Irati Irratia
IR-010
- Izenburua:
- Grabazio data: 1998
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Fulgencio Larrañeta
- Ikertzailea:
- Gai nagusia:
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:07:45 |
eskola | Sarrera eta aurkezpena. Hiru bilobek bere lanaren aurkezpena eta bere aitona aurkezten dute irratian. (05.44") Galdera pertsonalak: izena, familia, gurasoen lanari buruz. Eskola: ez zen orain bezala. Zaharrenak hamabi urte zituen eskolan. Idazten, irakurtzen, batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiten ikasi zuten. Bera bederatzi urteak arte egon zen. |
A02 | 00:07:45 00:08:15 |
etxeko lanak | Eskola utzi eta gero, etxeko lanak egin zituen: abereak zaindu, ereitea: garia, oloa, garagarra eta babak. |
A03 | 00:08:15 00:16:00 |
Iparralde, ogibideak: artzantza | Artzain moduan joan zen Iparraldera. Bizpahiru artzain berrehun bat ardirekin joaten ziren. Orbaitzetatik atera eta Berrobin, Donazaharren, Heletan eta azkenik Hazparnen egiten zuten lo etxe partikularretan. Etxean egindako galtzerdi eta jertseak janzten zituzten. Gazta, ogia, txingarra eta ardoa eramaten zuten jateko. Ardiekin bentetan ibiltzen ziren eta han erditu eta bildotsak izaten zituzten ardiek. Udaberrian bueltatzen ziren. Lau hilabete irauten zuen bidaiak. Bidaia egiteko hiru egun behar zituzten. Kontakizuna. Urteberri gauean lagunari esan zion oso egun ona izango zela hurrengoa, baina egun hartan elurra egin zuen. (11.24" - 13.27") Maiatzaren hasieran egiten zuten buelta. Bueltatzeko behar zuten denbora eta egiten zuten bidaia. Orion etxolara joaten ziren, ez etxera. Ardiak erditu, gazta egin eta jatekoa prestatu. Ekainaren 20.an ilea mozten zieten. Egun horietan bazkari ona zuten. Hamabi urtez artzain egon eta gero, ardiak saldu zituen eta etxeko lanak egiten aritu zen. Abereak erosi zituen, hazi eta saldu egiten zuen. |
A04 | 00:16:00 00:19:25 |
tresneria | Tresneria. Gaur egun dena mekanizatuta dago. Orduan idiekin lantzen zen lurra: oloa, garia. Haizearekin nola garbitzen zuten garia. Gerra garaian garijotzeko makina bat erosi zuten. |
A05 | 00:19:25 00:22:00 |
ezkontza | Lehenengo mezatara joan behar zuten baina gero, lauretan, akordeoi musika zegoen plazan igandero. Horretaz gain, ezkontzak ere bazeuden: denek joan behar zuten elizara ezkontzera. Herrian bertan egiten zen bazkari ona: zopa, barbantzuak, aza zuria, bildotsa, haragi egosia tomatearekin eta postrea: natila, mazapana, kafea, konaka eta rona. Bazkal ondoren akordeoi musika izaten zuten. |
A06 | 00:22:00 00:25:12 |
abestia: erronda | Errondak. Hogei bat mutil behintzat kantuz joaten ziren etxez-etxe. Leihotik begiratzen zieten neskek eta jotak kantatzen zizkieten. Koplak gaztelaniaz (22.59"- 23.20"). Agurra eta eskerrak. (23.30") Bere bilobekin irratiko elkarrizketa: Fulgencioren itxura: baxua, hile txuri, betaurrekoduna eta txapelduna. Oso alaia eta beti hitz egiteko prest. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
IR-010-A | 31:28 |