Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-091a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1996-07-15
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Avelina Errea (1905).
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:25
denetarik, ogibideak: kutxetagilea Bere senarrak Inozenzio zuen izena eta bertakoa zen. Etxeak Moña izena du. Inozenziok eta Felipek kutxetak egiten zituzten. Gero Felipe Ameriketara joan zen. Ezpela astoarekin eramaten zuten Sakarte eta Aurizberri aldetik. Markosek ere egiten zituen kutxetak.
A02 00:03:25
00:06:00
ezkontza, eztei-bidaia, kontakizuna Bere senarra nola ezagutu zuen: bera Mezkirizkoa zen, baina Zilbetira neskame joan zen etxe batera. Inozenzio ere etxe hartan ibiltzen zen lanean. Inozenzioren bi arrebak ezkondu eta Felipe, anaia, Ameriketara joan zenez bakarrik gelditu zen gurasoen etxean. Burlatan ezkondu ziren. Inozenzioren arreba han bizi zen eta bertan egin zuten bazkaria ere bai. Autobusean joan ziren Iruñera. Eztei-bidaian Donostiara joan ziren.
A03 00:06:00
00:07:30
eskola, euskara Euskara txikitan ikasi zuen, gurasoak euskaldunak ziren eta. Zilbeti oso euskalduna zen. Gero Iruñeko maistra bat izan zuten urte askotan eta ez zuen euskara kutsurik zuen ezer ere entzun nahi. Beraz, asko galdu zen. Bere anaia-arrebek ez zuten euskararik ikasi. Juan Cruz etxekoak ziren.
A05 00:09:50
00:16:23
gramatika: fonetika, gramatika: lexikoa Idia, behia, aratzea, oilarra, mutila, mutil bat, badut seme bat, badut alaba bat, herri honetan ez dago apaizarik, neska hau polita da, gizon hori oso handia da, gizon honek lan handia egiten du, itxi atea, sagua, begia, belarria, sudurra, ezpainak, hatzak, eskuak, gauean, arratsaldean, bihar, etzi, goizean, eguerdian.
A06 00:16:23
00:19:33
jaiak Herriko jaiak San Cristobal egunean ziren. Goizean meza eta arratsaldean eta arratsean musika izaten zen. Neskek ere dantzatzen zuten. Hurrengo egunean goizean emaztekiek gosaria prestatzen zuten. Arratsaldean eta arratsean musika zuten berriz ere. Lau egun ziren. Apaiza asko haserretzen zen dantzan ikusten zituenean. Zopa, txitxirioak, bildotsa eta oilaskoa jaten zuten.
A07 00:19:33
00:20:55
euskara Inozenziok euskaraz erdaraz baino hobeki hitz egiten zuen, baina berari dena erderaz hitz egiten zion. Bere ilobak ikastolara joaten dira.
A08 00:20:55
00:24:10
etxea: izenak Mezkirizko Moña etxea. Julianak kontatzen zuen hor neska jator bat bizi zela. Eta norbaitek esan omen zuela: "hori neska moña (moñoña?)". Beste etxeak: Kolixenea, Kondea, Arteria, Apesui, Modestoren etxea, Nikolasenea, Errota.
A09 00:24:10
00:25:20
elikadura: ogia Beraiek ez zuten garirik. Kolixiaren etxean egiten zuten ogia, beraiek egiten zutenean. Bestela erosi egiten zuten.
A10 00:25:20
00:28:40
gramatika: lexikoa, gramatika: sintaxia Haurrak asko jolasten dira, alabek etxea garbitzen dute, emakumearen semea ona da, behiaren aratzea jaio da, soroa (sagoia edo pentzia), alorra, baratza.
A11 00:28:40
00:29:30
kontakizuna Inozenziok suge bat hil zuen segaz.
A12 00:29:30
00:30:33
gramatika: lexikoa Marraskiloa. Araba-zozo, birigarroa, usoa, bizarra.
A13 00:30:33
00:32:20
abestia Abestiak.
Pista Artxiboa entzun Iraupena