Orreaga Ibarra
N-065
- Izenburua:
- Grabazio data: 1998-5-6
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Mª Sol Galarza.
- Ikertzailea: Nekane Alzueta
- Gai nagusia: Hizketa librea: gaztetako oroitzapenak, gertakariak, bizimodua, Oderitz / Etxaleku desberdintasunak...
- Gaiak: bizimodua, denetarik, gaztaroa, herria, ikasketak, jaiak, kontakizuna, lana, mutilak/neskak
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:02:25 |
bizimodua, gaztaroa | Gaztaroa apaiza zen osaba baten etxean eman zuen. Oso harreman gutxi izan zuen senideekin eta dotrina eta gero jolasten ere ezin zen gelditu, etxeko lanak egin behar baitzituen. Idazkariarengana mandatuak egitera mandila jarrita bidaltzen zuten eta lotsatu egiten zen gazte guztien aurrean. Guzti horrek markatu egin zuen. Hasieran zerbitzari batekin zegoen baina joan zen eta hamasei urte zituela bere ardurapean gelditu ziren elizaren eta etxeko eginbehar guztiak. |
A02 | 00:02:25 00:03:26 |
mutilak/neskak | Elizan eta eskolan emakumeak alde batean eta gizonak bestean jartzen ziren. Neskak haurdun gelditzen baziren lotsa beraientzat zen, mutilek erru gutxiago zuten. Mutilek askatasun gehiago zuten. Neskak dantzatzen ikusten bazituzten, apaizak "hijas de Maria"tik atera egiten zituen. |
A03 | 00:03:26 00:03:53 |
ikasketak | Herriko gehienak Iruñera joan ziren ikastera, baina berak ez zuen aukera hori izan. |
A04 | 00:03:53 00:05:33 |
jaiak, kontakizuna | Apaizaren etxean zegoenez, ez zuen besteek adina askatasun. Apaiza baino, zerbitzaria zen kaxkarragoa. Irurtzunera joan ziren jaietara okinaren kamionetan. Bueltan zerbitzariak baimen gehiago ez eskatzeko esan zion. Hurrengo jai egunean baimenik eskatu gabe joan ziren. |
A05 | 00:05:33 00:08:00 |
denetarik, herria | Herrian meza eta arrosarioa ondoren elkartzen ziren gehien. Osabak arratsaldean ematen zuen meza eta gero gelditzen ziren solasean. Ezkondu zenean Irurtzunera joan zen bizitzera. Herria eta Irurtzun arteko desberdintasunak. Ezkondu eta geroko bizimoduaren desberdintasunak. |
A06 | 00:08:00 00:08:45 |
lana | Lehen eta oraingo gazteen arteko desberdintasunak: lan kontuak. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
N-065-A | 08:47 |