Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

N-010

  • Izenburua:
  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Mikaela Berastegi Flores
  • Ikertzailea: Nerea Lizarraga Berastegi
  • Gai nagusia: Hizketa librea: garai bateko lan eguna (gosaria, soroko lana, bazkaria...), errota, ogi egitea, talo egitea, zerri-hiltzea, tripoten banaketa...
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:07:17
elikadura: ogia Aitonak garia segatzen zuen eta haiek ezpalak biltzen zituzten eta pilatu. Gurdian kargatzen zituzten eta eultzitzeko makinara eraman. Makinak garia alde batera botatzen zuen eta agotza bestera. Aleak maindireetan biltzen zituzten eta etxera eraman. Handik egun batzuetara astoan errotara eramaten zuten ehotzeko. Gero irina etxera ekartzen zuten zakuetan, etxeko labea berotzen zuten, irina oratu eta ogia egosi. Bi kiloko ogiak egiten zituzten. Hilabetean behin egosten zuten ogia. Arto irinarekin taloak egiten zituzten.
A02 00:07:18
00:14:37
txerri hilketa Txerriak umeak egiten zituenean bi txerrikume apartatzen zituzten gizentzeko. Txerriak patata eta artoarekin bazkatzen zituzten. Txerri horietako bat eguberrietako hiltzen zuten neguan jateko. Lehen ez zuten arrainik. Txerria hiltzeko labana sartzen zaio lepotik. Andre batek odola biltzen zuen eta beste batek bueltak ematen zizkion ez mamitzeko. Beste andre batzuek tipulak eta porruak prestatzen zituzten eta arrautzak egosi. Txerria garbitu eta zatitutakoan tripotak prestatzen zituzten. Familia osoa biltzen zen eta otordu handia egiten zuten. Puskak ematen zizkieten herriko jende nagusiari: maisuari, idazkariari, apaizari...
Pista Artxiboa entzun Iraupena
N-010-A 14:37