Satrustegi
SH-003
- Izenburua:
- Grabazio data: 1982-03-01
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Juan Miguel Huarte.
- Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
- Gai nagusia: Bizia. Errota. Baso erosten. Plazaola. Reuma. Mina ikusten. Koba zuloak. Txerzai. Zotolak. Zuhaitzetik behera. San Juan ohiturak. San Antón.
- Gaiak: abeltzantza: idiak, abeltzantza: zotolak, abestia: Urgoiena, basoa: erosketak, denetarik, elikadura: gaztainak, erlijioa: San Anton, euskara: euskalki desberdinak, gaixotasuna, inauteriak: kokoa, kontakizuna, ohiturak, Olentzero, Plazaola, Sanjoanak
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Normala
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:03:27 |
denetarik | Izena, adina, nola bizi den, duela lau urte eman zion infartua, etab. Zenbait jenderi buruz. |
A02 | 00:03:27 00:12:20 |
kontakizuna | Errotan lan egiten zuen infartua izan arte. Nola jarri zuen errota, Uharte-Arakilgo idazkariari esker. Beste errotari buruz eta beste zenbait jenderi buruzko kontuak. |
A03 | 00:12:20 00:18:40 |
basoa: erosketak, kontakizuna | Sorotan lan egin zuen errotan baino lehen. Basoak erosi eta saldu ere egiten zituen. Egurra eta basoei buruzko kontuak. |
A04 | 00:18:40 00:23:09 |
kontakizuna, Plazaola | Plazaolako kontuak. Ordaintzeko moduak. |
A05 | 00:23:09 00:24:20 |
gaixotasuna | Erreuma hasi zitzaion eta hori sendatzeko asmotan ikusitako medikua. Korrienteak eta injekzioak. |
A06 | 00:24:21 00:25:42 |
abeltzantza: idiak | Pixka bat hobetu zenean mendira joan zen. Idiak zituen: hasieran egurretarako eta herrian behar zirenean ere erabiltzeko. |
A07 | 00:25:42 00:28:00 |
elikadura: gaztainak | Gaztainak Burgosera bidaltzen zituen. Bartzelonako batek bi bagoi gaztaina erosi zituen tinta egiteko. Lan asko egin du berak batean eta bestean. |
A08 | 00:28:00 00:31:15 |
kontakizuna | Berak Urbasako trikuharri eta kobazuloak ezagutzen zituen. Gerra Zibilaren garaian tratuetan ibili zen. Gatzarria ateratzen zuen gizonaren kontaketa. |
A09 | 00:31:24 00:36:13 |
kontakizuna | Jentilen kobazuloa ikustera sartu ziren eguna. |
A10 | 00:36:15 00:37:42 |
abeltzantza: zotolak | Zotolak nola egiten ziren: zuhaitz onenari zulo bat egiten zitzaion eta bertan egur bat sartu. Gero ezker-eskuin jartzen ziren, kanpaina denda bat bezala eta gainean belar geruza fin bat jarri eta urik ez zen pasatzen. |
A11 | 00:37:42 00:42:50 |
kontakizuna | Zotola bat egitera joan zen egun bateko pasadizoa. Zotolatik erori zen eta San Migelera joan zen eta bertan sendatu zuten. |
A12 | 00:42:50 00:44:11 |
kontakizuna | Egur egitera joan ziren beste batean, gaztainondo bati adarrak kendu zizkioten. Bueltaka hasi zen oso osorik, azkenean gelditu zen arte. |
A13 | 00:44:11 00:45:08 |
kontakizuna | Beste behin ere izan zuen antzeko istripu bat. |
A14 | 00:45:08 00:46:38 |
kontakizuna | Bera ez du inoiz zuhaitz batek harrapatu baina beste batzuk harrapatu ditu. Beste kontakizun bat. |
A15 | 00:46:38 00:50:55 |
Sanjoanak | San Joan egunean urarekin garbitzea. Suak San Joan bezperan egiten ziren. San Joan belarrak ere hartzen ziren. Intsusa eta elorri adartxoak jartzen ziren leiho guztietan. Lizar hostoa ere asko hartzen zen. "Hiru eskutara" esaeraren azalpena. Suak egiteko egurra. |
A16 | 00:50:55 00:51:27 |
erlijioa: San Anton | Orea gordetzen zen eta San Antonen kea zeriola abereen gainetik pasatzen zen. |
A17 | 00:51:27 00:51:50 |
Olentzero | Olentzerorik ez du berak ezagutu Uharten. |
A18 | 00:51:50 00:54:02 |
abestia: Urgoiena, ohiturak | Bere garairako galdua zegoen "Ur goiena"-ren ohitura. Ez ziren joaten etxez-etxe ura eskaintzen. Bakarrik ur berria eta ur zaharraren sinbolizazioa egiten zuten. Pazkotan, Ostegun Sainduan, mutilak etxez-etxe ibiltzen ziren eltze biltzen. Gero harrika ea nork agudoago hautsi egiten zuten. Zagiei su eman eta herrian ibiltzea egun zehatz batean ez du berak ezagutu. |
A19 | 00:54:02 00:57:38 |
inauteriak: kokoa | inauteriak: bakarrik kintoek egiten dute. Musikarekin bueltaka ibiltzen ziren borondatearen bila. Bi edo hiru koadrila ziren eta bakoitzak bi maiordomo zituen eta beraiek batzen eta proportzioan banatzen zuten bildutakoa. "Koko bekorri, urtean behin etorri" oihukatzen zieten haurrek. Panpinak egiten ziren baina ez ziren erretzen. Aurpegia tapatuta jendearen atzetik ibiltzen ziren segika. "Momoloa etorriko da, Momoloak eramango zaitu" esaera. Bere amak(Araitzekoa) "moxorroak" hitza erabiltzen zuen baina berak "kokoak". |
A20 | 00:57:38 01:00:20 |
euskara: euskalki desberdinak | Uharte eta Irañetako euskara desberdinak ziren, zenbait adibide. |
A21 | 01:00:29 01:02:56 |
kontakizuna | Kontakizuna: bere lagunak behia erosi nahi zuen eguna. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
SH-003-A | 63:04 |