Inaki Camino
IC-014a
- Izenburua:
- Grabazio data: 1992-04-01
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Lina Lerindegiri.
- Ikertzailea: Iñaki Camino
- Gai nagusia:
- Gaiak: dantza, ehiza, elikadura: gazta, eskola, gramatika: lexikoa, Itoizko urtegia, jaiak, kontrabandoa, negua, nekazaritza: belarrak, ogibideak: artzaina, ogibideak: musikaria
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Txarra
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:01:45 |
gramatika: lexikoa | Lanak aldatu dira makinei esker. Lehen haragi-behiak zituzten eta orain esne-behiak dituzte. Ardien esnearekin gazta egiten dute. Gazna hitza erabiltzen dute baina gehienetan gazta hitza esaten dute. |
A02 | 00:01:46 00:02:57 |
elikadura: gazta | Gazta nola egiten den: esnea berotu 32 gradutara eta gero ordu erdi batez edo hiru laurdenez pausatzen utzi. Sutan ezarri berriz eta nahasiz 42 gradutara berotu, ordu erdi batez pausatzen utzi. Moldean sartu eta gero prentsan ezarri. Dena eskuz egiten da. |
A03 | 00:02:58 00:03:55 |
gramatika: lexikoa | Arotza hitza ez du ezagutzen, "herrero" erabiltzen du. Frantziako euskara ezberdina da eta ez du ongi ulertzen. |
A04 | 00:03:56 00:05:42 |
nekazaritza: belarrak | Garraldan negua luzea da, hotza eta elurtsua da. Belarrak sanferminetan hasten dira eta irailean urri-soroa egiten dute. |
A05 | 00:05:43 00:06:47 |
gramatika: lexikoa | Euskaraz ez dakizki hilabete guztien izenak. Urtaroak: primadera eta larrazkena. Asteko egunak: ortzeguna eta ortzilarea. |
A06 | 00:06:48 00:08:31 |
dantza | Jaietan orkestra ekartzen zuten. Jaien zain izaten ziren urte osoan hura baitzen ongi jaten zen garai bakarra. Orain ez da lehen bezala egunero jaten baitute ongi. Gauzak aldatu dira, beharrik. Ia igande guztietan soinujolea izaten zen eta dantzatzen ziren. Ez du Garraldako berezko dantzarik ezagutu. |
A07 | 00:08:53 00:09:40 |
ehiza | Orain ehiza-garaia da. Bi basurde hil dituzte. Anea hitza erabiltzen du, baina anaia hitza ere ezagutzen du. Basurdearekin txistorra eta txorizoa egiten dute, txerriarekin bezala. |
A08 | 00:09:41 00:10:46 |
Itoizko urtegia | Itoizko urtegia. Ez dakite nola eraginen duen Aezkoan. Jendeak ez du egiterik nahi. Artzibar eta Orotz-Betelurekiko harremana. Hangoek ere ez dute urtegia egiterik nahi. |
A09 | 00:10:47 00:12:10 |
negua | Neguko gauak: gizonek aziendak zaintzen zituzten eta emaztekiek puntua egiten zuten, eta goiz joaten ziren ohera. Irratia ezarri zelarik beranduago joaten ziren ohera. |
A10 | 00:12:11 00:13:40 |
ogibideak: artzaina | (Gizona mintzo da) Neguan lau hilabete ematen zituen Frantzian ardiekin, eta uda bortuetako etxoletan. Orain ez da Frantziara joaten, arazoak daudelako frantziarrekin. |
A11 | 00:13:41 00:14:48 |
kontrabandoa | Gehiago edo gutxiago Aezkoako herri guztietan egin da kontrabandoa, baina ez dute uste orain egiten denik. |
A12 | 00:14:49 00:19:13 |
ogibideak: artzaina | Artzaintza gogorra da bortxaz baldin bazoaz, gogo pixka batekin joanez gero ongi pasatzen da. Aberastu eta abrastu aldaerak. Erronkari eta Zaraitzuko artzaiak Bardeetara joaten dira negua pasatzera, Aezkoatik, ordea, Frantziara. Aezkoako ardiak latxak dira, Erronkari eta Zaraitzukoak txurrak. Sekula ez dituzte nahasi ardi-esnea eta behi-esnea. |
A13 | 00:19:14 00:21:59 |
elikadura: gazta | Gazta zaharra nola egiten den: itxura txarreko gaztak erabiltzen dira, itsusiak eta irekitzen direnak, garbitu eta xehatzen dira. Gero lapiko batean sartu urarekin, ongi nahastu eta bi hilabetez utzi. Gustu oneko gazta behar da, bestela gaizki ateratzen da. Inor ez da ausartzen gazta hoberena noizkoa den esatera. |
A14 | 00:22:00 00:25:02 |
jaiak | Eguberrietan eta neguan kartetan jolasten ziren, edo etxeetan biltzen ziren neskak eta mutilak eta askariak egiten zituzten. Batzuetan soinujolea izaten zen eta dantza egiten zuten. Etxez-etxeko erronda egiten zuten batzuetan. |
A15 | 00:25:03 00:27:00 |
ogibideak: musikaria | Aezkoan soinujole multzo bat zegoen. Orain txikiak berriro hasi dira ikasten Barañainetik datorren irakasle batekin. |
A16 | 00:27:01 00:28:27 |
eskola | Garraldako eskolara Aezkoa, Auritz, Orreaga eta Erroibarreko haurrak etortzen dira. Luzaidekoak hasieran etortzen ziren, baina gero eskola ezarri zuten bertan. |
A17 | 00:28:28 00:31:09 |
negua | Negu ederra ari du aurten, baina oraindik neguko garaia da. Azken urteotan ez da negu gaiztorik izan, baina duela lau edo bost urte inkomunikaturik gelditu ziren zortzi edo hamar egunez. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
IC-014a-A | 31:15 |