Fitxategiak

Fitxategiak

Inaki Camino

IC-016c

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1983-07-22
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea: Iñaki Camino
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:04:03
ogibideak: ehungilea Oihalak egiteko belarra (lihoa?). Alorrean ereiten zen, eta biltzen zelarik traste batzuekin zanpatzen zen -etxean egurrik ez zen behin erre zituzten traste horiek-, gero haria biltzen zen eta ehungileak tela egiten zuen, eta tela horiekin maindireak egiten ziren.
A02 00:04:04
00:13:27
jaiak Jaietan ttunttuneroa etortzen zen eta ingurutxoa dantzatzen zuten. Jaiak sanmartinetan dira. Egungo jaiak ez du lehenagoko itxurarik. Ahaideak etortzen ziren, hala ere jende gutxi biltzen zen. Iluntzeko ezkilak jotzen zuelarik neskak etxera sartzen ziren, baina mutilak kalean gelditzen ziren. Jaietan neskek piper-opilak edo txuribeltzak egiten zituzten mutilentzat. Txuribeltza zer den. Lehen San Martin bezperan mutilak herriko tabernan biltzen ziren, gaztainak erretzen zituzten eta herrian erronda egiten zuten. Soinularia Iturenetik etortzen zen.
A03 00:13:28
00:18:01
inauteriak Inauterietan puskak biltzen zituzten eta mutilek bakarrik jaten zituzten gerrenean eginda. Sanmartinetan biltzen ziren puskak soinularientzat ziren. Inauterietan neskek puskak ematen zizkieten mutilei. Bazkalondoan txatxoak ateratzen ziren. Txatxoa, eta txatxutu zer den.
A04 00:18:02
00:20:05
aisialdia Igandeetan, jaiez gain, ez zegoen ezer, bakarrik errepidean paseatu ilundu arte.
A05 00:20:06
00:27:38
euskara: galera Gazteek ez dute euskaraz egiten, baina gehienek badakite. Azken urteotan karrikan dena erdaraz egiten da. Ez zuten uzten euskaraz egiten eta liburu guztiak erdaraz ziren. Herrian badira hamahiru-hamalau urteko neska-mutilak euskaraz hitzik ez dakitenak beren gurasoak euskaldunak izan arren. Apaizak euskaldunak zirenean, dotrina erdaraz ematen zieten, eta liturgia aldatu zutenean eta latina kendu, apaizak, nahiz eta euskalduna izan, dotrina erdaraz ematen zuen.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IC-016c-B 27:43