Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-111a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1998-02-09
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Angel Aintziburu
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Luzaide dantza. Kontrabandoa.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:05:00
bizimodua, eskola (00.45") Aurkezpena: Anjelen aurkezpena. Beti bizi izan da bertan eta beti maite izan ditu bertako joko eta ohiturak. Bost urtetik hamabi urteak arte egon zen eskolan. Gaztelania eta frantsesa ikasi zituen bertan eta asko gustatzen zitzaion eskolara joatea. Eskolan, kateziman eta pilotan aritzen ziren. Eskolara joan baino lehen eta ilunabarrean egiten zituzten etxeko lanak. 1200 bat pertsona bizi ziren Luzaiden 1925 inguruan. Gero gerra izan zen eta gauza asko galdu ziren orduan.
A02 00:05:00
00:10:18
bertsolaria Bertsolariak, Xalbador, Xanpun, Zubikoa, Alkat, Esponda eta Mixel ezagutu zituen. Larramendi ezagutu ez badu ere, badakizki bere kantuak. Aita arratsean kantuz aritzen zen su bazterrean eta horrela ikasi zituen berak. Zenbait kantari buruz: amodiozkoa (Xalbadorrena), Gerrakoa (Bordelena).
A03 00:10:18
00:11:47
bertsoa Bertsoa. Bordelek idatzi eta Erramun Martikorenak abestua.
A04 00:11:47
00:16:25
dantza Garaziko bost dantzari hoberenetarikoetatik hiru Luzaidekoak ziren. Kontakizuna Kanterori buruz. Beti jarraitu zaio dantzari Luzaiden. Luzaideko jaietan "Dantza Luze" zen lehenengo dantza. Orduan gazte gehienak aritzen ziren. Berak lagunekin ikasi zuen dantzan. Luzaideko dantza taldea leku askotara mugitu izan da. 1925.ean Iruñera joan ziren eta badaude abestiak.
A05 00:16:25
00:18:27
kontakizuna Soinua jotzeagatik apaizak ez zien komunioa ematen.
A06 00:18:27
00:21:35
inauteriak, kontakizuna Eske joaten ziren: "azeriak" arrautzak biltzen zituen etxeetan eske joaten zirenean. Oraindik ibiltzen dira eskean eta gero afaria egiten dute. Kontakizuna: apaizak elizan ere abestu beharko luketeela esatean erantzun ziotena. Maskak aurpegia tapaturik edo itsusi jantzita ateratzen ziren.
A07 00:21:35
00:26:20
dantza: Bolant dantza Leku eta aldi askotan dantzatzu izan da "Bolant dantza". Normalean plazan dantzatzen zen. Berak gehien maite duena martxa da.
A08 00:26:20
00:42:07
Gerra karlista, kontrabandoa Nekazaritza eta abeltzantzatik bizi ziren. Gero merkataritza hasi zen eta horrek eman dio bizia mugari. Muga 1530.ean jarri zen. Eta lekuko jendeari galdetu gabe egin zenez hala jokatu zuen bertako jendeak, kontrabandoan aritu ziren, ordura arteko eraman-ekarriei jarraituz. Merkeago zen lekura joaten ziren erostera. Gerra ondoren urte askoz Frantziatik Espainara pasatzen zen gehienbat. Denetarik pasatzen zen: espartinak, oihala, txokolatea, zukrea, irina... Guda karlisten denborak. Haiek ematen zieten tratua. Beraiek ez zuten horrelakorik sufritu. Ez zuten herritik joan behar izan. Beraientzat abantaila izan da kontrabandoa. Karabineroekin istiluak izan dituzte. Kontakizuna. Orain ez da horrenbesteko mugimendurik. Orain droga pasatzen da. Bertakoak atxilotu beharrean kanpotarrak gelditzen dituzte orain.
A09 00:42:07
00:46:56
bertsoa Bertsoa. Bordelek eginak. Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-111a-A 46:56