Orreaga Ibarra
I-092
- Izenburua:
- Grabazio data: 1996-9-8
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Ángel Aintziburu
- Ikertzailea: Orreaga Ibarra
- Gai nagusia:
- Gaiak: abeltzantza: abereak, abeltzantza: ardiak, animaliak: otsoa, animaliak: sugea, argosea, burdina, denetarik, elikadura: gazta, elikadura: ogia, gaixotasuna, gramatika: lexikoa, herri sendagintza, hizkuntza: bearnesa, ilargia, joarea, jolasa: pilota, karobia, kontakizuna, medikuntza: erremedioak, natura, nekazaritza: iraztorrak, ogibideak: aizkolaria, ogibideak: artzaina, sinesmenak, zuhaitza
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Oso ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:02:23 |
kontakizuna, sinesmenak | Basilioren kontakizunaren bukaera. Denek gai baten edo besteren gainean ditugu sinesmen zentzugabeak. Gutxi ateratzen zirenek gauza arraro asko kontatzen zituzten eta asko ateratzen zirenek gutxi. |
A02 | 00:02:23 00:03:45 |
elikadura: gazta, ogibideak: artzaina | Artzain zebilela batzuetan txabolan egiten zuten lo, baina ez beti. Gazta ere han egiten zuten. |
A03 | 00:03:45 00:08:45 |
jolasa: pilota | Pilota jokoa eta frontoiak. Lau plaza ezagutu ditu berak Luzaiden. Azkenik, plaza nagusia egin zuten 1927.an. Bada plaza bat hilerria zena. Losak zeuden lurrean. hormaren bi aldetan jolasten zuten. Lehenengo ailegatzen zenak zuen lehentasuna. Eskola garaian, meza ondoren eta arratsaldeetan ere jolasten zen. Zaletasun handia zegoen. |
A04 | 00:08:45 00:11:15 |
elikadura: ogia, karobia | Zergatik utzi zioten ogia egiteari Luzaiden: ogiak eritasun bat hartzen zuen. Hasieran etxe guztietan zegoen kisulabea eta kisuak lurra garbitzen zuen mikrobioz. Hori zela eta ogi ona ateratzen zen. Baina kisua egiteari utzi ziotenean ogia txarra ateratzen hasi zen. |
A05 | 00:11:15 00:14:50 |
burdina | Burdin egiteari ere, egurra bukatu zenean utzi zioten. "Ondarrola"n kanioiak egiten ziren. Azken arotzak. Frantziako Gerran errail eta bagonetak Espainiara pasatu zituzten, Alemaniarrek har ez zitzaten. |
A06 | 00:14:50 00:17:25 |
denetarik | Iskinak gorriak zituen etxe batek leiho bat zuen non liberal eta karlistak askotan egon ziren. Baina kendu egin zuten. Txokolategi bat zegoen baina hori ere erortzen utzi zuten. |
A07 | 00:17:25 00:21:40 |
animaliak: sugea, gramatika: lexikoa | Zuhaitzek loreak dituzte. Berdea, muskerra, sugandila, kabala. Badago esan bat: sugandila bat atakatu egiten bada baina hil gabe, hura mendekatuko dela kabalarekin. Kontakizuna. Sugeen inguruan, ez daki suge onik dauden. Kontakizuna. |
A08 | 00:21:40 00:23:05 |
animaliak: otsoa, kontakizuna | Otsoak ere baziren han. Bere aitonak bederatzi urte zituela, artzain txakurra otsoarekin borrokan utzi zuen eta etxera joan zen. Garrangak (txakurrentzat pintxodun koilareak) erabiltzen zituzten otsoak txakurra lepotik har ez zezan. |
A09 | 00:23:05 00:25:30 |
abeltzantza: ardiak, joarea | Ardi klaseak: antxuak, bi hortzekoak, lau hortzekoak, zerratuak, hortz motzak. Joale desberdinak: kalaxkak (txikiak), tunpak (handiak). Ardiak norabait eramateko jartzen zitzaizkien tunpak. |
A10 | 00:25:30 00:38:00 |
gaixotasuna, medikuntza: erremedioak, natura | Ardien infekzioak zumarraren azala egosiz sendatzen ziren. Begiak, infekzioa zela eta, zuri jartzen zitzaizkienean, belar izpia neurrian moztu eta hura sartuz, bi egunetan hasten zen sendatzen, zikinkeria ateratzen zelarik. Legena kentzeko azufrea irinarekin jartzen zieten ardiei. Gizakien infartua izainekin (basitxaina) sendatzen zen. Zainean sartzen zuten eta hau lehertzeko zorian jartzen zen. "Punta"(?) bat izanda, sendatzeko baso baten barruan txanpon bat eta alkoholaz bustitako kotoia sartzen da eta hari sua emanez surgatu egiten du basoak. Albaitariak baziren kumeak jaiotzen laguntzeko. Jaiotzeko zeuden txerriak ileagatik itotzen ziren barruan. Nola salbatzen zituzten. Behiek satarra (karbunko) zutelarik bizkar gainean ebaki bat egin eta bertan gatza sartzen zieten. Behi batek infartua izan zuen. Albaitari batek hiltzeko esan zion eta beste batek sendatu egin zuen. Naturatik hurbil bizi zirenak hobeki ezagutzen zuten natura, baina jadanik joanak dira haiek. |
A11 | 00:38:00 00:40:50 |
gaixotasuna, ilargia, kontakizuna | Ilargiaren eragina euria, egurra, eraikuntzarako zura... etab.en gainean. Semeak letaginak atera gabe zituela, zizareak atakatua zegoen eta ezin zuen ahoa ere ireki. Letaginen zuloan olioa eman zioten eta ireki egin zuen. |
A12 | 00:40:50 00:42:47 |
herri sendagintza, kontakizuna | Semeak letaginak atera gabe zituela, zizareak atakatua zen eta ezin zuen ahoa ireki. Letaginen zuloan olioa eman zioten eta ahoa ireki zuen. Berak beti izan du sensibilidadea herri erremedio hauekin. |
A13 | 00:42:47 00:48:17 |
hizkuntza: bearnesa | Abestiak entzutean hunkitu egiten zen eta aitari kopiatu egiten zion. Gustatzen zaizkion gauzak. Frantsesa badaki. Hizkuntzak ikasteko erraztasuna zuen. Zuberotar euskara ere ulertzen du, hala nola Bearnesa. Poesia bat bearnesez. Bearnesaren gainean (gaskoiera) , beste hizkuntzekiko antzekotasun eta desberdintasunak. |
A14 | 00:48:17 00:49:30 |
ogibideak: aizkolaria, zuhaitza | Bera mendian ibili zen lanean. Lehenengo urteetan diru gutxi baina gero lan onak hartu zituzten: haritza, haltz (zurzuria), makala (busuntxa). |
A15 | 00:49:30 00:54:00 |
nekazaritza: iraztorrak | Esburuka: "Han ez duk esburuka lukainkaz". Iratzeak dauden lekua: iraztorra. Garai batez egin ziren mendian iraztorrak eta bakoitzak zati bat hartu zuen. Baina gero, 1800 eta 1850 bitartean sal-erosketak egin zituzten. Eta orain horiek baliogabetu ditu Gobernuak zuzenak ez zirelako, eta arazoak daude. Jendeak ez ditu errespetatu eta lur berriak egin ditu haien gainean. |
A16 | 00:54:15 01:00:22 |
abeltzantza: abereak, argosea, gramatika: lexikoa | Alorra, pentzea, sagoia. Orreagako Erromantzearen inguruan. Grisa, nabarra. Ardi batek zati beltzak dituenean, nabarra da. Iluntzea, ilunabarra da. Aharia (marrua), marrogaia, urrixa, giri (behorra), susara (behia), arkara (ardia), azkara (ahuntza), irausi (txerria), ogara (txakurra). |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
I-092-A | 1:00:22 |