Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

N-043

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1998
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Kontxi
  • Ikertzailea: Unai Arellano Lakabe
  • Gai nagusia: Hizketa librea: eskola garaia, maistra erdaldun bakarra, etxeko lanak, ttikitako oroitzapenak, euskararen gainbehera, kanpoko jendearen eragina...
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A1 00:00:00
00:02:03
eskola Eskolan egon zen hamalau urte izan arte. Maistra bakarra zegoen eta erdalduna zen. Baina beraiek eskolatik kanpo euskaraz egiten zuten dena. Orain berriz alderantziz da, euskaraz ikasten dute eta kanpoan erdaraz hitz egiten. Eskolan Igoako umeak bakarrik egoten ziren, denak nahastuta mutil eta neskak. Herriko erdaldun bakarra maistra zen, medikua eta apaiza ere euskaldunak baitziren. Baina emakume ona zen eta ongi moldatzen zen herriko jendearekin.
A2 00:02:03
00:02:58
bizimodua Eskolan zeuden aldi berean behiak eta txerriak zaintzen zituzten eta baratzeko lana egiten zuten. Bere etxean ez zen emakumerik eta gizona kanpoan egoten zen, biak bai kanpoan eta bai barruan ikusi ditu lanean.
A3 00:02:58
00:04:03
jolasa Ez zuten jostailurik izaten. Berak hamar urte zituenean bazeuden jada panpinak. Baina lehenago, panpinak makila bati oihal zati bat jarrita osatzen zituzten. Orain "la cadena" deritzoten jokuan aritzen ziren beraiek ere, baina "txintxea" deitzen zioten. Futbolean ere aritzen ziren.
A4 00:04:03
00:05:20
eskola Hamaiketan ateratzen ziren jostaldira eta denak korrika joaten ziren eskolatik frontoira. Ordu erdi eta gero klasera itzuli baino lehen elizara joan behar zuten errezatzera. Ordu batetan ezkilak entzun eta bazkaltzera joaten ziren, gero hiruretan berriz bueltatu eta bostak edo seiak arte eskolan egoteko. Berak hamalau urte zituela Jauntsaratsen jarri zuten eskola. Bera orduan Iruñera joan zen ikastera. Bi urtez egon zen BUP ikasten eta gero utzi zuen.
A5 00:05:20
00:12:00
euskara Bere gurasoek erdaraz badakite oraindik herrian bizi badira ere. Baina esaten du bera erdaraz hasten denean denek nabaritzen diotela euskalduna dela. Badute azentu berezia. Bere senarra herri berekoa da eta bere alabari bere herriko euskara erakutsi diote eta horretan aritzen dira. Eutsi diezaion esaten diote. Herrian azkeneko bi urteetan galdu egin da. Herrian bi familia erdaldun sartu ziren eta nahiz eta haurrak euskaraz ikasi berak uste du hori dela ume guztiak kalean erdaraz aritzeko arrazoia. Inguruko herrietan Gerra garaian galdu zen euskara. Beraiek beti egin izan dute euskara. Bere ustez ez da horren erraza galtzea. Bere osabaren kasua: Kanadan hogeita bost urte baino gehiago egon eta poloniar batekin ezkonduta itzuli da hona eta primeran egiten du euskaraz orain ere. Emaztea ari da orain euskara ikasten. Herriko jendea konturatzen da galtzen ari dela, umeek ez dutela egiten. Bere gurasoek entzundakoarekin ikasi dute erdaraz. Beste askok bezala beharrarengatik ikasi dute.
A6 00:12:00
00:15:15
herria Bera gustura biziko litzateke herrian eta alabarik izan ez balu, bertan biziko liratekeela esaten du. Baina eskola hamabi urteak arte bakarrik dago eta gero Iruñera joan behar dute haurrek. Asteburuero joaten dira herrira. Herrian hirurogei bat pertsona bizi dira. Asko jubilatuta daude eta bertan bizi diren bi anaiak, gazte jendea bezala, egunero joaten dira Iruñera lanera. Bere gurasoen garaian hori pentsa ezina zen. Autorik ere ez zuten. Asko aldatu da denbora gutxian. Baina berak bere haurtzaroan ez zuen ezer faltan somatzen, oso pozik bizi ziren, askatasun handia zuten.
A7 00:15:15
00:17:20
jaiak Bere amaren anaia gazteenez baliatzen zen inguruko herrietako jai guztietara joateko. Amak osaba joaten bazen joan zitekeela esaten zion. Hamarretarako edo musika bukatzen zen. Eta dirurik gabe, osaba beti prest ordaintzeko, afaltzen zuten eta hamabietarako edo etxera joaten ziren. Neguan herrietako jairik ez zegoenean, "Malloak" dantzalekura igandero joaten ziren goizeko ordu biak arte noizbait. Ez dira batere lotuta egon. Berak uste du gurasoak berarekin izan zirena baina gaiztoago izango dela bere alabarekin. Osaba berarekin egonik lasaiago gelditzen omen ziren gurasoak.
A8 00:17:20
00:19:05
herria Bera haurra zenean eta orain herrian biztanle kopurua antzekoa da. Batzuk joan dira herritik, baina jendea joan da hara bizitzera ere. Bere lehengusina baten kasua: ezkondu, Iruñeko pisua saldu, herrian etxea egin eta bertan bizi dira. Egunero doaz biak Iruñera lanera eta hiru haurrak herriko eskolan gelditzen dira.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
N-043-A 19:09