Fitxategiak

Fitxategiak

Dialektologia

D-057

  • Izenburua:
  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Iosune, Maria, Valentin Arana.
  • Ikertzailea: Beatriz Otxotorena Villanueva
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:46
Eguberriak, eguna: errege bezpera eguna Aurkezpena. Bere burua aurkezten du Josunek. Urtarrilak 5ean, errege bezperan, gazteak zintzarriekin ibiltzen dira herrian barna eta meza egiten dute Erregeei ongi etorria emateko. Leihoetatik zarata egiten da ere helburu berarekin.
A02 00:04:53
00:06:43
inauteriak Inauteriak otsaileko lehenengo asteburuan izaten dira. Ostiral gauean afari batekin hasten da. Larunbat goizean denak elkarrekin gosaldu eta gero musikarekin eske joaten dira etxez-etxe, lortzen denarekin bazkaria egiteko. Aparte dauden baserrietara ere joaten dira.
A03 00:06:30
00:07:20
erlijioa: San Jose San Jose egunean, martxoak 19, San Jose loreak eramaten dira elizara.
A04 00:07:20
00:08:50
erlijioa: Aste Santua Aste Santuan mezara ura eta egurra eramaten da. Su handi bat egiten da elizatik kanpoan eta ura bedeinkatzen da. Bakoitzak su hauts eta ur pitxar bat eramaten du etxera. Su hautsa sura botatzen da eta ur bedeinkatuarekin arrosarioa errezatzen dute egunero. Egun batean gurutzeak harturik elizari bueltak ematen zaizkio errezatzen duten bitartean.
A05 00:08:50
00:10:40
Sanjoanak Maiatzean menditik zuhaitz bat hartzen da eta elizatik kanpoko aldean landatzen da. Bedeinkatu egiten da. Gero hori ganbaran gordetzen da eta San Joan bezperan sua egiteko erabiltzen da, eta jendeak saltatu egiten du. Gero afari bat egiten da herriko etxean. Su handi bat egiten dute plazan eta musikarekin batera jendeak saltatu eta dantzatu egiten du.
A06 00:10:40
00:11:45
nekazaritza: belarrak Eguraldi ona hasten zenean belarra moztu eta siloan gordetzen zuten. Orain gehienek pakak erabiltzen dituzte lehortu eta biltzeko modu bezala.
A07 00:11:45
00:15:27
jaiak Berueteko jaiak. Urritik abuztura pasatu zituzten. Ostegunean ematen zaie hasiera afari batekin. Ostiral goizean meza nagusia, larunbatean mus txapelketa eta umeentzako jokuak daude. Igandean aizkolari eta bertsolariak egoten dira. Astelehenean etxez-etxe eske ibiltzen dira, eta gero ostatuan bazkaria egiten dute. Urrian afaria eta musika egoten da errekordatorio moduan.
A08 00:15:27
00:17:28
Eguberriak, Olentzero Olentzero egunean gazteek Olentzeroaren panpina egiten dute eta etxez-etxe joaten dira eskean abesten. Bestalde Gartzainen, gizon bat Olentzeroz janzten da eta aldez aurretik eramaten dizkioten opariak banatzen ditu eta gaztainak eta sagardoa banatzen dira. Urteberri eguna familiarekin ospatzen da.
A09 00:18:00
00:19:05
Eguberriak Mari Puri hasten da orain urteko festen berri ematen. Lehenengoa, urtezahar gaua zen gaupasa eginez pasatzen zutena.
A10 00:19:05
00:20:48
inauteriak Inauterietako hiru egunak bi mutil nagusik antolatzen dituzte. Ostiral gauean afaria, larunbatean eskean ateratzen ziren eta gauean afari eta dantza zegoen eta igandean bukatu egiten ziren. Gehien bat mutilek hartzen zuten parte.
A11 00:20:48
00:21:45
Sanjoanak Aste Santua ez zen modu berezian ospatzen. San Joan bezperan zuhaitz handi baten bila joaten ziren mendira eta gero landatzen da.
A12 00:21:45
00:22:08
erlijioa: Santa Agata Santa Agata duela hiru urte besterik ez da ospatzen, euskara zerbitzuak bultzatua.
A13 00:22:08
00:22:55
erlijioa: Hausterre-eguna, inauteriak Hausterre-egunean egurrak eramaten dira elizara eta erre egiten dira. Lehen Aste Santuko larunbatean egiten zen.
A14 00:22:55
00:23:40
erlijioa: San Jose Martxoak 19an ez ziren loreak eramaten. Maiatzean eta bezpera bakoitzean eramaten zituzten loreak eta abesten zuten.
A15 00:23:40
00:25:23
jaiak Berueteko jaiak. Lehen urrian ziren. Ama Birjina zen zaindaria eta aurreko larunbatean hasten ziren. Orkesta ekartzen zen musikarako, baino ekintzetako parte hartzaile gehienak herriko jendea ziren.
A16 00:25:23
00:25:56
Eguberriak Olentzeroa ez zen ospatzen. Ume taldeak elkartzen ziren eta herriko etxe guztietatik eskean joaten ziren eguberrietako jaiotzaren errepresentazioa egiten eta abesten.
A17 00:25:56
00:27:00
txerri hilketa Txerria hiltzeko garaia urtarrila eta otsaila bitartekoa zen.
A18 00:27:14
00:31:00
abestia Mariaren aurkezpena. Errege eguna ez zen ospatzen. inauterietan afariak egiten ziren. Aste Santua egunero meza zegoen eta ez ziren afaririk egiten. San Jose loreak ez ziren eramaten elizara. Amabirjinari abestia (29.35"- 30.02"). Berueteko jaiak alaiagoak ziren ez baitzeuden jende artean istilurik.
A19 00:31:15
00:32:50
jaiak Valentinen aurkezpena. Herriko festek hiru egun irauten zuten. Zenbait mutil nesken etxera joaten ziren eta piperropilak ematen zizkieten.
A20 00:32:50
00:33:50
inauteriak Inauterietan herriko gazteek etxe bat alokatzen zuten eta hiru egunez egoten ziren han. Sukaldaria zuten et bertan bazkaldu eta afaltzen zuten. Bi ahari hiltzen zituzten eta haiek jan.
A21 00:33:50
00:36:58
Sanjoanak San Joan egunean hiru apaizek ematen zuten meza eta hortik aurrera festa handia. Bezperan zuhaitz baten bila joaten ziren. Aurretik mendietan lo egiten zuten artzainek bilatzen zuten non zegoen zuhaitz politena. Elorriak jartzen ziren ateetan. Eta suak ere egiten ziren eta gazteek salto egiten zuten.
A22 00:36:58
00:38:19
Eguberriak Errege bezpera egunean joareak hartuta egun guztian herritik bueltaka ibiltzen ziren. Hamarrak aldera ezkilak jotzen ziren eta tirokatzen saiatzen ziren.
A23 00:38:19
00:40:15
erlijioa: Aste Santua, karrakak Aste Santuan karrakak egiten ziren eta gazteak hiru egunez ibiltzen ziren bueltaka. (Karrakaren soinua) Mezan ere, mutilek bi minutuz karraka jotzen zuten.
A24 00:40:15
00:41:22
jaiak Berueteko jaiak urriko lehenengo igandean ziren. Herri guztiak bezperan erronda batekin ematen zion hasiera. Senide guztiak biltzen ziren eta arratsaldero plazan dantza zegoen.
A25 00:41:22
00:42:50
kondaira, sorginkeria Sorginek ehungilearen alaba ur bila joan zenean eraman eta ontzia tximinitik behera bota zutela kontatzen duen kondaira.
A26 00:42:50
00:47:57
kontakizuna, lapurrak Diru asko zeraman mutil bati lapurtzeko asmotan, buruan jo eta leize batera bota zuten. Azkenean mutila aurkitu zuten eta gaizkile haiek Iruñera eraman zituzten gartzelera eta bertan hil zituzten. Horren ondorioz Iruñean Beruete gaizkileen herria bezala zen ezaguna.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
D-057-A 48:20
Dokumentua Edukiera Materiala
 D-057 4.8 MB Transkripzioa