herri sendagintza [15 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
I-018 | A02 | ogibideak: hezur konpontzailea | Hezurrak konpontzen zituen emakume bat zegoen Auzan. Berak baino lehen bere amonak egiten zuen eta badirudi Ameriketan ikasi zuela. Denek ez zuten begi onez ikusten eta kartzelan ere egon zen. Sasondo etxekoa zen emakume hura. Lehen morroiak eta neskameak bazituzten ere, gero saldu behar izan zuten. Orain taberna eta jatetxea da. |
SD-004b | B01 | gaixotasuna: kalitxak | Olaztiko porlan lantegian lan egiten zuen gizon batek kalitxak kentzen zituen. Berarekin lan egiten zuen Jose Aldazen alargunak, Kaminok, kontatzen du zer egiten zuen: norbaitek nahi bazuen, Josek esaten zion gizon hari haren izenean zenbat kalitxa zeuzkan. Gizona basora joaten zen pertsona bera ikusi ere egin gabe, gorputzeko denak kentzea lortzen zuen. |
SD-004b | B02 | kontakizuna | Purik artrosia zeukan eta beste batek esanda Logroñora joan zen Aita Marcelino ikustera komentu batera. Ezin zituen besoak ere jaso. Berarengana sartu zen eta gizonak eskuak gorputzetik pasatzen zizkion ukitu gabe, gora eta behera. Sentitu zuen bakarra eskuak sabeletik pasatzean sabela gora eta behera egiten ziola. Orduz geroztik ez du inoiz minik gehiago izan. |
SD-004b | B06 | zuhaitza: karraskila - arrautza- huts usaidun ur | Altsasun larruko mina sendatzeko badago iturri bat, arrautza usteleko ura ematen duena. Bainuak ere bazeuden, baina itxi egin zituzten. Karraskila tripako minentzat da. |
SD-004b | B08 | Bere osabari odoluzkiak nola sendatu zizkioten. Zurezko aulki bati zuloa egin eta azpian belar batzuk erretzeko esan zioten. Eta sendatu egin zen. Beste behin gizon berari Gerran eskumuturra mugitu ezinik gelditu zen. Joserengana joan eta sendatu egin zuen. | |
I-015 | A07 | euskara | Bere anaiak berak baina hobeki hitz egiten du euskaraz. Herri medikuntza zekien emakume batengana, Mikaelarengana, joan nahi zuten grabatzera, baina azkenean beraiek joan baino lehen hil da. Emakume hark gatza eta gurutzeak eginda sendatu zion sarna berari. Erabat eskale baten txakurrak kendu zion. Baina orain hil dira emakume horiek eta gauza horiek galdu egin dira. Badago beste gizon bat ere gazta eta galtzerdiak egiten dakiena, baina tontakeriak direla uste dute eta ez dute baloratzen bere jakituria. |
SN-007b | A09 | sendabelarrak | Begietako mina kentzeko arrosa ura. Haginetako minerako Santa Apoloniari errezatu. Buruko minarako errezatu Santa Feliziari. Sabeleko mina kentzeko kamomila. Karraskila udaberriko katarrorako. Azido urikorako limoi garratz zukua baratxuriekin hartzeko esan zion Lekunberriko moja batek. Baina hori ez da ona denentzako. Eta monje batek eman zion gero beste erremedio bat: usinak eskuetan pasa, minutua eta gero eskuak garbitu. Hurrengo egunean eskuak garbitu bakarrik. Lau aldiz errepikatu eta egun batez deskantsatu. Zizareen aurka kedar ura. Hura irakiten jarri eta goilaratxo bat kedar bota. |
SN-007a | A05 | ogibideak: hezur konpontzailea | Ilarregin bazegoen petrikila bat, batez ere hezurrak baina denetarik sendatzen zuena. Txikitan hanka apurtu zuen eta berak sendatu zion. Erredurentzat baltsamua erabiltzen zuten. Zauri txiki eta infekzioetarako olio eta erle ezti tanta batzuekin egiten zuten nahasketa bat erabiltzen zuten. Ume jaio berriei aingeru batzuk jartzen zizkieten gerrikoan. |
SM-005a | A01 | sendabelarrak - medikuntza: erremedioak | Pikorrentzat: olio eta gantz edalontzi bana erromeroarekin frijituta. Hezurrentzat: hezurrak erre eta barautan errautsak hartu. Haginetako mina: intsusa erre. Begientzat kamomila. Zizare belarra edo "santonina" egosia zizareak dituzten haurrentzat. Belarrietako mina: baratxuri frijitua olioarekin. Tentsiorako mihura. Erreumarentzat: bederatzi egun jarraian baratxuriak jan, egunero kopurua handituz eta gero jaitsiz beste bederatzi egun. Baratxuriak gordinik eta barautan. Asun egosiak tentsiorako. Ez hartu asko, bapatean jaisten baita. Hezur edo nerbio hausturak: zainarte belarra txikituta eta gasa artean jarrita. Menta belarra kakarroarentzat. "Oskar belarra" pikorrentzat. "Andura" ziatikarentzat. Malba zuria katarro eta tentsioarentzat. Baita malba ere. "Morrina" (morroinera?) gripearentzat. Mingarratza gordinik sabelerako. "Txikuri belarra" gibelarentzat. Kolpeak, flemoi, hazizurrientzat...: ardo baso bat, olio eta irina goilarakada batekin eta "arruda"rekin. Kataplasma mina dagoen lekuan jarri. Ez jarri apendizean. Pomada: olioa, oilo gantza, aker gantza, pinu erretxina, argizaria buztin-ontzi batean, egurrezko goilara batez nahastu, beheko suan, ongi irakin. Odola garbitzeko, intsusa esnetan irakin. Katarroentzat esnea eztiarekin. Olio epela belarrientzat. Belar lodi txikitua belarrientzat, begetazioentzat. Zahi errea alkoholarekin buruko min eta hotzetarako. Oreztak kentzeko nakarrezko botoiak ur egosian. Erreumarentzat pinu eta ezpela egosiak. Erditu eta gero odolbilduak ateratzeko ogi erre handi bat, ardotan egosia, bi gasen artean jarri. Odoluzkientzat intsusi txikituaren isuria. Barrukoentzat olio epela sartu xiringa batez. Hesteentzat esnea sufrearekin. Erlakaiztenentzat gasa batean irakindako ura eta eztia. Erreumaren aurka arrain kataplasma. Astamenta buruko minarentzat. Belaun atzean jarri eta denbora gutxiz eduki. Arrautz txuringoa frijitua belar batekin sinusitisarentzat. Hamairu ordu eduki eta erabat desagertzen da sinusitisa. Sarnaren aurka, San Juan goizeko ihintza. Katarroentzat ardo egosia aranekin. Garatxoentzat piku esnea. Katarroentzat piku egosiak ezti eta esnearekin. Sabeleko minerako intxaur berdearen oskola anisarekin. Egosi baino lehen berrogei egunetan uretan eduki. Larruaren orbanetarako larrosa petaloak egositako ura. Patata zukua sabelarentzat. Nerbioentzat tila eta laranjondo-lorea. Ohera sartu baino lehen, txingar pixka bat eta bedeinkaturiko lore sorta bat jarri eta "gaiztoak kanpora, onak etxera" esaten zen. Buru, bular, eztarri eta besoetarako: Ura irakin, metalezko ontzi batera bota, orratzez jositako hiru lore sorta jarri, titare bat. Gaixoari gainetik manta bat jarri hozten utzi gabe. Asun egosien ura. Berdin berdin, patxaran adar edo enborra. Zorabioarentzat perrexil sorta bat eskutan eraman. Barize-ultzerentzat: oliba olioa, argizaria eta intsusa karraskatze frijitua. Itzeminentzat xaboi eta olioa. Bihurritzeentzat indarte belarra. Odola garbitzeko karraskila. Forunkuloentzat tipula beroa olioarekin. Sabeleko minarentzat mertxikondo hostoen infusioa. Begietako minentzat larrosa te infusioa. Haurren erredurentzat olio irabiaktua urarekin. Belar hazien lurrina katarroentzat. Esku zartatuentzat gantza. "Lioasirina" zartain batean berotu eta enplastua katarroentzat jarri. Handitasunentzat: tipula, kamomila, ogi apurrak frijitu eta bi trapuen artean, handitasunaren gainean jarri. Giltzurrunarentzat alpiste egosiaren ura. Txiza egiteko perrexil egosiaren ura. |
I-092 | A12 | kontakizuna | Semeak letaginak atera gabe zituela, zizareak atakatua zen eta ezin zuen ahoa ireki. Letaginen zuloan olioa eman zioten eta ahoa ireki zuen. Berak beti izan du sensibilidadea herri erremedio hauekin. |
SD-004a | A05 | ogibideak: petrikiloa | Lakuntzan zegoen emagina Elvira zen, emaginen etxekoa. Ligamentu arazoak sendatzen zituen. Ixuri bat, olio antzeko zerbait, eta behatzak erabiliaz bakarrik sendatzen zuen. Bazen beste emakume bat Lakuntzan ere, zenbait gaitz sendatzen zituena, baina honek enplastuekin egiten zuen: flemoiak, eztarriko minak... Sebastianek infekzioa izan zuen eta medikuak emandako pirulek ez zioten hobekuntzarik ekarri. Lagun batek urkia eman zion, egunean birritan infusioan hartzeko. |
SD-004a | A04 | gaixotasuna: kalitxak | Ziordian bada gizon bat kalitxak sendatzen dituena. Madrilgo bi emakumek kontatu zioten Demetriori gizon hark esan ziena: zer egin behar zuen beraiei kalitxak kentzeko. Basora joango zen eta zerbait egingo luke. Arruazun norberak bere kalitxa guztiak kontatu eta beste norbaiti esaten diote. Basora joaten dira orbeletik hosto bat hartu. Herrira itzuli eta beste mendi batera joaten dira. Hostoa hango harri baten azpian utzi eta hura usteltzen den eran kalitxak joaten direla esaten dute. |
SD-004a | A03 | ogibideak: petrikiloa, hezur konpontzailea | Ilarregin bazegoen beste emakume sendagile bat, Maria Ezkurra. Honek hezurrak konpontzen zituen. Gaztetan Ameriketara joan omen zen eta hango kurandero baten neskame egon zen. Nagusia falta zen egun batean gaixo bat joan zen eta neskari berak zekiena egiteko esan zion. Senarrarekin etorri zen eta hemen hasi zen bera. Jendea berarengana joaten zen. Medikuek juiziora eraman zuten baina medikuek jarritako azterketa gainditu eta beraz, epaiketa eta lanean aritzeko baimena ere irabazi zituen. José Castillo apaizari besoa gaizki sendatu zioten eta Ilarregiko petrikiloak ongi konpondu zion. |
SD-004a | A02 | ogibideak: petrikiloa | Gregoriok Uitziko Jose sendagilea ezagutu zuen. Hark ez zekien ez irakurtzen ezta idazten ere. Gerra aurreko urtean Valentziako alkatea joan zen. Hamar urteko semea zuen eta mutilak hanka bat bestea baino motzagoa zuen. Joserengana eraman zuten eta honek beti bezala, hura ez zela ezer esan zuen. Hark hanka motz hura bestearen neurrira luzatu zion. (12:40") Odoluzkiak sendatu zizkion Gregorioren osabari. Gizon berari Gerran eskumuturra minduta gelditu zitzaion eta berak sendatu zion. (14:55") Oiartzungo emakume bat oso gaixorik zegoen eta medikuek gauerdia baino lehen hilko zela esan zioten. Josek sendatu zuen hura ere. |
SD-004a | A01 | ogibideak: petrikiloa | Apolonia Uriarte Arteagagoitia Kukularran bizi zen eta Mendibilera ezkondu zen. Jende asko joaten zen Apoloniaren erremedioen bila. Jendeari gertatutako zenbait gertaera. Oraindik badago Leioan herri sendagintza egiten duen jenderik. |