Satrustegi
SM-007a
- Izenburua:
- Grabazio data: 1979-07-05
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Marcos Saragüeta.
- Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
- Gai nagusia: Kutxegilea. Mendi lanak. Ikazkintzan. Lehengo bizimodua.
- Gaiak: bizimodua, egurra, elikadura, euskara, nekazaritza, ogibideak: ikazkina, txondorra
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Normala
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:00:55 |
egurra | Aurkezpena. Egurra: norentzat, zer. |
A02 | 00:00:55 00:06:40 |
ogibideak: ikazkina, txondorra | Ikatza: berak hartu zuen mendia. San Martin-Unxera eramaten zuten. Metro bateko txondorrak egiten zituzten. Txondorra nola egiten zuten: lehenengo egurra jarri, gainetik soilez eta lurrez tapatzen zuten. Erdian zulo bat uzten zen. Egosten hasi eta gero, kea ateratzeko zuloak goitik egiten hasten ziren. Egur asko sartu behar zen. Gainetik sartzen zaio. Dena egosteko, zortzitik hamabost egunetara joan litezke. Normalean pagoa erabiltzen zuten. Egurrik onena ezpela da. |
A03 | 00:06:40 00:10:52 |
nekazaritza | Bera ez da inoiz kontrabandoan ibili. Nekazaritzan ordea, bai. Etxeko lanak ziren hauek, garia ereiten zen orduan. Orain patata eta behiak izaten dira. Behi holandarrak, pirenaikoek oso esne gutxi ematen dutelako. Lehengo eta oraingo egoera. |
A04 | 00:10:52 00:21:00 |
elikadura | Ogia, txingarra, patata, aza. Gosaltzeko ogia eta txokolate pastila bi hartzen zuten. Hamarretakoa: ogia txingarrarekin. Eguerdian: aza eta patata. Birika egosia. Sagar arbolak bazeuden baina neguak gogorrak ziren eta sagarrak galtzen ziren. Mahatsa erosten zuten zenbaitetan. Gari denboran: gosaria: kafesnea. ("Kazolita" hitza. Azienden bazka.) Hamarretakoa: patata plater bat. Bazkaria. Merendua: arrazio pixka bat: tortila, txingarra, sardin zaharrak. Edo ogia eta mahatsa. Afaria: esnea ogiarekin. Lehengo jakiek indar gehiago ematen zuten orain baino. Neguan arto irina erosi eta taloak egiten zituzten. Taloak esnearekin, txingarrarekin. |
A05 | 00:21:00 00:29:50 |
bizimodua | Orain eta lehengo bizimoduak. Orain bertako jendeak lantegietan egiten du lan. Herriko jende eta bere lanei buruz. Herriko etxeak konpontzen ari dira. |
A06 | 00:29:50 00:31:11 |
euskara | Euskaldun gutxi daude herrian, eta ez dute denen artean euskaraz egiten. Herriko txokoa. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
SM-007a-A | 31:15 |