Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SK-001b

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1979
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Pierre Lafitte.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Pierre Lafitte. Iparraldeko egoera. Pierre Lafitteren bizitza. Familia. Umezurtz. Eskolan. Apaiztegian. Euskara ikasten. Ikertzailea.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:04:00
Euskaltzaindia, euskara Euskararen berpizte aroan gaude. Iparraldeko egoera.
A02 00:04:00
00:07:20
bizimodua, eskola Luhusonen jaio zen guraso euskaldunen semea. Aita Baigorrin eta ama Uztaritzen jaio ziren. Berak txikitan ikasi zuen euskara. Ez zen bere gurasoekin hazi ama gaixorik baitzegoen eta medikuak ez zuen nahi berarekin egoterik. Baigorrira bidali zuten eta han familia batean hazi zen. Gero bere aiton-amonarekin egon zen, Uztaritzen. Bertan joan zen eskolara. Aiton-amonek ez zuten inoiz frantsesez hitz egiten. Gurasoak berak zazpi urte zituela hil ziren eta osabarekin bizi izan zen. Hau emakume bearnes batekin ezkondu zen eta etxean Bearnesa besterik ez zuten hitz egiten, euskara ahaztu zuelarik. Gero seminariora joan zen eta han ez zen batere euskararik hitz egiten.
A03 00:07:20
00:30:04
euskara, euskara: euskaltzaleak Seminario handian ikasi zuen berriro euskara, Jean St. Pierreri esker. Nola ikasi zuen euskaraz: liburu bakar batekin eta horri buruzko bi ideia eman zizkiola: erlijiozko liburua zen eta euskarazko erlijio liburuak beti latinetik itzulita zeuden. Arbelbideren liburuarekin hiru hilabetez buru-belarri aritu zen eta izugarrizko lana egin zuen. Gero, Iturriren gramatika eta Azkueren hiztegia hartzeko esan zion. Hamaika hilabeteren buruan bertsoak argitaratu egin zituen. (20:00") Landeren hiztegian ere parte hartu zuen. Intxausperen liburu guztiak irakurri zituen. Axularren liburuak erakutsi zizkion Jean St. Pierrek, Axularren jarraitzaileak. (24:00") Bere lehenengo liburu argitaratua Iturralderen kantuak izan ziren. Eta lehenego ikerketa, bere herrian egin zituen aditzari buruzko artikuluak. Euskalzaleen biltzarrean zenbait sari ematen zituzten. Berak aditzari buruzko lan luze bat egin zuen. Saria eman zioten baina ez zuten ezer ere ez ulertu. Lacomberi bidali zioten eta asko harritu zen. Honek Etxepare medikuari bidali zion. Geroztik horiek guztiek lagundu eta bultzatu dute. Beraien biltzarretara eramaten zuten. Berarengan influentziarik handiena izan zuena Etxepare izan zen. Hau, bere azken hiru urtetako azteazken guztietan joan zitzaion bisita egitera. Etxeparez gain Hiriart-Urrutik izan zuen ere influentzia berarengan. Joseba Intxaustik bultzatuta, argitaratu egin zituen honen artikuluak.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SK-001b-B 30:04