Orreaga Ibarra
I-033b
- Izenburua:
- Grabazio data: 1991-11-14
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Juan Oskotz
- Ikertzailea: Orreaga Ibarra
- Gai nagusia: Hizketa librea: Tejeroren kolpea izan zela eta, hizkerak, gertakari zaharrak, jaiak... Galdeketa: fonetika, lexikoa, deklinabidea.
- Gaiak: argazkiak, denetarik, estatu kolpea, euskara, herria, kontakizuna, kontrabandoa
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Normala
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A1 | 00:00:00 00:02:08 |
kontrabandoa | Muga aldeko herriak non dauden eta lur haiek erabat maldan daudenez oso zaila da lanik egitea. Beraz, kontrabandoan sartzen dira gehienak. |
A2 | 00:02:08 00:06:55 |
euskara | Haurrek euskaraz badakite ere, beraientzat errazago da erdaraz hitz egitea. Beraiek bi hizkeren mugan daude eta gauza batzuk, batzuek bezala eta besteak, besteek bezala esaten dituzte. Inguruko herrietan euskara erabiltzen ote den. Beraien ustez bertan ez da euskara galduko, baina gazteek batua egiten dute. Jendeak asko jotzen du erdarara euskaraz ari denean. |
A3 | 00:06:55 00:12:50 |
kontakizuna | Herriko beste familia bati buruz ari da. Aberatsak omen ziren eta oraindik herentzia dena aitonaren izenean dute, etxeak eta dena. Beraien ama duela hogeita hamar urte hil zela eta oraindik ere, bere izenean eskutitzak ailegatzen dira. Izugarrizko etxe bat dute, baina diru asko behar da hori konpontzeko. Ez diote batere kasurik egin, ezta barrutik ere ez. Duela berrehun urteko dirua eta guzti zegoen etxe barruan. |
A4 | 00:12:50 00:17:11 |
argazkiak | Gurdia kargatzen ari zela, argazkiak egin zizkion argazkilari batek. Bere behiak gurdiaren aurrean eta bera gurdiaren atzean zegoela atera zuen lehenengoa eta gero beste bat behiak lanean indarrez ari zirela egin zuen. Argazkilariak esan zion, egun hartan batere ilusiorik gabe atera zela etxetik eta egun hartan atera zituela argazkirik hoberenak. Gipuzkoako liburu batean atera ziren argazkia eta herrira joaten den familia gipuzkoar batek erakutsi zion berari. Gero edonon ikusten hasi ziren argazki haien koadroak. Beste argazki bat zelai batean bakarrik zegoen zuhaitz bati egin zion. |
A5 | 00:17:11 00:18:28 |
denetarik | Okindegi batean egin zuen lan lehenengo. Denda hura saldu egin zuten Donostiako bati eta zerrategi bat egin zuen. Nagusi berak ganadutegia ere jarri zuen. |
B1 | 00:00:00 00:16:50 |
estatu kolpea | Pilula asko hartzen ditu. Arrazoia: Bere semea Madrilen ari zen soldaduska egiten. Lizentziatzen zen egunean, behiekin lanean ari zirela,Tejeroren estatu kolpeaz jakin zuten. Etxera joaten utzi zieten eta telebistan irudiak ikusten eta bere semeaz pentsatzen bihotzekoak eman zion. Poliki-poliki sendatu zen, baina zenbait denbora beranduago berriz eman zion. UBIn egon zen eta taupada-markagailuen bidez aurrera ateratzea lortu zuten. Baina gerritik beherakoa oinazetan zuen. Bere koinatuak ezagutzen zituen mediku batzuei esker, ospitalera eraman zuten eta hankak salbatu zizkioten, anestesiarik gabe hanka bakoitzeko bi ordu baino gehiagoko operazioen ondoren. Denbora luzez egon zen bertan eta atera zenean asko ibili behar zuen. Duela bi urte berriz eman zion, baina berehala kendu zioten. Duela urte eta erdi behatz bat gangrenatu zitzaion eta moztu behar izan zioten. Baina gorago ailegatu zitzaion eta urte batez aritu zaizkio sendatzen Diabetikoa da hemezortzi urte zituenetik. |
B2 | 00:16:50 00:18:22 |
herria | Herrian bederatzi familia bizi dira. Baina uda eta asteburuetan joaten den jendea ere badago. |
B3 | 00:18:22 00:18:38 |
euskara | Bera Gartzarongoa da eta emaztea Erbitikoa, baina euskara antzekoa egiten dute. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
I-033b-A | 18:33 | |
I-033b-B | 18:39 |