Orreaga Ibarra
N-067
- Izenburua:
- Grabazio data:
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Nizeta Paris
- Ikertzailea: Luis Javier Villanueva
- Gai nagusia:
- Gaiak: abestia, aurrerapena, dantza, denetarik, eguraldia: elurteak, eskola, euskara, gramola, ikasketak, inauteriak, irakurmena, irratia, istripua, jaiak, kontakizuna, langabezia, liburutegia, telebista, urrutizkina, Xalbador bertsolaria
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:05:35 |
eskola, euskara | Aurkezpena. Nizetak, eskolan hasi zenean, euskaraz bakarrik zekien eta eskolan frantsesez egin behar zuten. Andereñoak gaztigatu egiten zituen: lehenengo euskaraz egiten zuenari ziri txiki bat ematen zion irakasleak. Horrek beste bat euskaraz mintzatzen ikusten bazuen hari emango zion eta egunaren bukaeran ziria zuena, ordu erdi batez gelditzen zen han. Arnegin egon zen eskolan frantsesa ikasi arte, gero Donibane Garazira joan zen eskola handira. Bertan gaztelania edo ingelera ikasi behar zuten gainera. Gaztelania aukeratu zuten beraiek, mugan beti entzuten baitzuten. Berak batxilergoa jarraitu nahi zuen, baina gurasoek ez zioten utzi. Amak esaten zuen neska bat galtzen zela ez bazuen josten eta etxeko lanetan aritzen. Berak askatasuna nahi eta faltan zuen. |
A02 | 00:05:35 00:07:25 |
irakurmena, kontakizuna | Hogeita bost urterekin espainiar batekin ezkondu zen. Batxilergoa egin eta gero, izeba baten etxera joan zen, barra zuten eta, Donibane Garazira. Askatasun faltan jarraitzen zuen, hamarretarako etxean egon behar zuen. Bera ohean sartzen zen, baina gurasoak lo zeudenean, bazuen linterna txiki bat eta irakurtzen aritzen zen beti. Berarentzat irakurtzea beti izan da bizio bat. |
A03 | 00:07:25 00:08:55 |
denetarik | Bere ahizpek ikasi egiten zuten eta bat Ingalaterrara joan zen eta bertan ezkondu zen. Eta bestea New Yorkera joan zen. Bera ateratzeko beldurrez zegoen eta espainiar batekin ezkondu zen. Asko aldatu zen bere bizitza. Hogei urte baino gehiagoz bizi izan da Aurizberrin, eta orain bertakoa balitz bezala finkaturik dago. |
A04 | 00:08:55 00:12:45 |
euskara, kontakizuna | Orain euskara batua ikasi nahi du, Aurizberriko haurrekin. Bere senarrak ez daki euskaraz, baina semeak bai. Alaba Frantziara joan zen frantsesa ikastera eta aitonak irakatsi zion euskara daki, baina berdina ez denez ez du hitz egin nahi Aurizberriko jendearekin. Bera Aurizberrira ailegatu zenean zaharrek bakarrik hitz egiten zuten euskaraz eta beraiekin egiten zuen gaztelaniaz baino hobeki zekielako eta irri egiten ziotelako. Egun batez apaizak, euskalduna zenak, negarrez ikusi zuen bera. Apaiz onak esan ziona. |
A05 | 00:12:45 00:14:26 |
liburutegia | Badago orain herrian liburutegi on bat. Ailegatu zenean oso zaila zen libururik aurkitzea. Astia duen bakoitzean irakurri egiten du. |
A06 | 00:14:26 00:15:45 |
istripua, kontakizuna | Eguberrietan erori egin zen eta besoa gaizki eduki zuen. Elur pusketa baten gainean zegoen eta zakurra atera zitzaion eta bera erori. Sendagileen beldur da eta inoiz ez da joan, eta oraingoan ere ez. |
A07 | 00:15:45 00:16:45 |
denetarik | Kartak ere gustuko ditu, baina alabagatik egiten du batez ere. Bere zaletasuna liburuak dira. |
A08 | 00:16:45 00:18:00 |
jaiak | Luzaideko jaietara beti joaten ziren. Iruñeko sanferminak ere oso gustuko zituzten. Arnegiko jaiak ere oso onak ziren. |
A09 | 00:18:00 00:19:38 |
dantza, inauteriak | Inauteriak: mazkak, bolanteak. Bolanta dantza eta Jauzi dantza mutilenak ziren. Orain mutil eta neskek egiten dituzte. Orduan dantzatzen zuten mutilen arrebak ere joaten ziren autobusean janzten laguntzeko. |
A10 | 00:19:38 00:20:24 |
abestia, Xalbador bertsolaria | Xalbador bertsolariaren kantuak eta euskal kantu guztiak erakusten zizkien aitak. |
B01 | 00:00:00 00:03:55 |
aurrerapena, gramola, irratia, telebista, urrutizkina | Musika oso gustuko zuen baina ez du inoiz ezer jotzen ikasi. Asko gustatzen zaio soinua. Etxean irrati handi bat zuten eta beti nahi zuen musika entzun. Gramola handi bat ere bazuten. Telebista, telefonoa, autoak: aurrerapena. |
B02 | 00:03:55 00:05:10 |
eguraldia: elurteak | Lehen izugarrizko elurteak izaten ziren: Ibañeta hamar egunez itxita, korreoa oinez joaten zen. Bera beldurturik zegoen bertako lehenengo elurra ikusi zuenean Arnegin ez baitzuen hainbesteko elurrik egiten. Beroa maite du berak, baina mendia nahiago du itsasoa baino. |
B03 | 00:05:10 00:06:55 |
denetarik | Arnegi nahiago du Aurizberri baino, bere sorlekua da eta. Donibaneko Garaziko astelehenetako merkatua. |
B04 | 00:06:55 00:11:25 |
ikasketak, langabezia | Gaur egun oso zaila da lana aurkitzea. Unibertsitateko ikasle kopuru handia. Ikastea ia ez da lan ziurtagiria. Ikertzailearen ikasketak eta etorkizuna. Nizetaren ikasteko gogoak lan egitera behartu zuen ordaindu ahal izateko. Agurra eta eskerrak. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
N-067-A | 20:28 | |
N-067-B | 11:32 |