Irati Irratia
IR-024b
- Izenburua:
- Grabazio data: 1993-09-15
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Regina Adot
- Ikertzailea: Iñaki Camino
- Gai nagusia: Ogi lana.
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:09:12 |
elikadura: ogia | Ogia egiteko prozesua: barrikako orantza behar da. Irina lehen tornuan pasatu behar zen. Hurrengo egunean egin behar bazen ogia, egun hartan irina eta orantza prest uzten zuten. Irina pastuan zulo bat egin eskuz eta lapikoan zegoen orantza urtu eta irina emanez landu egiten zen opil bat eginez. Hura tapatu irinez eta negua bazen, bezko bero batean uzten zuten, hotzekin ez baitzen handitzen. Oramahiean irinarekin nahasten zuten orantza beroa. Eskuekin nahasten egoten ziren eta loditzen zelarik, batitu eta irin pixka batekin landu berriz ere. Gogortzen zelarik, manta bero batzuekin tapatu eta goratzen zenean, "etsirik" zegoen (eginda zegoen). Xerraka moztu eta ogi bat egiten zuten. Ogi borobilak, oraingo "cabezón" ogiak. Labea pizturik egoten zen. Batzuek etxetik kanpoan zuten. Indar hartzen zuenean, egurra brasa bihurtzen zen eta hura makila batekin barreiatzen zuten labe guztian zehar. Gero sartzen zen ogia, beraien artean bereizturik ez kolatzeko. Bi ordu baino gehiagoz egoten zen bertan. Gero atera eta hamabost-hogei egunetarako zuten ogia. |
A02 | 00:09:12 00:15:14 |
irina | Irin mota desberdinak: lehenengo eta bigarren mailakoak (pastelak egiteko), bixikona edo bazlea eta zaia (txerrien bazka gisa). Aldizka igotzen zuten irina errotara. Gari zaku bat edo bi eramaten ziren. Errotan bazen tablero bat inguru guztikoa eta han uzten zituzten zakuak zutik. |
A03 | 00:15:14 00:17:56 |
Gerra: arrazionamendua | Gerra garaian patatarekin egiten zuten ogia handitzeko. Errazionamendu garaian 200gr. ogi ematen zioten bakoitzari, patata egosi goilarakada bat, gero arto eta irina ematen zuten. Orduan taloak egiten zituzten. Eta horrela lan egiten zuten ordu bateko bidea joateko eta beste bat bueltan abereekin. Gero egoera hobetu zen, errepideak ere egin zituzten. |
A04 | 00:17:56 00:20:54 |
bizimodua | Dena den orain baino alaiago bizi ziren. Errotan elkartzen zen jendeak asko hitz egiten zuen eta gauza irrigarriak kontatzen zizkioten elkarri. Mozorrotu, musikarien gisa egin, sua erdian egin eta denak inguruan egoten ziren. |
A05 | 00:20:54 00:30:44 |
ogibideak: jostuna | Neskak eskulanetan ibiltzen ziren: etxean egindako oihalaz egindako soineko eta arropak. Oraindik badaki iruten eta egiten duen haria, zakuen eta galtzerdien zuloak tapatzeko, maindireak egiteko balio du. Muilo txikiak egiten zituzten eta gero tornuan pasatzen zuten dena leun-leun gelditzeko. Kapelerak ere egiten zituzten elizara joateko. Koltxak egiteko hari azkarra erabiltzen zuten. Koltxa bat nola egin azaltzen du. Zortzi egun kostatu zitzaion berea egitea. |
A06 | 00:30:39 00:31:14 |
janzkera | Aezkoako jantziekin janzten ziren, baina gazteak hasi ziren aldatzen. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
IR-024b-A | 31:13 |