erlijioa: ehorzketak [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
SK-010a | A01 | erlijioa - sinesmenak | Hilobiak bazituzten eta gainera kontu handiz hilobiratzen zituzten hildakoak. Hilobi handiak ziren eta ez zituzten gorpuak lurperatzen, harpean bertan baizik. Harri horiek kutxa gisa zeuden jarrita, sortaldera begira. Gorpuaren burua sartaldera eta oinak sortaldera begira jartzen zituzten. Hezur eta harrizko zintzilikarioak jartzen zizkieten, eta ontziak eta opariak uzten zizkieten aldamenean. Oraingo hilarri borobilak ere aurkitu dira, hildakoen argiaren irudi gisa. Erromatarrek, berriz, geriza edo itzala irudikatzen zuten. Sortaldeko atearen aurrean sutoki handien markak aurkitu izan dira. Araban aurkitu zen lehenengo trikuarriaren sutokia. Hildakoari beti piztu behar zitzaion argia. Erabiltzen zituzten harriak kararriak ziren. Batzuetan urrutitik garraiatzen zituzten. Beraz, hildakoek garrantzi handia zutela esan daiteke. Hura ez zen jan eta edateagatik edaten, hor bazegoen bestelako gogoeta bat. Gero gauza horiek denak erlijioaren izenean heldu dira idaztarora. Horregatik uste da erlijioa bazutela. Baina zein erlijio? Eguzkia gurtzen zuten eta gauzak lerroan jartzeko erabiltzen zuten. Sua, argia, opariak. Laguardiako hilobi batean harrian egindako emaztekien irudiak aurkitu zituzten, baina ez dakite zer diren. Burdin garaian gorpuak hilobiratu beharrean erre egiten zituzten eta gero errautsa harrespilen erdian ehorzten zuten. Etxe barruan ehorzten zituzten. Berak ezagutu izan du ohitura hori Euskal Herrian. Esaera bat dago kristau ona ez denarentzat: "Hori hiltzen denean etxeko teilapean ehortzi beharko da". Honek bi puntu ditu: Alde batetik, teilatua hasi eta etxeko horma hasten den puntura arte gelditzen den lekuan sartzen zuten gorpua. Bestalde haurrak, teila bat gainean eta bestea azpian zutela jartzen zituzten. Erromatarren garaian teilak etxea irudikatzen zuen. Erromatarren garaian harrietan gehiago idazten hasi zen. Lehen ere idazten zen baina gutxi eta beste alfabeto batean. Aurkitu izan dira alfabeto honen aztarnak (Angelun). Alfabeto hura desagertu egin zen erromatarrak etorri zirenean. Euskal Herriko Jaungoiko izenak agertu dira, eta mendiek bazituzten beren Jainkosak, hala nola, iturri eta beste leku batzuek ere. Horrek politeismoa zegoela esan nahi du. Kristauek gero baztertu egin zituzten. "Bada gu eragiten gaituen norbait baina ez dago zuek esaten duzuen lekuan" esaten zuten. Unibertso fisikoaren inguruan. Gizonak sail berriak sartzen ditu unibertsoan. |