Fitxategiak

Fitxategiak

Dialektologia

D-068

  • Izenburua:
  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Resurrección Arburua Irisarri
  • Ikertzailea: Joseba Olagaray Goyeneche
  • Gai nagusia: Nire gaztaroko bizimodua.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:04:50
txerri hilketa Aurkezpena. Txerria hiltzeko dena prest edukirik, goizean txerri hiltzailea herritik txakurrekin oinez etorri zain egoten ziren. Familia guztiak hartzen zuen parte: batzuek odola jaso, besteek txerria hartzen. Behin hilda, txerria erre eta ur epelez garbitzen zen lehortzen uzteko arratsa bitartean. Gero puskatu eta odolkiak egiten ziren eta lukainkak hurrengo egunean. Odolkiak sagardo eta ardoarekin jaten zituzten eta elkarri zirika ematen zuten eguna. Sagardoa etxean egiten zuten, makina egokiarekin. Kalabaza, artoa eta etxeko gauza naturalak jaten zituzten.
A02 00:04:50
00:06:45
etxeko lanak Etxean lan handia zuen: senideak zaintzen, txerriak bazkatzen, behiak jezten. Lanak denen artean banatzen zituzten, goizean nagusiak hasten zirelarik besteak eskolara joateko.
A03 00:06:45
00:09:15
etxea Etxeak handiak eta irekiak izaten ziren. Sua egitean atea ixten bazen etxea kez betetzen zen. Lo egiteko gelan geroz eta pertsona gehiago egon eta hobeki, bero gehiago izango baitzuten. Koltxoiak artilez egiten ziren eta mantarik ez zegoenean tapatzeko ere balio zuten. Etxeko goi aldean, belarra, ilarrak, patatak, artoa, sagarrak, etab. izaten zituzten eta behean berriz, behiak, astoa, txerri eta oiloak. Horrela betetzen ziren etxeak jende eta aziendekin.
A04 00:09:15
00:10:09
janzkera Arropa arrunta zuten. Gizonek garrantzi handia ematen zioten trajeari, mezara joateko eta.
A05 00:10:09
00:12:47
eskola, jolasa: pilota, jolasa: soka saltua Sei senide ziren eta bi mutilek ihes egiten zuten eskolara ez joateko. Eskolan irakasle bat zegoen haur askotarako, beraz ez zieten kasu gehiegirik egiten. Mutilak eta neskak beti bereiz ibiltzen ziren, batzuk pilotarekin besteak soka saltuan.
A06 00:12:47
00:22:13
gerra: abestiak Gerra garaian soldaduak ondoko etxean egoten ziren eta ofizial, sargentu eta alferezak bere etxera joaten ziren lotara. Solasean ibiltzen ziren eta abesti asko ikasi zituen: "Cara al sol" (15.06"-15.55"), Karlisten abestia (16.36"-17.15"), "Salta, salta caballito" (18.13"-18.30"), "Soldadito" (18.45"), beste bat (20.47"-22.06"). Falangista eta Reketeen koloreak. Bera "Margarita" zen gerra hartan.
A07 00:22:13
00:23:57
euskara: erdaldunen euskararekiko jokaera Beraiek euskaldun izateagatik erdaldunen aurrean asko sufritu zuten. Bestetik ere, beti berezturik ziren karrikatarrak eta baserritarrak. Beraiek tontoak ziren eta beti engainatuak bizi izan dira.
A08 00:23:57
00:27:14
erlijioa: dotrina Katekesian oraindik ongi irakurtzen ez zekiela, irakurtzera ematen zion apaizak eta garaian errespeto handia izaten zitzaien, eta beldurra ere. Beraz, zigorrak sufritzen iskin batean egoten zen eta esaten zieten infernura joango zirela. Dena latinez kantatzen zuten. Beti beldur handiarekin bizi izan dira kalean, etxean eta baita elizan ere.
A09 00:27:14
00:28:45
euskara: euskalki desberdinak Oraingo euskara ulertzeko zaila iruditzen zaie. Hilabeteak esaten ditu. Herri artean ere desberdintasunak daude. Ardiak zaintzen mugan ibiltzen ziren eta han ere arazoak izaten zituzten.
A10 00:28:45
00:32:53
abeltzantza: bazka, abeltzantza: txerriak, elikadura: jakiak, erlijioa: arrosarioa, neskaren lana Udaberrian zerri bazka ekartzera joaten ziren astoarekin. Haiek pikatzen bi hilabete ematen zuten. Bera gazteena zenez, janari-garraiotzat zuten, bazkaria igotzen zien saskia buruan zeramalarik. Bertan bazkaldu eta etxera ailegatzean ilunabarreko lanak zituen egiteko: txerri eta behiak bazkatu, egurra xehatu sua egiteko. Afaltzeko sobrak eta esne ona, gaztainak, sagar onak, txerrikiak. Azkenean arrosarioa familia guztia elkarrekin falta gabe. Artoa eta ilarra erabiltzen zuten. Orduan apaizak eta eliza ez ziren orain bezala.
A11 00:32:53
00:37:04
ehiza, kontakizuna Senide zaharrenak ehiztatzea zuen gustoko eta eskopeta bat nahi zuen. Baina aitak ez zion erosi nahi. Berak orduan zuen diru zerbait atera bankutik eta erosi zuen. Mendira ehizara joan zen egun batean eta gendarmeak atera eta kendu egin zioten. Gero gerrara joan eta han hil zen. Neska zaharrenari titiak erakustea eta gauez irakurtzea gustatzen zitzaiolako errieta egiten zioten. Gazteena deskargatzen ari ziren kamioi batean sartu zen eta honi ere errieta eman zion aitak.
A12 00:37:04
00:38:22
goitizenak, kontakizuna Elkarri jartzen zizkioten goitizenak. Txikia zenean besteei oihukatzen zien amak, berari ez.
A13 00:38:22
00:40:31
jolasa: kandeleroka, jolasa: kantautoka, jolasa: marrak Jokoak: kantautoka, kandeleroka, marrak, soka saltua, tortoloxak, kartatan. Bere lehenengo eta bakarra izan zen jostailua.
A14 00:40:31
00:42:42
esaera zaharrak Esaera zaharrak.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
D-068-A 42:53
Dokumentua Edukiera Materiala
 D-068 9.8 MB Transkripzioa