Gaiak

Gaiak

elikadura: esnea [5 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
I-010 A8 Badituzte ardiak ere. Lan handia ematen dute abereek baserrian. Ardiek behiek baino esne gutxiago ematen dute.(19.38") (20.11") Ardi esnea garesti saldu beharko litzateke. Zenbatetan saltzen dieten partikularrei eta kooperatibei.
I-042 A04 jaiak Herria Iruñetik hogei kilometrotara dago. Herri txikia da hamabost bat etxe daude eta asteburuan joaten direnen etxeak ere badira. Jaiak irailaren zortziaren inguruko asteburuan dira. Ostiralean afaria egiten dute denek elkarrekin eta orkestra egoten da. Larunbata eta igandean bakoitzak familiarekin ospatzen du. Emakumeentzako lan handia. Bertako jendea normalean abeltzantzan aritzen da eta esnea saldu egiten du. Gurelesara eramaten zuten lehen eta orain Copelechera Iruñera eramaten dute esnea.
I-056 A02 Ardiak ere badituzte eta esnea saltzen dute.
IC-003b A06 ogibideak: kutxetagilea - abeltzantza: abereak - abeltzantza: pentsua - nekazaritza: pentsua Jadanik oso jende gutxik dauzka aziendak. Gazte gehienak fabriketan aritzen dira lanean. Txikitatik aritu da kutxetak egiten. Baina etxeko lanak ere egin behar zituzten. Bere denboran hamasei bat kutxetagile ezagutu zituen herrian. Orain ez da inor gelditzen. Girona eta Valentziara bidaltzen zituzten forma besterik eman gabe. Nola aritzen ziren lanean mendian. Orain esnerako behiak ditu. Behiek belarra eskatzen dute eta horretarako denbora. Negurako belarra udan ateratzen da. Esnea salduz ateratzen dutena pentsua erosteko erabiltzen dute, baina oso garestia da.
IC-016a A05 nekazaritza - animaliak: behiak Lehen garia ereiten zen, igita egiten zen eta larrainean eultzitu. Orain ia lursail guztiak belar-soroak dira esneak ematen duen dirutik bizi direlako. Behien lanari erabat lotuta bizi dira, ezin dute utzi egun bakar bat ere ez. Lehen lurra laiez lantzen zen, orain traktoreak daude. Lehenengo brabanak idiekin tiratzen zituzten. Belarra segekin ebakitzen zen eta maindirekin ekarri, orain pakak egiten dira. Ez dute oporrik egiten. "tonto jaio eta asto bizi". Herrian lursailak txikiak dira. Udal bat ibar osorako dute.