Orreaga Ibarra
I-024
- Izenburua:
- Grabazio data: 1990-8-7
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea:
- Ikertzailea: Orreaga Ibarra
- Gai nagusia: Hizketa librea: familia; tripot eta ziztor egitea; labadora zaharra; etxeko lanak. Galdeketa: fonetika, deklinabidea, sintaxia.
- Gaiak: denetarik, elikadura: odolkiak, erroka, eskola, etxeko lanak, euskara, familia, gramatika: aditzak, gramatika: lexikoa, gramatika: sintaxia, ikastola, josi, koltxoiak, kontakizuna, lixiba: latsarria, txerri hilketa
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:02:00 |
denetarik, familia | Bere seme-alabei buruz hitz egiten du. Bi Iruñean bizi dira. |
A02 | 00:02:00 00:03:00 |
kontakizuna | Zenbait etxe garbitu eta ezkilak jotzen zituen. Hamabiak jotzera joan zen eta han ezkutatuta zegoen mutil bat. "Ni euskalduna naiz" esan zion hark eta honek erantzun "ni ere bai". |
A03 | 00:03:00 00:12:00 |
gramatika: aditzak, gramatika: sintaxia | Borda, ukuilua, nire anaiak bost behi saldu ditu, hiru liburu ekarri dituzu, utz ezazu hori egin gabe, ogia erostera noa, artoa ereitera joan dira, pilota partidu bat ikustera goaz, zutaz asko oritzen naiz, zure txorietaz oroitu naiz, ez dut ogirik erosi, ez da etxera etorriko, hiru ziza mota besterik ez dut jaten, atera besterik ez dut egin, zure laguna etorri da?, ezagutzen dut?, badaki josten, ez daki bizikletan ibiltzen, seme bat Ameriketan dut, nire semeek nire argazkiak dituzte, belarra mozten ari da, pilotan jolasten ari da, gutun bat idazten ari da, hitz egiten ari da, nire semeak bizilagunari lagundu dio, etxeraino lagundu du, afaldu duzu?, nire txakurrak artaldeari jarraitzen dio, ez diote kalean jarraitu, ez dut maisuak esaten duena jarraitzen, bizilagunek deitu didate, Pedro telefonoz deitu dut, Pedro ikusi dut, asko hitz egin dugu, berandu irten da etxetik, gerrak oraindik irauten du, urak irakin du. |
A04 | 00:12:00 00:13:55 |
etxeko lanak | Bera herrian egon da beti. Ama bertakoa zen eta aita Astizkoa. Etxeko lanak gogorrak ziren, artoarena, batez ere. Patata, garagarra, artoa etab. ereiten zuten. |
A05 | 00:13:55 00:15:30 |
elikadura: odolkiak, txerri hilketa | Txerri hilketa: gizonek txerria hartzen dute, labana sartu eta odola ateratzen diote. Odolkiak egiten dira gero. Arroza, gizenkiak txikituta eta espezieak jartzen zaizkie. Txistorrak egiteko magra ondoko haragi zatiak erabiltzen dira. |
A06 | 00:15:30 00:18:15 |
lixiba: latsarria | Arropa ukuiluan zuten latsarri batean garbitzen zuten. Etxe gehienetan bana zegoen. Eskuz garbitzen zuten xaboi puxkarekin. Gaztea zenean herriko latsarrira joaten ziren. |
A07 | 00:18:15 00:20:43 |
gramatika: lexikoa, josi | Josten pixka bat badaki baina ez da inoiz josten ikasten aritu. Bere ahizpak bazekien. Jostorratza, zorroztarria. Alderantziz. |
A08 | 00:20:43 00:23:00 |
koltxoiak | Koltxoiak nola egiten zituzten: artilea garbitu. Makilarekin jotzen zuten harrotzeko eta hautsa kentzeko. Oihala mahaian eta gainean artilea jartzen zen eta ingurua josi egiten zuten. Gero bi zulo egiten zioten soka pasatu eta estutzeko. |
A09 | 00:23:00 00:23:50 |
erroka | Errokan bera ez da aritu baina nola egiten zuten ikustera joaten ziren. |
A10 | 00:23:50 00:25:45 |
eskola, euskara, ikastola | (Birika, txistorra eta tripotak. Bofada.) Ikastolan euskara desberdina erabiltzen dute eta gurasoek ez zieten umeei ulertzen. Ikastolako kontuak. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
I-024-A | 25:53 |