Fitxategiak

Fitxategiak

Patziku Perurena

PP-001

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1996
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Joxemari Legarreta (1914).
  • Ikertzailea: Patziku Perurena
  • Gai nagusia: Larrean borda. Maiseneko borda. Maierteko borda. Plazako borda. Taeseneko borda. Maertzeneko borda. (Marigortzine, Ariskun xistulari, bere aurretak?). Beltxako borda. Gure familiko kantuk. Xestu ttikia enan?. Aitagurea ez jakin. Arkupeko ibillerak?.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:06:27
denetarik Beste zenbait jenderi buruz hitz egiten dute.
A02 00:06:27
00:08:30
errota, kontakizuna Beltsoko borda: errota izan zen. Antonia hil zen, eta senarra eta hiru semeak gelditu ziren. Oso emakume ona zen, baina bihotzez sufritzen zuen eta goiz batez komunera joan eta bertan aurkitu zuten.
A03 00:08:30
00:09:55
kontakizuna Erretzeari buruzko kontuak.
A04 00:09:55
00:12:30
gaixotasuna Familiako gaixotasuna. Oso arraroa da, probintzia bakoitzean hiru-lau familiek bakarrik izaten dute eta genetikoa da.
A05 00:12:30
00:14:00
adina Adinari buruz hitz egiten dute, urteak bai baina baita pertsona bakoitzaren egoera ere hartu behar da kontutan. Adin berdina izan arren, ez daude denak berdin zahartuta.
A06 00:14:00
00:21:00
ogibideak: saskigilea Gizonak saskiak egiten ditu eta bat oparitzen dio. Saski erakusketak eta bertan ikusitakoari buruzko bere iritzia eta zenbait kontu. Saskiak nahi zituztenen kontakizunak: harakina, elizgizona.
A07 00:21:00
00:24:12
kontakizuna Aranoko apaizari buruzko kontuak. Zutik edukitzen zuen jendea. Iruñean eta Donezteben egon zen.
B01 00:00:00
00:04:45
bizimodua, etxea: izenak Baserrietan zehar bidaia egiten du, bertako jendeari buruzko gauzak kontatzen: Larrearen bordakoei buruz hitz egiten du. Hasierakoak eta orain bertan bizi direnak: ezkontzak, gaixotasunak, etxeko konponketa. Bertako bat pilotari omen zen.
B02 00:04:45
00:06:35
etxea: izenak Maisuneko borda: sukaldea konpondu zuten duela hamazazpi urte, bertako bat ere pilotaria zen, fama zuten, ongi bizi zirenetarikoak ziren.
B03 00:06:35
00:09:50
etxea: izenak Maierteko borda: oso gaiztoak eta arriskutsuak ziren hiru anaiak. Egin zituzten gauza batzuk. Goñin ere bizi izan ziren.
B04 00:09:50
00:10:48
etxea: izenak Tximitxeneko borda: lehengo denda zaharra zen. Bertako ahizpen izenak.
B05 00:10:48
00:14:35
etxea: izenak Plazako borda: gizona hil zen, semea ezkondu eta bizkiak izan zituen. Bertako gizonaren anaiaren ezkontzaren kontakizuna. Gizonaren gaixotasuna.
B06 00:14:35
00:16:28
kontakizuna Larrearen bordako emakume bat ere gaixorik zegoen eta ez zuen gizona bere gelara sartzerik nahi kutsatuko zelakoan. Baina berarekin hizketan egon zen eta ez zen kutsatu.
B07 00:16:28
00:19:38
etxea: izenak, musika Tereseneko borda: ezagutu zituen lehenengo musikariak ziren, txistulari eta danborraria.
B08 00:19:38
00:24:38
etxea: izenak Maertzeneko borda: herrian dago etxe hau, elizaren atzean. Okindegia zen baina kendu behar izan zuten, ez baitzuten aski saltzen. Herriko lur guztiak komunalak dira. Maertzeneko bordako jendea nolakoa zen.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
PP-001-A 24:43
PP-001-B 24:17