Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SN-007a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1979-11-05
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Bernardina Guindano.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Sendagarriak. San Juan ohiturak. Ala humera, sarna fuera. Eguberria (enborra). Erregetako naipeak.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:00
euskara, kontakizuna Bere adineko inork ez du euskaraz hitz egin herrian. Bere etxean osabak eta amak euskaraz hitz egiten zuten. Osabak euskaraz besterik ez zuen hitz egin nahi eta euskaraz ikasi behar izan zuen berak. Bere aitak ez zekien euskaraz eta berak itzuli egin behar zion.
A02 00:02:00
00:05:10
gramatika: lexikoa Herrian nekazariak ziren. Garia, garagarra, olua, behiak, zaldiak, behorrak, oilarrak. Eltzea, eltzondokoa, zartaina.
A03 00:05:10
00:06:35
kontakizuna Apaizak euskaraz agurtu zuen eta berak erantzun.
A04 00:06:35
00:08:25
nekazaritza: ereitea Bere etxean gauez kontu-kontari ibili beharrean katezismoa ikasten zuten. Ez zuten artorik ereiten, gero lur horretan ez baitzen gari onik ateratzen eta. Bi urtetan behin ereiten zuten eta lurrak atseden hartzen zuen urtean oloa ereiten zuten.
A05 00:08:25
00:11:00
herri sendagintza, ogibideak: hezur konpontzailea Ilarregin bazegoen petrikila bat, batez ere hezurrak baina denetarik sendatzen zuena. Txikitan hanka apurtu zuen eta berak sendatu zion. Erredurentzat baltsamua erabiltzen zuten. Zauri txiki eta infekzioetarako olio eta erle ezti tanta batzuekin egiten zuten nahasketa bat erabiltzen zuten. Ume jaio berriei aingeru batzuk jartzen zizkieten gerrikoan.
A06 00:11:00
00:12:15
denetarik, erlijioa: San Urbano San Urbanorenganako debozioa zuten eta Gaskuera joaten ziren. Erreuma sendatzen omen zuen eta maiatzaren 25ean jai bat egiten zen. Bera ez zen joaten, eliza inauguratu zutenean egon zen bakarrik.
A07 00:12:15
00:13:37
sorginkeria Zenbait lekutan etxeetan hotsak entzuten zirela esaten zen, baina berari ez zitzaion tokatu. Ez zuten sorgin kontutan sinisten.
A08 00:13:37
00:18:20
erlijioa: San Joan, ohiturak San Joan egunean belarrak eramaten ziren elizara bedeinkatzera. Eta gero atean jartzen ziren tximisten babesean egoteko. Iturri batera ere joaten ziren eta urak etxean egon behar zuen eguzkia atera baino lehen. Iturria Anotz eta Anozibarren artean dago eta "Angiriturri" du izena. Bezpera gauean etxe bakoitzean sua egiten zen eta saltatu egiten zen "Ogi (e)ta ardo Nafarrora, giri-giri martxo, egun dela San Juan bezpera". Santa Luzia egunean ermitara joan eta meza entzuten zen.
A09 00:18:20
00:22:55
Eguberriak, erlijioa: Ostegun Santua, erlijioa: San Blas, ohiturak Eguberri egunean egurrak ekartzen ziren Jainkoa, Amabirjina eta San Joserentzat eta etxeko bakoitzarentzat. Jainkoarentzat jartzen zen egurra ez zen erabat erretzen uzten eta behin surik ez zuela, errege egunean kea gela guztietatik pasatzen zen. Ostegun Santuan jartzen zen argizaria, urte osoan gordetzen zen jatekoa izateko. San Blas egunean ogia eta ura gordetzen zen urte osorako. Errege bezpera egunean bi karta ateratzen ziren Jaungoiko eta Amabirjinarentzat eta besteak denei errege edo erregina nor izango zen jakiteko. Ezpatazko erregea ateratzen zenean leihora ateratzen zen eta "Viva el rey/la reina" esaten zen. Errege bezpera egunean zintzarriekin ateratzen zen.
A10 00:22:55
00:24:33
inauteriak Inauterietan gazteek merienda biltzen zuten baina ez zegoen mozorrorik ezta maskararik ere. Urdaia, lukainka eta arrautzak ematen zitzaizkien. Gazteen elkarte bat bazegoen eta maiordomoa aukeratzen zuten. Honen etxean egiten zen gero merendua.
A11 00:24:33
00:27:13
ezkontza Gurasoek beren seme-alaben ezteiak prestatzeko (nor norekin ezkondu) ohitura zegoen. Bere senarra bere lehengusua zen eta lehenagotik hitz eginda zegoen.
A12 00:27:13
00:27:55
erlijioa: bataioak Umeak jaio eta hurrengo egunean bataiatzen ziren eta aitabitxi edo amabitxiaren izena jartzeko ohitura zegoen.
A13 00:27:55
00:30:29
nekazaritza: uzta Sega garaian kanpotik etortzen ziren segalariak, normalean Erriberatik. Berak sega lehenengo igitaiaz, gero segaz, beranduago segamakinaz eta azkenik uzta-makinaz ezagutu du. Berak igitaiaz egiten zuen baina ez zuen esku-babesik erabiltzen. Hasieran idiekin egiten zuten lan.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SN-007a-A 30:30