Inaki Camino
IC-005a
- Izenburua:
- Grabazio data: 1986
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Dionisio Jamar Sario -Baxterra-.
- Ikertzailea: Iñaki Camino
- Gai nagusia:
- Gaiak: aisialdia, denetarik, erlijioa: apaizak, euskara, euskara: euskalki desberdinak, gramatika: lexikoa, lana, telebista
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A02 | 00:07:06 00:08:48 |
lana | Lanik handiena udan egiten da: patatak landu eta belarrak egin. Udan zazpietan jaikitzen dira eta neguan bederatzietan. Aziendak zaintzea du lana. |
A03 | 00:08:49 00:15:16 |
euskara | Eskolan hasi zenean utzi zuen euskara alde batera. Dakien euskara eskolan hasi baino lehen ikasi zuen. Erdaraz euskaraz baino aiseago mintzatzen da, euskaraz ez delako ia inoiz mintzatzen, eta horregatik atzentzen da. Aezkoako herri guztietan erdaraz elekatzen du. Abaurregaina eta Aria herri euskaldunenak dira. Duela urte pare bat gau eskola ekarri zuten eta batzuk hasi ziren euskara ikasten, baina debora, lana eta gogoa behar dira ikasteko. Frantzian euskaraz elekatzen du. |
A04 | 00:15:17 00:19:25 |
euskara: euskalki desberdinak | Bizkaitarrekin euskaraz egitea makurra da, ezin dute haien euskara ulertu. Bizkaitarrek ere ez dute ulertzen haien mintzoa. Euskarak hori du, leku batetik bestera aldatzen da eta batzuetan ezin dute elkar ulertu. Erdara ez da hala, leku guztietan aise ulertzen da. Euskara ikasteko mintzatu behar da. Odolean eta bihotzean ez duenak ez du bereganatuko. |
A05 | 00:19:26 00:21:42 |
aisialdia | Larunbat gauetan edo igande arratsaldeetan askariak egiten dituzte eta musean jokatzen dira tabernan. Orain gazteek kotxeekin dantzalekuetara ateratzen dira. Bere gazte-denboran ez zegoen halakorik. Ez du Ttun-ttunik ezagutu. Bere gurasoen gazte-garaian ttunttuneroak ekartzen omen zituzten jaietan. |
A06 | 00:21:43 00:22:51 |
erlijioa: apaizak | Apaizek beti erraten zuten nola ibili behar zuten batzuek besteekin, eta errespetu handia zioten elkarri, orain ez da horrela. |
A07 | 00:22:52 00:25:00 |
denetarik | Ez du kotxea gidatzeko karneta, gaztea zelarik ez zen kotxerik. Orain gaztea balitz karneta aterako luke, eta nahi duen lekura joanen litzateke bere kotxearekin. |
A08 | 00:25:01 00:28:25 |
gramatika: lexikoa | Mandazaina, behortzaina, artzaina, ahuntzaina... Orain horietarik ez da deus, artzainak eta gutxi. Orain ez da saldorik. Lehenago etxe guztietan saldo txiki bat zegoen, udan denak biltzen zituzten eta saldo handi bat egiten zuten, eta saldo handi horretarako artzaina edo ahuntzaina izaten zen. Neguan etxe bakoitzak berea hartu eta zaintzen zuen, baina orain etxeetan ez da jende gazterik saldoak zaintzeko. |
A09 | 00:28:26 00:32:43 |
telebista | Telebista, gauza ona delarik, ikusten du. Zenbaiten ustez gauza onak, batzuk dira, eta beste batzuen ustez beste batzuk. Hori bakoitzaren gustoan dago. Batzuek emazteki biluzik ikusi nahi dituzte, eta haiei aita-amek erakutsi zieten hori behar den gisan eman behar zela. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
IC-005a-A | 32:49 |