Orreaga Ibarra
I-040
- Izenburua:
- Grabazio data: 1994-9-9
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Gabriel Soto Irulegui (1928)
- Ikertzailea: Orreaga Ibarra
- Gai nagusia: A: hizketa librea (gerra, igandeetako dantza, osasuna, inguruko euskaldunak, tabakoa); galdeketa (fonetika).B: galdeketa (fonetika, aditza); hizketa librea: hiketa-beroriketa, euskararen galera; herriko etxaldeak, bizilagunak eta etxeak.
- Gaiak: dantza, denetarik, etxea: izenak, euskara, Gerra, gramatika: aditzak, gramatika: deklinabidea, gramatika: fonetika, gramatika: sintaxia, gramatika: tratamenduak, jaiak, kontakizuna, tabakoa
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Normala
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:04:50 |
Gerra, kontakizuna | Gerran Espainia guztian zehar ibili zen. Hiru urtez egon zen, hogei urte zituela hasi zen Gerra eta deitu baino lehen bera aurkeztu zen bolondres gehiago kobratzen zuelarik, bikoitza. Han dozena bat euskaldun elkartzen ziren eta soinujole bat hartzen zuten beraientzat eta horrela pasatzen zituzten zortzi egun. Benicarlon orkestra zuten eta astean bi egunez zuten dantzaldia. Gerra bukatu zenean, hirurogeita hamar nafarrak Sanferminetara bidali zituzten. Trenez joan eta hiru egun egon ziren. |
A02 | 00:04:50 00:09:05 |
dantza | Beti gustatu zaio asko dantzatzea eta sariren bat jaso du. Igandeetan beti zegoen dantzaldia. Herrian hogeita hamaika mutil eta hogeita bost neska ezagutu ditu. Behin Etsainen ordu eta erdiz egon ziren dantzan hiru bikote. Gaixorik egon zenean orain dituen kiloak hartu zituen. |
A03 | 00:09:05 00:12:30 |
euskara | Bere aitaginarreba kutxetagilea zen. Bera Maizterrenean sortua da. Bere emazteak euskara ulertzen du baina ez du hitz egiten. Bera gazte zenean hiru familia ez beste guztiak euskaldunak ziren. Orain bost pertsona euskaldun besterik ez daude. Mezkiritzen euskaldun gutxiago daude. |
A04 | 00:12:30 00:18:10 |
denetarik, jaiak, tabakoa | Jaiek lau egun irauten dute. Baina herrian gazte gutxi dago orain. Herriko zenbait jenderi buruz. Corpus Christi egunean bi bikote mendiz joaten ziren Frantziara. Han dantzan aritzen ziren. Beti erre du, gutxienez pakete bat egunean. |
A05 | 00:18:10 00:21:10 |
euskara | Inguruko herri guztietan egiten zen euskara. Bazegoen desberdintasunen bat denen artean. Iragiko euskara oso polita da. Hango batzuei buruz. |
A06 | 00:21:10 00:30:25 |
gramatika: fonetika | Nola deitzen da, zerua, mundua, burua, begia, itsusia, atea, haizea, luzea, besoa, goizean, ahaideak, sugea, lepoa, kalera atera, ez dut deus, hodeiak, ikusi, eman, ezagutu, emakumea, biluzik, anaia, behiak, horiek politak dira, artzaina, gehiago, urdaia, txingerra, Jainkoa, gaua, gauerdia, pagoa, argia piztu, pakea, pozik nago, gorputza, pikorra, joan, jaia, igandea, jauna, jo, ijitoa, saskia, bost, ostirala, hesteak, osteguna, hiru, lau, nik egingo dut hau, nik egia esango dut, ni ona izango naiz, nik emango dut, mutila, zikina, lohia, lehengusina, lehengusua, hilabete bat, mila, mina dut, sorgina. |
A07 | 00:30:25 00:32:00 |
gramatika: deklinabidea, gramatika: fonetika | Gizonak hau egin du, gizonek hau egin dute, apaizak meza eman du, apaizek meza eman dute, mailuz jo dut, semearekin etorri naiz, semeekin etorri naiz, alabarekin etorri naiz, alabekin etorri naiz, etxera noa, nora zoaz? |
B01 | 00:00:00 00:03:38 |
gramatika: deklinabidea, gramatika: sintaxia | Semeari sagar bat eman diot, semeei sagar bat eman diet, etxe hau txikia da, gizon hori altua da, neska hori polita da, honek egia esan du, mutil hura gaiztoa da, etxe hauetan hotz handia egiten du, gizon honek asko lan egiten du, herri honetan sortu nintzen, alor hura gurea da, itxi ate hori, txakur hau hura baino handiagoa da, semeek asko maite naute, horrek urrutitik ikusi nau, zartako bat emango dizut, zuek txakur bat duzue, zuek dirua duzue eskuan, goseak nago. |
B02 | 00:03:38 00:07:10 |
euskara, gramatika: tratamenduak | Hiketa gazteei egiteko erabiltzen zen. Apaiza eta gurasoei beroriketan egiten zitzaien. Familia guztietan ez zen berdina. Berak zuketan egiten zien gurasoei. Gizonek emakumeek baino gehiago hitz egiten zuten euskaraz. Emakumeek ulertzen zuten baina ez zuten hitz egiten. Azkeneko urteetan etxeetako nagusiak hil egin dira eta hauekin batera baita euskara ere. |
B03 | 00:07:10 00:24:00 |
denetarik, kontakizuna | Mezkiritz ezagutzen du baina ez bertako jendea. Ipete mendian uzten ziren behiak jaien aurreko egunean. Herriko etxalde eta zenbait jenderi buruz. Ameriketan dagoen bati buruz. Bikote bat ezkondu eta izan zituzten seme ahulei buruz. Ahaideen arteko ezkontzak. |
B04 | 00:24:00 00:28:12 |
etxea: izenak | Herriko etxeen izenak: Ortzegokoa, Arginena, Primonea, Alkatrena, Juan Pedroña, Maizterrenea, Etxeberria, Apeztegia ... Etxe berriak ez dira denak bertako semeek eginak. |
B05 | 00:28:12 00:29:50 |
dantza, kontakizuna | Zilbetira joaten ziren jaietan. Han dantzari xarmantak elkartzen ziren. Orondrizkoek oso ongi dantzatzen zuten. Urte batean jota txapelketa egin zuten eta berari mila pezeta eman zizkioten. |
B06 | 00:29:50 00:32:00 |
gramatika: aditzak | Mendian egotea gustatzen zitzaidan, guri ardoa gustatzen zitzaigun, guk hori egin dezakegu, lurra landu dezakezue, nik banian, hark bazian, niri gustatzen zitzaidaan, semea astoa kargatzera joan da, bere bila joan ziren, ogia jatea gustatzen zait, ez zaidazu tentazioan erortzen utz. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
I-040-A | 32:11 | |
I-040-B | 32:06 |