02 | Jaietan ttunttuneroa etortzen zen eta ingurutxoa dantzatzen zuten. Jaiak sanmartinetan dira. Egungo jaiak ez du lehenagoko itxurarik. Ahaideak etortzen ziren, hala ere jende gutxi biltzen zen. Iluntzeko ezkilak jotzen zuelarik neskak etxera sartzen ziren, baina mutilak kalean gelditzen ziren. Jaietan neskek piper-opilak edo txuribeltzak egiten zituzten mutilentzat. Txuribeltza zer den. Lehen San Martin bezperan mutilak herriko tabernan biltzen ziren, gaztainak erretzen zituzten eta herrian erronda egiten zuten. Soinularia Iturenetik etortzen zen. | |
IC-014a | A14 | Eguberrietan eta neguan kartetan jolasten ziren, edo etxeetan biltzen ziren neskak eta mutilak eta askariak egiten zituzten. Batzuetan soinujolea izaten zen eta dantza egiten zuten. Etxez-etxeko erronda egiten zuten batzuetan. | |
N-006 | A01 | Arbizuko jaiak ekainaren 23an hasten dira eta 29an bukatu. Jaietan kintoek afariak egiten dituzte pilotaleku zaharrean. Adin bereko jendeak kolore bereko brusa janzten du. Urtetik urtera jende gutxiago joaten da kintoen afarietara. Barrakak edo txoznak jarri beharrean etxabeak irekitzen dituzte alderdi politikoek edo herriko erakundeek. Herriko gazteak beren elkartean biltzen dira urte osoan, eta beraiek ere barra jartzen dute jaietan. Jaiak kintoek antolatzen dituzte udalaren laguntzarekin. Sistema hori ongi dago gazteek parte hartzen dutelako, baina jende helduak ez, eta hori txarra da. Inguruetako lehenengo jaiak direnez eskualdeko jendeak gogoz hartzen ditu. Astegunetan ia ez dago jenderik, eta asteburuan gehiegi dago. Herriko jendeak astegunak nahiago ditu. Udalak askarietarako ardoa ematen du. San Juango ermitako erromeria gauzarik politena da, eta gauean suaren gainean jauzi egiten dute. | |
N-007 | A02 | Jaietan goizean gorbatarekin dotore jantzita mezatara joaten ziren, gero bermuta edaten zuten. Arratsaldean bezperetatik atera eta gero dantzaldia egiten zuten. | |
N-016 | A02 | Mugiron sanpedroetan ziren jaiak. Lizarrako gaiteroak joaten ziren. Inguruetako jai ospetsuenak Lekunberrikoak ziren. Beranduenez hamabietan itzultzen ziren etxera. Arruitzen soinujolea joaten zen etxez-etxeko erronda egiten. Bostetan hasten zen soinua afaltzeko ordura arte. Gero hamarretan edo hamar eta erdietan ateratzen ziren berriro plazara. Kotxerik ez zegoenez, jaiak ziren senideak elkartzeko aukera bakarra. | |
N-038 | A01 | Etxarri-Aranazko jendeari egozten zaizkion pasadizo batzuk ez dira egiazkoak, baina beste batzuk bai. Etxarri Aranazko jaietan gertaturiko gauza batzuk. | |
N-058 | A03 | Lehengo jaiak. Jaiak San Tiburtzio egunean dira. Ezpatadantzariak eta pilota partidak izaten ziren. Sakristauak iluntzeko ezkila jo baino lehen egon behar zuten etxean. Ez zegoen bigantxarik. Inauterietan mutilak soilik mozorrotzen ziren. Soinujolea eta txistularia izaten ziren plazan. Hori zen parranda bakarra. Bere gazte-denboratik hona gauza guztiak asko aldatu dira. | |
N-062 | A02 | Lizarragan bi jaialdi daude: patroia, San Klemente, azaroan ospatzen da; gero udan San Adrian ospatzen da. Prozesioa egiten dute santuaren irudia elizatik Urbasako San Adriango ermitara eramanez. Lehen oinez joaten ziren, baina orain kotxez joan daiteke. Han bertan erromeria eta dantzaldia egiten dute. Gero herrian ere dantzaldia egiten dute. Ez du ezagutu Inauteririk herrian. Errege bezperan erronda egiten zuten eta gozokiak ematen zizkieten etxeetan. Sanjuanetan sua egiten zuten. San Migel eta San Martin egunak kofradiek ospatzen zituzten meza eta bazkariekin. | |
II-059a | A10 | dantza: Bolant dantza - inauteriak:libertimendua - dantza: dantza-jauziak | Libertimenduak egiten dituzte Donibane, Arnegi eta Uharten. Martxak eta karrika-inguruak egiten ziren, gero Mutxikoak eta ondoren aperitifa. Gero berriz Mutxikoak edo beste dantza bat. Bolant dantza ere egiten zen. Lehen zortzietako meza bazen eta hori bukatzean hasten zen libertimendua. Eguerdi eta erdi edo ordu bateko bukatzen zen. Denbora baldin bazen fandangoa eta arin-arina egiten ziren, baina inoiz ez ordu batetik aurrera. Libertimenduak lehen beti inauterietan egiten zen. Makilaria beti bazen. Bi zapur, bi zigante edo batzuetan lau, makilaria, banderaria, gorriak eta abar. |
II-060b | B19 | dantza - jolasak: pilota, partiduak | Festetan pilota partidak eta dantza ere egiten zen. |
II-008a | A09 | lana: emakumeen lana | Etxeetan baziren lehen besta gisakoak: txerri-hiltzea, ardi-moztea... Berak lan handia bazuen etxean. Batzuek beren animaliak hiltzen zituzten, baina beraiek buxerra ekarrarazten zuten. |
II-057a | A02 | dantza | Bestak nolakoak ziren. Dantzak. |
II-057a | A04 | inauteriak - dantza - dantza: dantza-jauziak | Festak, inauteriekin hasten ziren. Inauteriak garizuman bukatzen ziren. Herriko gazteek dantzak ikasten zituzten. Mutxikoak. |
II-057a | A06 | dantza - inauteriak:libertimendua | Musika eta dantza. Inauteriak. Libertimendua. Dantza eta dantzariak. |
II-057a | A09 | dantza - inauteriak: libertimendua - dantza:pertsonaiak | Inauteriak, libertimendua, dantzak, pertsonaiak: zapurrak, jaun eta anderea, basa andereak. Aspaldi hartza ikusi zuen, itzulipurdika ibiltzen zen, sosa biltzen. Ferratzaileak ferrak ezartzen zizkion sosik ematen ez zuenari. Libertimendua inauteriko dantza zen. |
II-057a | A10 | dantza - inauteriak: libertimendua | Herriko festetan ez zen libertimendurik egiten, orduko dantzak egiten ziren: polka exkotix, mazurka, bals edo fandango, karrilak, dantza-jauziak bukaeran eta farandula azken egunean bakarri, hirugarren egunean festa bukatzeko. Neskak eta mutilak elkarri lotuak, zapiak tartean, herrian zehar kalejira egiten zuten. Hirugarren egunean zaharrek ere dantza egiten zuten, zaharren eguna esaten zitzaion. |