Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SC-007a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1977-10-20
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Eugenie Harguindeguy. Juan Cruz Arrosagaray.Pedro Juan Etchamendy.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Kantua: Salamancara. Juan Cruzen bizimodua Californian eta zergatik aldegin zuen Luzaidetik.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:10
abestia Angelak zorzti urte zituela, 1970ean hartutako kantua: "Salamancara" abestia.
A02 00:03:10
00:09:22
Amerika, gaixotasuna, ogibideak: artzaina Juan Kruz aurreko urtean Euskal Herrian egon zen. Aldaturik aurkitu zuen eta euskara leku askotan galdurik zegoela ikusi ere. 1925ean joan zen Kaliforniara. Ordurako hiru anaia zituen Californian eta asko ziren etxean. Bestalde, bazegoen ohitura Espainiako zerbitzu militarra ekiditzeko. Bi arrazoi hauek zirela eta joan zen Kaliforniara. Lehenengo New Yorkera joan zen eta handik Kaliforniara. Bi anaiak ez zeuden urruti eta bere lehengusuak eraman zuen haiengana. Oso gogorrak izan ziren lehenengo urteak hizkuntza hura ere ez baitzekien. 1950eko abenduan izan zuen lehenengo osasun arazoa. Bihotzekoak jo zuen. Denbora luze eman zuen erabat sendatu arte. 1952an berriro erosi zituen ardiak eta lau urtez jarraitu zuen, baina lan bortitza egitean min sentitzen zuen. Hala ere, medikuak ardiak ez saltzeko esan zion, baina norbait hartzeko lan bortitzak egiteko. Gero artile-erosle bezala aritu zen lanean.
A03 00:09:22
00:16:12
kontakizuna Pedro Juan Etxamendirekin kontu-kontari: mututzen zuen gaztaren kontua. Telefonoz bere senarra zenarekin hitz egiten ari zela sinestarazi zioten amonaren istorioa. Beñardo Lakostaren ehiza tresnen istorio bat.
A04 00:16:12
00:31:10
Amerika, animaliak: koiotea, ogibideak: artzaina 1930ean hasi zen lanean ardiekin. Urte txarrak izan ziren haiek, txarrena 1934 izan zen. Beste leku batera joan ziren, zortziehun kilometro egin zituzten oinez eta trenez. Gobernuak ardi-kopuruaren portzentaje bat kenduarazi zien, gehiegi zeuden eta. Bidaia hartako lurrak basamortu eta mendiak ziren. Ardiekin joan ziren eta Gobernuaren baimena behar zen zenbait lekutatik pasatzeko. Zeramaten karga neurrian hartu izateagatik lortu zuten bere helburua, beste batzuek atzera jo behar izan zuten, zutena galduz. Nevadako mendiak zeharkatuz Fresno aldera joan ziren eta mahastiak errentatzen zituzten ardiak bazkatzeko. Urte txar asko ezagutu zituzten. Lur lehorrenak aziendarentzat ziren, eta euririk egiten ez bazuen, ez zegoen bazkarik. Azken urteetan kamioiekin eraman izan dute ura ardiak zeuden lekura. Artzainak etsai asko ditu Ameriketan. Lehen kontrolatu egiten zituzten koioteak, pozoia eta tranpak jarri ahal zitzaizkien. Baina orain ez dute uzten eta kopurua handituz doa. Idahora joan zen lagun batek ardiak kendu behar izan zituen ezin baitzuen koioteen aurka ezer egin. Bildotsak jaten dituzte batez ere. Badaude koioteen aldeko elkarte anitz, ardiak ez direla inoiz bukatuko esaten baitute, baina koioteak ordea bai. Behin gertatutakoa. Edonon egoten dira koioteak eta hirietara ere joaten dira. Los Angeleseko kaleetan ikusi izan dira. Askok mereziko lukete, bildots ezean koiote-haragia jan.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SC-007a-A 31:11