Orreaga Ibarra
I-015
- Izenburua:
- Grabazio data: 1990-1-24
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Ceferina Abarzuza
- Ikertzailea: Orreaga Ibarra
- Gai nagusia: Galdeketa: deklinabidea, aditza. Hizketa librea: euskararen gainbehera.
- Gaiak: denetarik, euskara, gramatika: dekilnabidea, gramatika: deklinabidea, gramatika: lexikoa, herri sendagintza, kontakizuna, ogibideak: ikazkina, zahar-etxea
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:04:20 |
gramatika: deklinabidea | Neskari eman diot, ardiei belarra eman diet, mutilei dirua eman diet, hau neskarentzat da, mendira noa, kalera noa, zerura noa, mendiraino noa, etxeetaraino noa, zein etxetaraino zoaz?, zein menditara zoaz?, menditik nator, mendietatik nator. Mendia: "mendia" edo "lantegia". |
A02 | 00:04:20 00:05:50 |
ogibideak: ikazkina | Bere aitak kanpoan bizi zen nagusiarentzat egiten zuen ikatza. Berak soldata jasotzen zuen. Zakuak erre egiten ziren ikatzarekin eta amak josten zituen. |
A03 | 00:05:50 00:07:55 |
gramatika: deklinabidea | Bota iezadazu eskuetara, bota lurrina buruetara, bota gatza porruei, bota harriak putzuetara, bota azukrea ogietara, ez ezazu oliorik bota bazkarietara, kafe gutxi bota gosarietara. |
A04 | 00:07:55 00:10:18 |
gramatika: lexikoa | Desaiunoa, gosaria, hamarretakoa, bazkaria, merendua eta afaria. Marmitakoa zer den, tupina. |
A05 | 00:10:18 00:14:47 |
euskara | Hamabi urte zituela atera zen herritik eta hala ere, oso ongi hitz egiten du euskaraz. Baina Iruñean ahal zuen guztietan erabiltzen zuen. Beti egon da aurpegi txarra jarri dionik. Eskaparatean beti jartzen zituen euskarazko liburuak. Jendeak ea beldurrik ez zuen galdetzen zion. Politika liburuekin ere berdin egin zuen. Oraindik ere Nafarroan badago jende asko euskaraz hitz egin nahi ez duena. |
A06 | 00:14:47 00:16:40 |
denetarik, zahar-etxea | Gerendiaingo egoitzako disziplinari buruz: gogor xamarra omen da. |
A07 | 00:16:40 00:22:20 |
euskara, herri sendagintza | Bere anaiak berak baina hobeki hitz egiten du euskaraz. Herri medikuntza zekien emakume batengana, Mikaelarengana, joan nahi zuten grabatzera, baina azkenean beraiek joan baino lehen hil da. Emakume hark gatza eta gurutzeak eginda sendatu zion sarna berari. Erabat eskale baten txakurrak kendu zion. Baina orain hil dira emakume horiek eta gauza horiek galdu egin dira. Badago beste gizon bat ere gazta eta galtzerdiak egiten dakiena, baina tontakeriak direla uste dute eta ez dute baloratzen bere jakituria. |
A08 | 00:22:20 00:23:08 |
kontakizuna | Montxo Armendariz joan zela kontatzen du. |
A09 | 00:23:08 00:31:30 |
gramatika: dekilnabidea | Hiru gizon ditut, gizona etorri da, gizonak etorri dira, zein gizonek ekarri du ogia?, gizonak ekarri du ogia, gizonek ekarri dute ogia, zein gizoni esan diozu hori?, ez esan ezer gizonari, gizonei opariak ekarri dizkiete, zein gizonen galtza da polita?, gizonaren galtza polita da, gizonen lagunak onak dira, zein gizonena da hau?, hau gizonarena da, gauza hauek gizonaenak dira, hau gizonarentzat ekarri dut, zein gizonentzat erosi duzu?, pastel hauek gizonentzat dira, zein gizonekin joango gara?, haurra gizonarekin doa, gizonekin joatea gustatzen zait, zein lurretara zoaz?, zerutik Lurrera, lurrei ongarria botatzen die, zein lurretaraino heldu da ura?, zerutik Lurrera heldu zen, ezin naiz bere lurretara iritsi, Lurrean ongi bizitzen da, zein lurretan hazitzen dira tipulak?, Jesukristo Lurrean egon zen, Lurretik zerura igo zen, garia nire lurretatik atera zuten, zein gizonengan daukazu konfidantza?, gizonarengan konfidantza daukat, gizonengan konfidantza daukat, zein gizonengana ari zara begiratzen? |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
I-015-A | 31:35 |