Fitxategiak

Fitxategiak

Inaki Camino

IC-003c

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1982-07-13
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Salbador Karrika.
  • Ikertzailea: Iñaki Camino
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:04:03
ogibideak: artzaina Orain hobe litzateke sanferminetan Iruñean egotea neskatoekin. Artzain-lana. Bost urte zituenetik artzain ibili da. Orain inork ere ez du artzain joan nahi eta dauden guztiak zaharrak dira. Larogei urte ditu.
A02 00:04:04
00:06:58
euskara Seme-alabek ez dakite euskara, ez die erakutsi. Orain hasi dira haur txikiak euskara ikasten Jaurrietako ikastolan, baina etxean hitz egiten ez badute ahazten dute eta ez dute ikasten.
A03 00:06:59
00:11:41
erlijioa: heriotza Hogeitamar urte bete arte ezkontzeko denbora dago. Sanferminetan hiru egunez izan da aurten, oso ongi. Jende asko eta mozkorti asko ikusi ditu. Barraketan eta zezen plazan izan da, baina entzierroan ez du lasterka egin. Adin honetan ez du lehengo erresistenzia. Gutxi biziko dela uste du. Beste mundu bat dagoela erakutsi digute, baina ez dakigu hori egia edo gezurra den.
A04 00:11:42
00:13:41
bizimodua Bost urte zituenetik beti artzain ibili da mendian. Herrian gutxitan ibili da. Jaietan lau bost dantzaldi eta besterik ez. Ongi jan du eta ardo gutxi edan du beti. Neskatoekin gutxi ibili da.
A05 00:13:42
00:16:54
euskara: galera Erronkarikoekin beti erdaraz mintzatu da. Han, Zaraitzun baino lehen galdu zen euskara, hemen Aezkoan baino lehen galdu da, eta nahiz eta Aezkoan asko mintzatzen den, Baztanen gehiago mintzatzen da. Hemendik Ilunberriraino herri guztietan mintzatzen ziren euskaraz duela urte asko. Jaurrietan zortzik edo bederatzik dakite euskaraz. Emaztearekin lehen euskaraz mintzatzen zen, baina gero erdaraz mintzatzeko ohitura hartu zuten.
A06 00:16:55
00:34:50
bidaia Donostia hiri aldapatsua da. Espartzatik hegoaldera ez dago euskaldunik. Duela urte asko Ameriketara joateko proposamena egin zioten baina ez zen joan, orain hura ikustera joatea gustatuko litzaioke. Valentzian eta Benidormen izan da berriki. Ikertzailearen familia. Eguzkiaren ordua. Orain ez dago animalia asko ehiztari gehiegi dagoelako. Ongi eta ondo hitzak. Jaurrietan ez dago berrogerita hamar urtetik beheragoko euskaldunik. Asko eta anitx hitzak
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IC-003c-B 34:56