Gaiak

Gaiak

armak [2 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
II-064a A02 ehiza Orduko armak ez ziren oraingoak bezalakoak. Badira horiek garbitzeko tresnak. Etxean egindako kartutxoak merkeagoak ziren erositakoak baino. Kontakizuna: lau anaien artean 40 bat uso hil zuten gaua. Erabiltzen zituzten arma zaharrak. Gainetik kargatzen ziren armak. Kartutxoak egiteko tresna ezberdina zen armaren neurriaren araberakoa, eta batera erosten ziren. Orduan arma batek bostehun pezeta balio zituen. Gerra garaian armak ezkutatzen zituzten, alemaniarrek eraman egiten baitzituzten. Bere familiaren armak non gorde zituzten. Gerra ondorengo urtean uso asko egon omen zen. Etxeko usoak dituenik ere badago. Berak ez du inoiz izan. Berak bistagatik utzi zuen arma. Berak ehizaz duen oroitzapen onena uso gehien hil zituen egunekoa da.
II-103b A03 ehiza Hurrankan egiten zuten ehiza. Usoak pausatzen ikusi eta orduan joaten ziren. Zain egoten zen bera usoak noiz pausatuko. Pago eta haritzetan gelditzen ziren, bertan baitzuten jatekoa. Lurrera ere jaisten ziren eroritako ezkurrak jatera. Izkutaturik egonez gero, ez ziren ehiztariez ohartzen. Gehienez laurogei bat uso hil zituen. Usoak saldu egiten ziren. Bazen usoak biltzen aritzen zen gizon bat. Orduan prezio onean saltzen ziren. Armak garbitzeko tresnak baziren. Bustitzen baziren egunero garbitu behar ziren. Kartutxoak egiteko munizioa erosi eta beraiek egiten zituzten etxean. (20:12") Kontakizuna: lau anaien artean berrogei bat uso hil zituzten eguna. (23:11") Lehen armak gainetik kargatzen ziren, baina berak ez zituen ezagutu. Kartutxoak egiteko tresnak armaren araberakoak ziren.