Orreaga Ibarra
N-030
- Izenburua:
- Grabazio data:
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Roman Mihura Ezkurra
- Ikertzailea: Arantxa Echávarri
- Gai nagusia: Hizketa librea: borda / baserria, bordako lanak, gasna egitea, zenderena, Baztango okinak, familia... hilabete izenak
- Gaiak: denetarik, elikadura: ogia, Elikadura: zenbera, Erlijioa: lehen jaunartzea, gramatika: lexikoa, inauteriak, kontakizuna
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Txarra
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:01:22 |
gramatika: lexikoa | Aurkezpena. Bordan bizi izan da beti. Borda hitza erabili dute beti mendiko etxebizitza adierazteko. Baserri gipuzkoarren hitza da. |
A02 | 00:01:23 00:03:20 |
Elikadura: zenbera | Gazurarekin zenbera egiten zuten: zer den eta nola egiten den. |
A03 | 00:03:21 00:09:35 |
elikadura: ogia | Etxean sutopilak egiten zituzten, baina ezin ziren denbora luzez gorde eta urdintzen ziren, horregatik zortzi egunetan behin jaisten ziren Elizondora ogi bila. Elizondoko Txokoton zegoen okindegia. Elizondoko okinak. |
A04 | 00:09:36 00:16:18 |
denetarik | Sortzez Etxebertzeko bordakoa da. Anaia zaharraren heriotza: Bordan kukuso asko zeuden eta horregatik anaia kanpoan egiten zuen lo. Han nonbait hoztu zen eta birika minak jota hil zen. Gaixorik egon arren ez zen arrenkuratzen, lotsatzen bide zelako. Hiztunak urrezko ezteiak ospatu ditu berriki. |
A05 | 00:16:19 00:19:40 |
inauteriak | Etxebertzeko bordan igande arratsaldeetan osabak akordeoia jotzen zuen. Bertsotan ere aritzen ziren. Inauteriak ospatzen zituzten igandetik errauste asteazkeneko arratsaldera arte. |
A06 | 00:19:41 00:26:14 |
kontakizuna | (Grabaketak mozketak ditu askotan eta esaldiak burutu gabe gelditzen dira). Senar-emazteen arteko tirabirak. "Egunez haserre, arratsetako bake". Baztandar batek alaba bat Donostian zuen, eta bisitatzera joan zen behin. Alaba non bizi zen galdetu zuen eta Donostian beheitiago bizi zela erantzun zioten. Galdetzen zuen aldioro "beheitiago" erantzuten zioten. Horrela hondartzara ailegatu zen, eta galdetu zion bere buruari: "puñeta, Donostiatik beheitiago bada herririk?" |
A07 | 00:26:15 00:27:29 |
gramatika: lexikoa | Urteko hilabeteak: ekainaren eta uztailaren izenez ez da gogoratzen. |
A08 | 00:27:30 00:30:24 |
Erlijioa: lehen jaunartzea | Jaunartzea. Lehen bi jaunartze egiten ziren, bata 7 urtetan, "ttarra" esaten zutena, eta bestea 12 urtetan, "handia". Jaunartze "handi" hori ez da sendotza hiztunaren ustez. Ezpeletara bizitzera joan zenean hango apaizak bi urtez komekatu gabe utzi zuen doktrina , "katexima", ongi ikasi arte. |
A09 | 00:30:24 00:32:07 |
gramatika: lexikoa | Emakume bat sartzen da solasaldian. Hilabeteen izenak euskaraz: ilbeltza, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, eriaroa, uztua, abuztua, buruila, urria, azaroa eta abendua. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
N-030-A | 32:07 |