Xorroxin Irratia
X-011a
- Izenburua:
- Grabazio data:
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Felipe, Agustin, Margari, Manuel
- Ikertzailea:
- Gai nagusia:
- Gaiak: arropa, bidaia, bizimodua, dantza, denetarik, elkartea, erlijioa, eskola, ezkongaiak, ezkontza, familia: guraso/seme-alabak, Gerra, jubilatuak, kontakizuna, lana: mendiko lana, lana: soldata, sexualitatea
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:16:10 |
bidaia, jubilatuak | Apirilaren 5ean "Montecillo", toreatzen den leku batera joango dira erretiratuak. Nafarroako Erribera ikusiko dute, bazkaria eta dantzaldia izango dute. Hirurehun eta berrogeita hamar lagun joango dira. Ateratzeko ordua eta autobusen antolaketa. (05:10") Las Palmasen daude beste erretiratu batzuk. Bihar etorriko dira. (06:10") Benidormerako bidaia prestatzen ari dira. Laurogei plaza dituzte. Benidorm gustokoa dute erretiratuek. Urtero bi bidaia antolatzen dituzte hara. (08:25") Gimnasia egiten ere jarraitzen dute. Iruñeko Anaitasuna kiroldegira joango dira gimnasia egitera, gimnasia erakusketa bat egingo diete eta Toron bazkalduko dute. Hurrengo ateraldia egun bateko bidaia izango da Lourdesera. (10:40") Benidorm oso lasaia da eta hondartza gustatzen zaie. Batzuek ez zuten ezagutzen erretiratu arte. Hotelari eta janari kontuei buruz. Egun bateko bidaietara joaten dira baina nahiago dute leku batean egun gehiago egon lasai-lasai. (14:40") Mus txapelketak antolatzen dituzte. |
A02 | 00:16:10 00:23:35 |
bizimodua, denetarik | Manuel hogeita hamasei urtez egon zen baserrian. Baserri txarra zen eta Doneztebera joan zen lanera. Agustin, hogei urterekin soldadu joan zen arte, baserrian bizi izan zen. Santanderren egon zen soldadutza egiten, ongi pasatu zuen. Itzulitakoan aizkora hartuta Iratira eta gero Frantziara joan zen lanera. Gero fabrikan sartu zen. Ezkongabea da. Margarita hamalau urterekin atera zen neskame lanera, Donezteben. Gero hara joan zen bizitzera. Felipe hogeita zortzi urtez egon zen etxean. Orduan ezkondu zen eta Donezteben denda ireki zuten. Ezkondu arte, mendian egon zen lanean. |
A03 | 00:23:35 00:28:00 |
Gerra | Gerra garaiko oroimenak: Manuel: Ondoko baserrira joaten ziren gaua bertan pasatzera. Bi gizonek atean ematen zuten gau osoa sarde eta tresnekin guardia egiten. Biharamun goizean berriz joaten ziren etxera. Beldurra bai, baina goserik ez zuten pasatu. Baserrian egonik beti zerbait egoten zen. Felipe 1932an Sunbillan jaio zen eta lau urte zituen Gerra hasi zenean. Zuhaitzak moztu eta karretera mozteko erabili zituzten. Beharra bai, baina goserik ez zuen pasatu. |
A04 | 00:28:00 00:38:45 |
eskola, lana: soldata | Oso denbora laburra eman dute eskolan. Neguan batzuetan zihoazen baina udan lan handia zegoen etxean. Gaur egun idatzi eta irakurtzen badakite. Agustin: ardiak jeiztera jaikitzen ziren, segaz belarra ebakitzera joan eta bazkaldu arte aritzen ziren. Hamaika urtetan hasi eta soldadu joan arte horrela aritu zen. Margarita bederatzi urte zituela, maizterrak zirenez, nagusiaren etxean lanak egiten hasi zen eta hiru urtez egon zen. Gero neskame joan zen hogeita bi urte zituela ezkondu zen arte. Orduan ez zen orain bezala ordaintzen, hiru urtetan ez zioten sosik ere eman. Feliperen lehenengo soldata, Diputazioan izan zen, hamabost urterekin. Galtza motzetan joan eta luzeak jartzera bidali zuten etxera. Hamabi pezeta ematen zioten eguneko, Sunbillako kanalean hemezortzi. Mendian gero, mila berrehun pezeta inguruan jasotzen zituen hilean. Felipe hamalau urte izan arte joan zen eskolara. Ikasketekin jarraitzea gustatuko zitzaiokeen baina ezin zuten. Hamazazpi urte zituela joan zen mendira eta han bai pasatu zituela kalamitateak. Agustinek mila pezeta irabazten zuen hilabetean eta nahitaez aurrezten zuten, igande arratsaldea besterik ez baitzuten libre. Felipek behin berrehun eta berrogeita hemezortzi egun eman zituzen mendian behin ere jaitsi gabe. Babak besterik ez zituzten jaten. Igande arratsaldean zerbait jaten zuten askarian: bakailao eta patata frijituak tomate pixka batekin. Handik basati bihurtuta itzultzen ziren. Margaritak ez du miseriarik pasatu. Manuelek ere ez, baserrian egonik, aukera gehiago izaten baitzituen. Ultzamatik astoz ogia ekartzen zuten. Agustinek ere mendian babak besterik ez zituen jaten. Zortzi bat urte aritu zen mendian. Mendian eta Ameriketan dirua egiten zen, ez baitzen gastatzen. Gazte denbora gogorra gogoratzen dute, baina neguan hiru hilabetez egoten ziren etxean goxo-goxo. |
A05 | 00:38:45 00:41:30 |
kontakizuna, lana: mendiko lana | Felipek oso gaizki pasatu zuen mendian. Zenbaitetan negar egin zuen. Kontakizun tristea. |
A06 | 00:41:30 00:47:20 |
erlijioa, familia: guraso/seme-alabak | Felipek beti esaten du bere umeak bera baino hobeak direla. Beraiek gazteak zirenean gaurko gazteak baino okerragoak ziren. Lehen gurasoei errespetua baino gehiago beldurra zitzaien. Gauza bera maisu eta apaizari. Apaiza eskolara joaten zen egunero dotrina irakastera. Familian ere otoitz egiten zen. Egun osoan zehar erlijio giroa nabarmena zen. Ez dute erlijiotik kanpo gelditzen zenik ezagutu. Mezatara ez joateko baimena eskatu behar zen. "Hijas de María" delakoak. |
A07 | 00:47:20 00:51:08 |
dantza | Arropa berezia zuten igandeetarako. Igande arratsaldetan dantzaldia egoten zen, baina solte dantzatzen zen, jotak eta. Kanpaiak jotzen zituztenean etxera joan behar zuten. Orduan denei gustatzen zitzaien dantzatzea. Felipe ez da dantzazalea izan. Zahartzearekin batera hasi zen dantzan. Batek ere ez daki musika tresnarik jotzen. Orduan ez zegoen horretarako aukerarik. |
A08 | 00:51:08 00:58:30 |
ezkongaiak | Manuelek Margarita igande arratsalde batean ezagutu zuen eta handik sortu zen harremana. Lau urtez egon ziren nobio. Agustin ezkongabea da eta arreba batekin bizi da. Felipek andregaia betidanik ezagutzen zuen, herrikoa baitzen. Josten ikastera joaten zen Feliperen amarengana. Gabon zaharrean bere arrebaren ezkontzan, koruan ikusi eta behera joateko esan zion. Hurrengo egunean dantzaldia amaitutakoan lagundu zuen. Zortzi urtez egon ziren nobio baina oso gutxi ikusten zuten elkar. Neskak hamasei urte zituen, berak baino lau urte gutxiago. Menditik gutunak idazten zituen, bere andregaiarentzat eta besteen andregaientzat. |
A09 | 00:58:30 01:00:00 |
arropa, ezkontza | Margarita soineko beltzez eta senarra trajez jantzita ezkondu ziren. Donamarian ezkondu ziren, bazkaria eta dantzaldia. Iruña, Lizarra eta Donostian egon ziren eztei-bidaian. Felipe ere berdin ezkondu zen. Iruñean ezkondu ziren eta Donostia eta Iruñean egon ziren eztei-bidaian. |
A10 | 01:00:00 01:03:30 |
sexualitatea | Ezkongauean biluzteko bildurra izaten zuten. Ezkondu aurretik hitz egiten zuten sexualitateari buruz. Pixka bat hurbildu ere egiten ziren. Jendeak ikus ez zitzan neska aurretik joaten zen. Gaur egun lasaiago hitz egiten da sexualitateari buruz. Beraiek ez zuten prestakuntzarik izan eta ez zeuden prestaturik. Frantziako lagunek odolik ez ote zuten esaten zieten. |
A11 | 01:03:30 01:11:55 |
elkartea | Arkupe elkarteari oso eskertuta daude. Beraiek antolatu eta prestatzen dute dena. Erretiratu bezain laster bazkide egin ziren. Felipe da Arkupe elkarteko presidentea. Bere ideia Ubarminen aldakatik operatuta egon zenean sortu zen. Hango guztiak oso ongi portatu ziren berarekin eta berak ere besteentzat zerbait egin behar zuelakoan hasi zen horretan. Manterola, Pablo eta Urroztar batekin batera hasi zen. Gaur egun bi mila seiehun inguru bazkide dira. Hasiera zaila izan zen, baina gaur egun Nafarroan lehenengoak dira. |
A12 | 01:11:55 01:15:33 |
denetarik, elkartea | Margaritak goizean zazpi kilometro oinez egiten ditu. Gero etxeko lanak egiten ditu eta lasai bizi dira. Agustinek baratzea du eta bertan eta paseoetan ibiltzen da. (74:00") Arkupek ez du udaletxeekin traturik egiten. Bere lokalaren erdia Nafarroako Gobernuak ordaindu zuen eta beste erdia beraiek. Agurra eta eskerrak. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
X-011a-A | 75:32 |