Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-001

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1987-11-28
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Maria Zubieta
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Tema : Arrarats, familia, usadio zaharrak (artoa, Eguberriak, eskola, txerria, jokoak), gertakari zaharrak...
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:45
etxeko lanak Etxeko lanak: udakoak (belarrak, lurra jorratu) eta negukoak: emakumeek etxeko lanak egiten zituzten: garbitu, josi, plantxa. Ukuilua anaiek garbitzen zuten. Plantxatzeko lurrinezko plantxak erabiltzen zituzten, egur ikatzarekin.
A02 00:03:45
00:09:00
ogibideak: ikazkina Egur ikatza ikazkinek egin eta saltzen zuten herrian. Hauek herriko mutilak ziren. Martxo aldera joan eta azaroan bueltatzen ziren. Orduan ez zuten asko irabazten. Diru asko egin zuten batzuei buruz ari dira.
A03 00:09:00
00:11:10
etxeko lanak Zituzten soroak. Berdin mutilek zein neskek egiten zuten belar lana. Etxeko lanak amak eta berak egiten zituzten.
A04 00:11:10
00:12:25
elikadura Bazkaria: babak, garbantzuak, noizean behin haragia, urdai azpikoa tomatearekin, entsalada, txistorra. Ogia ere etxean egiten zuten.
A05 00:12:25
00:15:50
elikadura: taloak Taloak arto irinez egiten ziren. Errotariak egiten zuen irina. Gero ur epela eta gatzarekin nahastu eta sua piztuta han egiten zen. Esnegain eta txerrikiekin jaten zuten. Baina berari ez zitzaion gustatzen.
A06 00:15:50
00:17:20
elikadura: piperropila Piperropilak bakarrik Inauterietan egiten ziren. Eguberrietan axuria edo jaten zuten, baina ez zegoen turroi eta xanpainik.
A07 00:17:20
00:21:00
elikadura: sagardoa Sagardoa egiten zuten etxean. Sagar "motel" soroa zuten eta jateko zozoak zirenez, mailuz zapaltzen zituzten sagardoa egiteko. Egurrezko kupelak zituzten, bertan ura eta sagarrak bota eta denbora batez uzten zuten, gaztainekin jateko gero.
A08 00:21:00
00:23:13
inauteriak inauteriek hiru egun irauten zuten. Laugarrrenean puskak eskatzen zituzten etxez-etxe afari bat egiteko. Neskek ezin zuten ezer egin. Maiordomo mutilak zeuden bakarrik. Beraiek ziren antolatzaileak, beraiek eskatzen zuten musika eta ordaintzen zuten dena. Musika txistua zen.
A09 00:23:13
00:24:24
denetarik, ogibideak: alkatea Bere aita herriko eta ibarreko alkatea zen. Behor gainean ibiltzen zen, Jauntsaratsera bileretara joan behar zuenean.
A10 00:24:24
00:25:24
denetarik Basaburu Nagusia eta Basaburu Txikiko herriak.
A11 00:25:24
00:27:29
eskola Arraratsen zegoen eskola eta hara joan behar zuten Igoakoek. Beraz denak elkarrekin ibiltzen ziren eta ongi konpontzen ziren.
A12 00:27:29
00:28:45
eskola, kontakizuna Eskolan bera eta bere lagunei egiten zizkieten bihurrikeriak.
A13 00:28:45
00:31:30
eskola Maistra Iruñekoa zen, erdalduna eta ez zien euskaraz egiten uzten. Eraztunen sistema.
A14 00:31:30
00:32:50
txerri hilketa Txerri hilketa neguan egiten zen. Txerria nahikoa gizenduta bazegoen pentsu eta arto irinaz, eta jateko ezer ez bazegoen hil egiten zen. Txorizo, txistorra, solomo, saihetsak... egiten zituzten eta herriko jendeari ere ematen zioten.
A15 00:32:50
00:37:03
abeltzantza: ardiak Orain bakarrik behiak daude, ez dago jada ardirik. Amak gazta egiten zuenean beraiei gaztanbera gustatzen zitzaien gehiago. Bera ardiekin ere ibili zen. Gaineko Bordan biltzen zituzten gauean. Ardi guztien izenak zekizkien.
A16 00:37:03
00:37:47
abeltzantza: ardiak, kontakizuna Egun batean hiru ardi falta zitzaizkion. Beste gizon batekin bilatzen ibili zen, baina hiru anaiek hartuak zituzten.
A17 00:37:47
00:41:45
hilketa, kontakizuna Hiru anaia horiek beste behin dirua lapurtzeko mutil bat hil eta leize batera bota zuten. Harrapatu zituzten eta Iruñean espetxeratu eta hil egin zituzten.
A18 00:41:45
00:44:20
abeltzantza: ardiak, animaliak: otsoa Bere etxetik gertu ez zegoen otsorik, baina Aralar aldean bai. Ardiak galtzen zirenean mendi batetik bestera oihu eta txistu egiten zieten gainontzeko artzainei.
A19 00:44:20
00:46:15
animaliak: txoriak Mendiko txoriak: belea, zozoa.
A20 00:46:15
00:46:52
denetarik Gurasoek kontaturiko konturik badakien.
B01 00:00:00
00:02:40
gaixotasuna, kontakizuna Aita nola hil zen. Gripea zuela zioten baina beste gaixotasun bat izan zuen, pleura, eta asmatu zutenerako berandu zen. Bere anaiak, Gerran zegoela, izugarrizko sukarra zuen eta gripea zuela esaten zuen medikuak. Baina berak esan zion aitarena eta ospitalera eraman zuten. Bertan egon zen hilabete askoz eta azkenean bi sahiets kendu zizkioten.
B02 00:02:40
00:04:25
denetarik, izen-abizenak Bere ama Berueten jaio zen. Amaren eta bere familiaren izen abizenak.
B03 00:04:25
00:06:25
denetarik Txikiak zirenean gurasoak ez ziren kontuak kontatzen aritzen. Eta amak kontatzen bazituen ere ez ditu berak kontatuko. Ikertzailearen aitaren adina, bere ama non dagoen ...
B04 00:06:25
00:10:12
jolasa: hogeitamaikan, jolasa: koxkin Irainak: Kakamukizu, kakazu hori! Hogeita hamaikan, koxkin (diruarekin), tortoloxak, harriekin jolasten zuten.
B05 00:10:12
00:11:30
etxeko lanak, negua Elurra egiten zuenean emakumeek etxea garbitzen zuten, josi, plantxatu ... Gizonek aziendentzat jana ekarri behar zuten.
B06 00:11:30
00:14:15
artilea, haria Artilea saldu egiten zuten. Ganbaran jartzen zuten lehortzen. Beraiek ez zuten galtzerdirik eta horrelakorik egiten, beste batzuek egiten baitzituzten. Artilea harturik haria egiten zuten, goruarekin. Baina berak ia ez du egiten ikusi.
B07 00:14:15
00:17:00
abeltzantza: kaikuak Kaikuak egurrezko ontziak ziren ardiak jezteko erabiltzen zituztenak. Esne horrekin gazta egiten zuten. Hangoa zen gaztarik onena.
B08 00:17:00
00:17:42
nekazaritza: baratza Baratzean: letxuak, tipulak, baratxuriak, eskarola, patatak, lekak.
B09 00:17:42
00:21:26
lixiba Arropa eskuz garbitzen zuten. Latsarrian garbitzen zuten. Hautsa erabiliz arropa garbiago gelditzen zen. Ura berotzen zuten etengabe, epeletik hasi geroz eta beroago irakin arte, gero hoditik botatzeko. Goiko muturrean maindire bat jartzen zuten, hautsa bera pasa ez zedin eta gainetik ura botatzeari ekiten zioten, hoditik behera, arropa zegoen harrizko baldera erortzen zelarik. Arropa zuria eta gero urdina edo koloreko arropa sartzen zen ur berean.
B10 00:21:26
00:23:30
xaboia Gerra garaian etxean egiten zuten xaboia. Harategian erosten zuten seboa eta oroitzen ez zen beste zerbaitekin nahasten zuten eta eltzean urtzen zuten.
B11 00:23:30
00:32:18
denetarik Mariak beste emakume batekin zenbait jenderi buruz hitz egiten du. Aspaldiko ezagunak nola dauden eta haien osasunaren inguruan dihardute.
B12 00:32:18
00:33:33
istripua, kontakizuna Laurogeita sei urte zituenean kotxe batek harrapatu zuela kontatzen du.
B13 00:33:33
00:42:30
denetarik Berriz ere jende gehiagori buruz hitz egiten dute. Gizon bat ere sartzen da pixka batean elkarrizketan. Nonbaitera joan zen eta aste osoan eguraldi txarra egin omen zuen. Beste zenbait pertsonari buruz aritzen dira.
B14 00:42:30
00:44:40
denetarik Gaztetan ongi egon eta horrela gelditu beharko ginateke. Denbora bateko dantzaldiak. Berrogeita hamar baino gehiago egoten ziren dantzan. Denbora hartan ez zutela atera behar uste zuten.
B15 00:44:40
00:45:40
denetarik, erlijioa: fedea, txantxa "Jainkoak estutzen du baina ez du itotzen" esaeraren inguruan aritzen da María gizonarekin. Jainkoak laguntzen al du?
B16 00:45:40
00:46:36
denetarik, txantxa Erretzearen kontuaz adarra jotzen diote elkarri Mariak eta gizonak.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-001-A 46:57
I-001-B 46:44