Orreaga Ibarra
I-042
- Izenburua:
- Grabazio data: 1995-11
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Graciosa Villanueva Labaien
- Ikertzailea: Orreaga Ibarra
- Gai nagusia: Hizketa librea: familia, herria, euskara, sukaldaritza.
- Gaiak: bizimodua, denetarik, Eguberriak, elikadura, elikadura: esnea, elikadura: odolkia, elikadura: relleno, euskara, herria, inauteriak, jaiak
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:02:20 |
denetarik | Bera eta bere familiaren aurkezpena, gurasoak eta senideak. Etxean asko ziren eta lanera atera behar izan zuten. Bera Aritzun bederatzi urte zerbitzen egon eta gero Burlatara ezkondu zen. |
A02 | 00:02:20 00:03:25 |
bizimodua, herria | Herrian arrunt ongi bizi dira. Behi eta ardi asko dago. Besteek fabriketan egiten dute lan. Danone zena itxi zuten eta orain beste batzuek hartu dute beste izen bat emanez. |
A03 | 00:03:25 00:04:35 |
Eguberriak, elikadura | Gazte zenean Eguberritan elur asko egiten zuen. Babarrun gorriak, oilaskoa, natilak, "leche frita"... jaten zuten. |
A04 | 00:04:35 00:08:20 |
elikadura: esnea, jaiak | Herria Iruñetik hogei kilometrotara dago. Herri txikia da hamabost bat etxe daude eta asteburuan joaten direnen etxeak ere badira. Jaiak irailaren zortziaren inguruko asteburuan dira. Ostiralean afaria egiten dute denek elkarrekin eta orkestra egoten da. Larunbata eta igandean bakoitzak familiarekin ospatzen du. Emakumeentzako lan handia. Bertako jendea normalean abeltzantzan aritzen da eta esnea saldu egiten du. Gurelesara eramaten zuten lehen eta orain Copelechera Iruñera eramaten dute esnea. |
A05 | 00:08:20 00:09:30 |
inauteriak | Aritzun ez dira inauteriak ospatzen. Olaguera, Anueko herririk handienera, joaten dira. Han ez dago bertako dantza berezirik. |
A06 | 00:09:30 00:10:15 |
euskara | Ultzamako euskara Leitzako euskara baino argiagoa dela uste du. |
A07 | 00:10:15 00:00:00 |
denetarik | Herrian bizitzea gustatuko litzaioke bere familia bertan bizi baita. Aurreko urtean etxe bat egin zuten. Oporrak dituzten aldiro joaten dira herrira. |
A08 | 00:11:25 00:13:50 |
euskara | Herrian, orain berrogei eta berrogeita hamar urte dituztenak txikiak zirenean euskara galdu egin zuten, Frankoren garaia zen. Eskolan Cadreitako maisu bat zegoen eta euskaraz hitz egiteagatik jo egiten zituen. Berak hamabi urtetan ikasi zuen erdara. Orain haurrak ikastolara joaten dira, bai Larraintzar bai Burlatara. Baina umeek euskara batua egiten dute. |
A09 | 00:13:50 00:18:50 |
elikadura: odolkia, elikadura: relleno | Berari beti gustatu izan zaio sukaldea. Herrian bada ohitura "rellenoak" egiteko. Bildots tripak dira, ongi garbitu gatza eta ozpinez. Egosi eta gero xehatu tipula, urdai pixka batekin eta arrautzekin. Bildotsaren esteak bete eta egosi. Odola ere egosi egiten da. Odolkiak txerriarekin egiten dira. Txerria hiltzen denean odola nahastu egiten da ez gatzatzeko. Gantza, arroza, tipula, baratxuriak etab. nahastu. Lehen txerria hiltzen zenean ospakizuna egiten zen. Txistorra nola egiten den. Txerri hankak sekatzeko kilo bakoitzeko egun eta erdi egon behar du gatzetan. Gero atera eta pimentoia ematen zaio. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
I-042-A | 18:58 |