abeltzantza: motzaldia [3 resultados]
Dokumentua | Zatia | Otros temas del fragmento | Sumario |
II-051b | A01 | ogibideak: artzantza | Aurkezpena: Iratin luzaroan egon den artzain batek ardi motzaldeari buruz hitz egiten du. Maiatzaren hamalauean ematen zitzaion hasiera motzaldeari. Gustora egiten zuten beste artzainekin elkartzen baitziren eta lan egiteaz gain, kantu eta irri egiten zuten. Ardoaz gain bildotsa ere izaten zuten. Orduan ez zegoen biderik. Etxolatik atera bezain laster hasten ziren oihuka eta abestika. Artzain mutil asko zeuden eta nagusia mandoan igotzen zen. Ogi-irin eramaten zuen taloak egiteko. Motzaldian zenbaitek jetzi gabe uzten zituzten ardiak. Kontakizuna. |
II-051b | A03 | ogibideak: artzantza | Maiatzean ardiak igotzen zituzten eta gero, uztailaren hogeita bostean edo, berriro jaisten zituzten ilea mozteko. Orduan ez zegoen biderik makina igotzeko eta gainera artzain-taldea biltzen zen, bazkaria egiteko sukalderik ere ez zegoen bordetan. Etxolatik etxera bi bat ordu zituzten. Hurrengo egunean, goizargian hasten ziren ilea mozten. Behera joatean joareak jarrita jaisten ziren ardiak. Motzaldian festa egiten zen eta oraindik ere egiten da. Arratsaldean kantetan eta kartetan aritzen ziren, eta noizbait gertatu izan da gau osoan kartetan eman eta etxera joan gabe, hurrengo egunean berriro ere ardiak mozten hastea. Lagunak ez uzteagatik ardiak jetzi gabe uztea gertatu izan da. Udan, belar lanak hasi direnez, jenderik ez da aurkitzen ardiak mozteko eta duela hamabi bat urte hasi zen motzaldia martxoan egiten. (21:08") Pedro, Ibañetako artzaina: artilea jaisteko zailtasunak dituztenez, muga dela eta, goian mozten diete ilea. Mozkin handiagoa emango luke artileak, behean moztuko balute, baina batzuentzat behintzat, muga badago artilea pasatzeko orduan. |
II-051b | A04 | ogibideak: artzantza | (23:45") Goizean hasi, eguerdian gelditu eta ilunabarrean berriro ekiten zioten jaisteari. Zazpi bat ordu behar zituzten ardiak jaisteko. Biharamunean ardiak mozten zituzten. Arratsaldean bide erdiraino eramaten zituzten ardiak eta handik bakarrik jarraitzen zuten erdiek. Motzaldia goian egiteko ohiturarik ez zegoen, ez baitzegoen autorik, etxolak bidetik urrun zeuden eta ilea bidera ateratzea nekeza zelako. Ardiak mozten goizeko seietan hasten ziren eta arin egiten zen. Moztaile bakoitzak hogei bat ardi egiten zituen. Artzain batek laurogeita hamasei ardi moztu zituen egun batean berak bakarrik. Eskuz egiten dute motzaldia oraindik ere. Garestiagoak dira tresna berriak. |