Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SU-005

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1975-10-07
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Mariano Lizarraga.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Datu biografikoak. -Urbasako gertaerak. -Pasadizoak. Sinesmenak. -Sorginak. -Jentilak. -Hilketak.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:53
kontakizuna Sarrera. Adina. Kontakizuna: zein arin zegoen jakiteko hirurogei urtetan plazako intxaurrondoko adar batetik hankatatik zintzilik jarri zen. Izena, jaiotze lekua. Zazpi senide ziren.
A02 00:02:53
00:05:45
bizimodua Izena, jaiotze lekua. Zazpi senide ziren. Nekazaritzatik bizi ziren. Bera Munetan egon zen lanean hiru urtez eta bertan ikasi zuen erdaraz.
A03 00:05:45
00:06:25
kontakizuna Lokiz mendian egurra moztu eta jaisten ari zirela, lehertu egin zen eta bera egur azpian gelditu zen.
A04 00:06:25
00:08:05
ogibideak: zurgina Berak zurgintza ikasi zuen Altsasun eta gero tailerra sortu zuen bere kabuz. Hasieran dena eskuz egiten zuen. Leiho, ate eta denetarik egiten zuen. Gero tailerra lekuz aldatu eta gasoliozko makina bat zuen. Makina hark lehertu egin zuen.
A05 00:08:05
00:23:37
kontakizuna Hogei urterekin Urbasara joan zen arkumeen bila elurra egin zuelako. Baina galdu egin zen. Goizean joan zen eta ikaragarrizko elurtea zegoen. Bost egun eta lau gau egon zen mendian galdurik. Ezkizan egon zen haritz ondo batean. Ameskoako bat zelako ustetan basurdeak etorri zitzaizkion ondora. Gau hartan pentsatu zuen hil egingo zela eta ez hiltzean bertan elurra kendu arte egongo zela uste izan zuen. Seigarren egunean euriarekin elurra jaitsi zenean, mandabide bat aurkitu zuen. Iluntzean ailegatu zen bentara eta bertan sei egun gehiago igaro zituen. Oinetako mina sendatzeko ikusi zuten medikuen kontuak. Azkenean pixarekin sendatu zitzaion baina behatz bat kendu zioten.
A06 00:23:37
00:27:07
kontakizuna Beste behin behiak basora eraman zituen arratsean eta goizean bila joaterakoan behiak sakabanaturik zeuden. Hirurogeita hamazazpiren bat urte zituen. Errekako ura gainezka zegoen. Urak behia eraman egiten zuen eta bera lurrera bota zen. Hilda ote zegoen baina bere behi gaiztoak ikusi eta txiza egin zion. Txizaren beroarekin esnatu eta salbatu egin zuen egun hartan. Berak, behi hura norbaitek bidali zuela uste du. Beti errezatu du asko eta asko.
A07 00:27:07
00:28:47
kontakizuna Argazkiak ateratzera joateko ongi jantzi zen baina sagarrondo aldamenean erori egin zen behin eta berriz. Hori zela eta etxera heltzerako katarroa zuen.
A08 00:28:47
00:30:05
sendabelarrak Minbizirako sendagaia: enplasto bat egiten da barraskilo txiki osoekin eta txizarekin. Ataungo medikuak esan zion: hiru emakumeetatik bi hil eta bat sendatu egin zen.
A09 00:30:05
00:30:45
kontakizuna Berak Urbasa oso ongi ezagutzen zuen. Baina beste behin lainoa zegoela galdu egin zen artzain zebilela.
A10 00:30:45
00:31:25
kontakizuna Ameskoan lanean ari zela igandean heldu zen etxera eta zaldia hiru alditan ikusi zuen. Hurrengo aldian zuhaitz guztiak markatu zituen ez galtzeko.
A11 00:31:39
00:33:25
kontakizuna Kontrario asko eta asko izan ditu. Zortzi lagunek jo nahi zuten elurretan galdu eta hanka apurtuta zuenean. Batek dantzara joan nahi eta berak ez zuela gustuko eta ez zela joango eta jotzen hasi zitzaizkion.
A12 00:33:25
00:35:08
sorginkeria Bere aitonari sorgina gainean jarri zitzaion portuan txerrietatik zetorrela. "Jesus Aitarena" esan eta orduan desagertu zen. Batzuk ez zuten sinisten sorginak zeudenik eta hauetako bati aitonak esandakoa. Gezurra izango zela sorginak izan gabe jendea ikaratzen aritzen zen jendea izango zela dio.
A13 00:35:08
00:36:34
sorginkeria Usoak ehizatzera joan eta galdu egin zen egun batean oso eguraldi txarra zegoen. Beste batekin hitz egin eta mendian gaua pasatzen zuenak, ez zela sekulan hilko esan zion.
A14 00:36:34
00:38:15
sorginkeria Urdianen Cristobali seme guztiak hiltzen zitzaizkion eta sorginak zirelakoan, labana bat lotu zuen ohean sar ez zitezen.
A15 00:38:15
00:40:18
sorginkeria Bera jaio zenean uztailak bian, katu bat sartu zen gelan. Aitonak hartu eta barrura sartu eta zartako batzuk eman eta hura bota eta goiko ganbarara pasatu zuen.
A16 00:40:18
00:43:43
kontakizuna Abereekin "ipurtatsak" egiten ziren. Otsoek bere amaren aitonari egindakoa. Bere aitonak bat harrapatu zuen zepo batean. Eta bere lagun baten laguntzaz hankak lotuta eta mozala emanda etxera eraman zuen. Bere amak lau urte zituen eta gau hura otsoak saltoka eman zuen hil zen arte. Gero larrua kendu eta saldu egin zuten.
A17 00:43:43
00:45:10
kontakizuna Bere aitonak hamalau urte zituen, ahuntzen etxean bizi ziren eta txakur beltz bat zuen. Ahuntzei jarraitzen, otsoa bi otsokumeekin agertu zen. Otsokumeek txakurrari hortzak erakusten eta txakurra izuturik.
A18 00:45:10
00:46:36
mitologia: jentilak Jentilak lehengo gizon handiak ziren. "Birlak" deituriko harriak botatzen zituzten.
A19 00:46:36
00:47:25
mitologia: jentilak Iturri zaharretik alabak harri bat ekarri zuen eta aitak handiagoa eta alabak aitari esan ziona.
A20 00:47:25
00:49:20
mitologia: jentilak Gure arraza ordutik etorria da. Itsasoz beste aldetik etorri ziren. Eta jentilen zaharra Urdiainen gelditu zenean ia itsuak ziren. Jentilak gentetxeak baino hobeak ziren. Kristau onak ziren eta hildakoak eliza azpian lurperatzen zituzten. Handiak eta indartsuak zirelako deitzen zituzten jentilak.
A21 00:49:20
00:49:37
soldaduska Bere garaian soldaduskara joateko zozketa egiten zen eta bera libratu egin zen.
A22 00:49:37
00:53:44
kontakizuna Andregaitzat nahi zuen baina lehengusuak ziren eta neskak ez zuen nahi. Mutila Ameriketara joan zen eta aitari karta bidali zion, neska bizirik zegoen bitartean ez zuela atsedenik izango eta hura hiltzeko. Eta puntzoi batekin hil zuen hark mendian.
A23 00:53:44
00:57:12
kontakizuna Behin artzain zegoela, iturmenditar batek axuria saldu zuen dirua lortzeko eta gero berak ostu zuela esanez salatu zuen. Bera izanik bestearen lagunik onena, azkenean berau salatu zuen egin ez zuen zerbaitetaz.
A24 00:57:12
00:58:50
kontakizuna Iturmendi eta Urdiaingoen arteko borroka batean bat hil egin zen Urdiainen bertan. Baina inork ez zuen egiarik esaten eta ez zuten inor kartzelaratzen.
A25 00:58:50
00:59:50
kontakizuna Azkenean bera salatu zuen Iturmendiko artzainak barkamena eskatu egin zion eta dena konpondu egin zen.
A26 00:59:50
01:02:00
kontakizuna Zurgintzarako jarri zuen motorrarekin arazoak izan zituen. Eibartik ekarri zuen makina eta ezin izan zuen ordaindu. Baina jada dena ahaztuta dago.
A27 01:02:00
01:03:30
gaixotasuna Berak duen gaixotasunari buruz hitz egiten dute. Jitoekin ibiltzen zen lagun batek kutsatu zion.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SU-005-A 63:47