elikadura:gazta [1 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
II-003b | A01 | lixiba - ura - ogibideak: artzantza | Aurkezpena: emakumezkoak ere aritu izan dira artzaintzan Euskal Herriko mendietan. (02:45") 1933tik artzaintsa egon da. Senarra Amezketakoa zen baina hemen zegoen artzain. Ameriketan lau urtez egon zen eta itzuli zenean ardiak erosi zituen. Hiru seme izan zituen. Hala ere, Irupilen berrogeita zortzi urte eman ditu artzaintzan. Puskak astoz eramaten zituzten. Astotik idietarako aldaketa. Berak ardiak jeizten zituen. Bien artean hirurogeita hamar ardi jeizten zituzten eta bost gazta egiten zituzten, goizean lau eta gauean beste bat. Urik ere ez zuten etxolan. Autoa bazuten eta bidoietan eramaten zuten ura. Euria egiten zuenean, egur luze batez jasotzen zuten ura. Bestela, zuriketa egiteko, astoa hartuta eta bidoi bana alde bakoitzean jarrita autoz joaten ziren. Gero astoa bakarrik bidaltzen zuten etxolara eta beraiek ardiekin gelditzen ziren. Gazta eta gauza gutztiak astoan jaitsi behar zituzten. Senarrarekin ikasi zuen gazta egiten. Lehengo eta oraingo gazten ezberdintasuna (17:30"). (19:25") Ez zitzaion ezer kostatu haurrak hazitzea. Beraiek bakarrik gustora egoten ziren jolasten. Eskola-garaian Donibanen egoten ziren amonarekin aste osoan zehar. Bera negu osoan haurrekin etxean gelditzen zen baina udan etxolara igotzen zen beti. Neguan Eiheralarren egoten zen han bazkak zituzten eta. (24.05") Kontakizuna: senarra gaixotu egin zen eta berak egin behar izan zituen lan guztiak. Ez zuten inoiz lam egiteko morroirik izan. Bera bakarrik ardiekin behin baino gehiagotan egon da. Bidaia asko egin izan ditu gora eta behera, baina bi aldiz besterik ez da asto gainean joan eta bietan erori. Ez zen jende askorik pasatzen Irupil gainetik. Irupilgo artzainentzat oso garrantzitsuak ziren Orbaitzetako jaiak. Oso oroitzapen onak ditu. Denek ezagutzen zuten elkar. Bere iritziz, nahiz eta emakumea izan, egin zuen artzaintsa-lana oso ona izan zen. Semeetako batek artzaintza hartu du, lehenengo hemen eta gero Ameriketan. Berak ez du uste gaur egun bera artzaintsa egon zen bezala bizitzeko gai den emakume gazterik dagoenik. (46.05") Agurra. |