Fitxategiak

Fitxategiak

Inaki Camino

IC-009a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1987-04-22
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Victoriana Goikoa Arozarena. Fermin Elizondo Barberena.
  • Ikertzailea: Iñaki Camino
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Txarra
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:48
ipuina Orbarako Joanex Iriartekoaren ipuinak: azeriarena. Behin batean herriko etxeetako oiloak jaten zituen azeria harrapatu zuten bizirik. Azeriari zein zigor ezarri ez zekitenez, Joanexi deitu zioten oso buru gaitzekoa zelako. Joanexek zera proposatu zuen: azeria lastoz inguratu eta su eman. Halaxe egin zuten herriaren azpiko landan. Landan garia zoriturik zegoen mozteko gisan. Eta azeriak zer egin zuen? Bada, bere suarekin sartu zen landara eta garia erre zuen. Horra Joanex zein buruhandia zen.
A02 00:03:49
00:05:00
ipuina Orbarako Joanex Iriartekoaren ipuinak: satorrarena. Beste aldi batez makurkeria handiak egiten zituen satorra harrapatu zuten bizirik. Udalak zigor handia eman behar zitzaiola erabaki zuen. Joanexek proposatu zuen: "hiltzea baino zigor handiagoa eman behar zaio, bizirik ehortzi behar dugu". Eta halaxe egin zuten.
A03 00:05:01
00:07:01
ipuina Santu berriaren ipuina. Beste aldi batez elizako santuaz, patroiaz, asperturik aldatzea erabaki zuten. Bi gizon joan ziren Iruñara santu-irudi berria erostera. Denda batean bikez egindako santu beltz, disdiratsu bat, ikusi zuten eta hori erosi. Mandoan kargaturik etxera abiatu ziren. Jateko geldiunea egin zutenean irudia deskargatu zuten eta manta baten gainean jarri. Eguzkiak bere lana egin zuen eta santua urtu. Hura ikusitakoan erran zuten gizonek: "Orain arteko santuak ez zuen gauza onik egiten, honek mantan kaka egin eta alde egin du"
A04 00:07:02
00:09:07
ipuina Beste aldi batez gizon bat lanean ari zen Orbararen gaineko harkaitzean eta han zuen zamaria loturik. Gizonak, zamaria hartzera joan zelarik, zamariak basta kendua zuela ikusi zuen; eta zamariak, gizonak joko zuen beldurrez, atzeraka egin zuen harritik behera erori arte. Gizonak harriaren gainetik begiratu zuen eta zamaria ikusi zuen hortzak erakutsiz irri egiten ziola. Haserreturik gizonak esan zuen: "irri egiten didak! Hire bide bera eman behar dik bastak". Basta hartu zuen eta bota, baina botatzean tarreak harrapatu zuen eta biak batera beheiti amildu ziren. Han gelditu ziren hiruak. Ipuin gehiago zekizkien baina ahaztu zaizkio.
A05 00:09:08
00:11:46
abestia: gabon kanta Gabon kanta.
A06 00:11:47
00:13:58
jaiak Koplak kantatzen joaten ziren etxez etxe, baina ohitura galdutakoan ahaztu zaizkio. Orain txikiek erdaraz kantatzen dute. Orbaitzetako jaiak sanpedroetan dira, baina lehengo ohiturak galdu dira.
A07 00:13:59
00:20:30
denetarik Baratzeko lana. Sukaldeko gortinak belztu dira kearengatik. Etxean ezarri berri duten zurubia hautsi da eta erreklamazioa egin dute. Orbarako Maixterrena etxea konpondu berri dute eta antzeko zurubia ezarri dute.
A08 00:20:31
00:26:10
ipuina Joanex Iriartekoaren ipuinak erdarazko liburu batean bilduta omen daude. Ipuin bat. Batek ezkontza batera joan behar zuen astoarekin eta ezin zuen astoa mugiarazi. Baratze batean piperminak ikusi zituen eta astoari ipurditik bi sartzea bururatu zitzaion. Halaxe egin zuen eta gero astoari ezin jarraitu zebilenez, berak beste bat sartu zuen eta horrela garaiz heldu zen. Beste ipuin bat: senar-emazte batzuek denda txiki bat zuten, eta ez ixteagatik lehenbizi emaztea joan zen eztei-bidaiara, eta hura itzulitakoan senarra.
A09 00:26:11
00:31:17
denetarik Ikertzailearen kotxea hondaturik dago eta beste bat utzi diote. Kotxea konpontzea oso garestia da.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IC-009a-A 31:22