Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-007

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1989-9-8
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: María Zubieta
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Hizketa librea; galdeketa (deklinabidea, aditza, lexikoa...).
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A1 00:00:00
00:03:05
bizimodua Ez zitzaion alor lanak egitea gustatzen, baina egin egiten zituen: artoa jorratu, patatak, indabak, garia. Orain dena soro jarri dute. Ahizpek joan behar zuten aurretik, anaiak joan zitezen, gero etxean ere lana emakumeek egiten zuten. Etxalde handi bat zen eta hamalau senide ziren, baina lau hil egin ziren.
A10 00:16:40
00:17:00
gramatika: lexikoa "Amatxi" amabitxi esateko erabiltzen dute, amona esateko "amona".
A11 00:17:00
00:24:37
nekazaritza: garia, nekazaritza: larrainak Larrainak. Aurten ez dute izarrik ikusi udan. Lehen iluntzen zuenean izarrez betetzen zen zerua. Goizeko zortzitarako garia prestatu, gosaldu, behiak bikoteka jarri (bertan ez zuten idirik) eta tabla lotzen zitzaien. Bi behor alde batera eta behiak bestera ibiltzen ziren. Behiek pisa edo kaka egiten bazuten, pikorra barrura sartzen zen. Beraz gelditu behar zuten eta kubo batean jaso. Larrainak erraztu eta gero simaurra prestatzen zuten. Urarekin nahasten zuten eta larraina horrekin tapatu. Bi egunez utzi eta gero irauli egiten zuten. Pikorra haizatu. Haizeak iparraldekoa behar zuen izan.
A12 00:24:37
00:25:55
eguraldia: haizeak Haizeak: Iparra, hegoa, zehar haizea.
A13 00:25:55
00:31:28
erlijioa: Bestaberri eguna, jaiak Bezperetako kanpaiak ordu bietan edo hiruretan jotzen zuen. Orduan denak joaten ziren elizara. Via Crucisa eta kalbarioa egiten zuten. Kontsagrazioak. Corpus egunean oihalak jartzen zituzten leihoetan. Bakoitzak bere lurra garbitu behar zuen.
A2 00:03:05
00:06:05
heriotzak Anaiak hil zirenean egin zutena. Pena ematen zuen horren txikiak hiltzeak. Bizkiak ziren eta bat hil egin zen. Orduan medikuek ere ez zekiten zer zuten. Orain mediku bera dute bailara guztirako.
A3 00:06:05
00:06:51
erlijioa: apaizak Arrarasko apaiza. Apaiza asko ikusten dira herri haietan sotanarekin.
A4 00:06:51
00:07:40
kontakizuna Gurpil-aulki batean zegoen neska baten aulkian pasatzen zuten kokaina. Gurpiletako goman ezkutatzen zuten.
A5 00:07:40
00:10:20
erlijioa: apaizak Herrian orain duten apaiza ez omen da etxetik ateratzen ezta hitzik egiten ere herriko jendearekin. Lehengo apaizak baratzea eta erleak zituen. Eta arrantzan eta ehizan aritzen zen.
A6 00:10:20
00:10:50
euskara Igoako euskara oso polita omen da. Neskek hiketan egiten dute. Arraratsen orain ez dute egiten, baina egiten zuten lehen ere.
A7 00:10:50
00:13:45
denetarik Lehen Arraratsen zeuden gazteak eta beste zenbait kontu.
A8 00:13:45
00:15:52
euskara Bere senarrarekin euskaraz egiten zuen, baina haurrei barre egiten zieten euskaldun izateagatik. Orain buelta eman du. Euskararen euskalki batzuk ezin dira ulertu.
A9 00:15:52
00:16:40
denetarik Maistra Iruñekoa zen.
B1 00:00:00
00:04:30
erlijioa: apaizak Apaizak ez zien uzten "al agarrado" dantzatzen. Orreagaren herriko apaizak leiho bat egin zuen elizan, neskak mutilekin paseatzera joaten zirenean ikusteko. Neskaren bat ikusten bazuen, hurrengo egunean ez zion komunioa ematen bere amari. Trentzak egiten bazituzten apaizak sermoia botatzen zien politegiak egoteagatik. Mariak kontatzen du apaizak esan ziela beraiek hondatzen zutela herri guztia.
B10 00:25:30
00:26:20
kontrabandoa Kafea kontrabandoz lortzen zuten, Frantziatik ekartzen zuten.
B11 00:26:20
00:26:55
eraztuna, eskola Eskolan euskaraz hitz egiten zutenean eraztuna ematen zien maistrak. Eskola Igoan zegoen eta Igoa eta Arraraskoak joaten ziren hara.
B12 00:26:55
00:27:43
erlijioa: apaizak Igoan ez dago apaizik, Arraraskoa joaten da. Igandean ez dute mezarik. Orain badago autorik baina lehen apaiza oinez joaten zen.
B13 00:27:43
00:29:00
kontakizuna Beraiek eskolara ere oinez joaten ziren. Igoako mutil kaxkarrek bere jostailuak kentzen zizkieten.
B14 00:29:00
00:31:30
eraztuna, eskola, kontakizuna Euskaraz egiten bazuten eraztuna jartzen zieten. Bizilagunek batzar bat egin zuten eta bertan erabaki zen eraztunarena. Baina beraiek euskara besterik ez zekiten eta batak besteari pasatzen zioten. Maistrak bera ez zuen inoiz jo euskaraz egiteagatik. Baina behin mutil bati makila batzuk ekartzeko esan zion. Berarekin hautsi zuen lehenengo makila. Mutil hura fraide joan zen gero.
B2 00:04:30
00:05:40
ogibideak: neskame Herritik Iruñera joaten ziren zerbitzatzera.
B3 00:05:40
00:06:25
soldaduska Lehen soldaduska hiru urtetakoa zen eta jende asko Frantziara joaten zen ihesi. Ez dute gehiago jakin haiei buruz.
B4 00:06:25
00:08:12
denetarik Berak orain nahiago du hirian bizi herrian ez baita ia inor bizi. Ezkontzen den neska baten kontua.
B5 00:08:12
00:11:30
euskara Mariak, Iruñean bizi zenean ere, euskaraz egiten zuen. Baina orain katalanez egiten dute denek bere inguruan. Katalanek beraien artean beti egiten dute katalanez, ez gaztelaniaz. Euskaldunek ordea, erdaraz. Erronkarin euskaldun emakume bakarra gelditzen da.
B6 00:11:30
00:16:57
lixiba Lixiba hautsarekin egiten zuten. Konporta (kubo handi bat) erabiltzen zuten arropa garbitzeko. Gero iturrira joaten ziren klaratzera. Xaboia "Lagarto" eta "Chimbo" zen. Gerra garaian beraiek egiten zuten seboarekin. Sutan jartzen zuten beste zenbait gauzarekin eta loditzen zenean atera eta hozten uzten zuten. Gero puskatan zatitzen zuten. Arropa garbitzeko ura berotzen zuten eta botatzen zioten, geroz eta beroagoa. Latsarrian ere egiten zuten lixiba. Orain kendu egin dute.
B7 00:16:57
00:17:56
denetarik Kaleak berritu dituzte baina berari ez zaio gustatzen nola gelditu diren. Garbiagoak dira baina irrist egitea oso erraza da orain, ezin da jaitsi zapatekin.
B8 00:17:56
00:22:52
sukaldeko tresneria: eltzeak Kobrezko eltze handiak, ozpina, gatza eta "menoiloa"arekin garbitzen ziren. Lehen etxean egiten zuten ogia. Garia bildu eta errotara eramaten zuten irina egiteko. Irin zuria, "menoiloa" eta zahia bereizten ziren. Bi azkenekoak txerrientzat izaten ziren eta "menoiloa" ere eltzeak garbitzeko erabiltzen zen. Ogi beltza makina horretara eramaten ez bazen egiten zen. Orain berriz, edonon saltzen da. Kontakizuna: beraiek zuria eman eta besteek beltza eramaten zieten. "Obi" esaten dute ogi ordez. Goizeko ordu bietarako joan behar zuten gurdiekin garia eramatera errotara, Irurtzun aldean, irina egiteko gero beraiek ogia egiteko. Bi edo hiru joaten ziren elkarrekin.
B9 00:22:52
00:25:30
gosea Gerra denboran Iruñean egon zen. Bere senarraren kamioia errekisatuta zegoen. Beraiek ez zuten gose handia pasatu, bere senarra garraiatzaile izanik beti ekartzen baitzuen zerbait. Haragi eta ogia falta izan zitzaien noizbait. Herrietan ez zuten hainbesteko goserik pasatu, baratzeak baitzeuden. Gerra ondoren izan zen okerrago, errazionamendu kartilak zirela eta.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-007-A 31:33
I-007-B 31:32